Euskaltelen, azaro osoan gaude Black Fridayn, eta astero ari gara nobedadeak kontatzen. Gaur, onlineko gure outlet esklusiboa jarri dugu martxan, orain, etxean denbora gehiago ematen duzun honetan, zure aisialdiaz gehiago gozatzeko aukera izan dezazun. Baina, gainera, aste honetan, eta aste honetan bakarrik, prezio ezin hobean eskuratu dezakezu Samsung Galaxy A51 bat.

Gure outletean, etxerako aisialdi gehiago

Etxean egin behar dituzun egun hauetan, hiru plan eder proposatzen dizkizugu, hirurak ere merke-merkeak. Eguna eramangarriago egiteko, Nintendon partida batzuk jokatzea proposatzen dizugu; edo, etxean erosoago egoteko, Google Home jartzea; edo, bizilagunei enbarazurik egin gabe zure gogoko musika entzuteko, Samsung Galaxy Buds+ batzuk jartzea.

Gure onlineko outlet esklusiboan dituzu hirurak, prezio ezin hobean.

Black Friday Outlet Euskaltel

Eta, horietaz gain, aisialdirako aukera gehiago ere badauzkazu Euskaltelen Black Fridayn: telebistak merkeago, Netflix etengabe ikusteko, Smart TV LG 32” telebistak eta LG K41s mugikorrak osatutako paketea, Samsung Galaxy Tab A47 tableta doan, 12 €-ren truke 20 GB-ko bonu bat hartuta, edo Samsung Galaxy Fan Edition bat, Band Fit 2 bat opari duela, sasoian jar zaitezen.

Samsung Galaxy A51, gehien saldu dena eta prezio ezin hobean

Eta etengabe hitz egin dezazun, mugikorra estreinatu eta sei hilabetez nahi adina giga izango dituzu, prezio paregabean. Aste honetan, hilean 10 € ordainduta eskuratu dezakezu Samsung Galaxy A51 bat. Urteko lehen hiruhilekoan mundu osoan gehien saldu den smartphonea da, haren 6,5"-ko Infinity pantailari, atzeko lau kamerei eta 128 GB-ei esker.

Ez utzi ihes egiten Euskaltelen Black Fridayri! Datorren astean gehiago.