Twitch… Ezagutzen duzu? Gamer-a baldin bazara, ezagutuko duzu, seguru. Eta ez baldin bazara ere, entzungo zenuen izena beharbada, azkenaldian itzala egiten ari baitzaio YouTuberi zuzeneko bideoen emanaldian.

Twitch streamingeko plataforma bat da, bideo-jokoetan espezializatua. Zer bideo-jokotan? Batez ere League of Legends, Counter Strike: . GO, Clash Royale eta Hearthstone jokoetan. Milioika jarraitzaile dituzte mundu osoan. Horiez gainera, joko-lehiaketa asko eta asko ematen ditu zuzenean, eSport izenekoak (kirol elektronikoak). Adibidez, Euskaltelek Euskal Encounteren eta GameGunen antolatzen dituen lehiaketak.

Baina hau ez da bide-joko kontua bakarrik, ezta gutxiago ere. Streamerak webcamaren aurren jartzen dira egunero, eta beren hitz-jario eta sormen ikaragarria darabilte gu hainbat eta hainbat gairekin entretenitzeko. Gidoigilerik gabe, aurrekontu handirik gabe, eta helburu bakarra ondo pasatzea eta zaletasun bereko jendea ezagutzea dutelarik. Ez da meritu makala!

Nebukai donostiarra da gure streamer gogokoenetako bat, gehien entretenitzen gaituenetako bat. Azken Euskal Encounterren bete-betean sartu gintuen partyaren giroan, eta bertan bageunde bezala biziarazi zigun ekitaldia etxean geundenoi.

21 urte ditu; ikasi eta lan egiten du, eta, ahal duenean, streaming-ean aritzen da: igandetik ostegunera, 17:30etik 20:30era. Ez dago gaizki, ezta? Bi gai nagusi ditu: bideo-jokoak eta bizitza bera. Berak dioenez, zeure buruarekin zuzenean agertzea da kontua, lagungarri gisa bideo-jokorik izan gabe". Adibidez, kozinatzen hasten da, txakurra paseatzera ateratzen du, tatuaje bat egiten du..., eta zuzenean ematen du dena. Eguneroko bizimoduko kontuak erakusten ditu, eta zain-zain izaten ditu beti jarraitzaileak. Esate baterako, duela egun batzuk Irlandan izan da, motxila hartu eta autostopean, eta, kamera eskuan hartuta, streaming-ean eman du bidaiaren zati handi bat.

Berak azaldu digunez, streamer asko daude Euskadin, eta oso ezagunak dira batzuk. Esate baterako, HitShitGG, Euskadiko zuzeneko emanaldietako txapeldunetako bat: 730.000 bistaratze baino gehiago ditu; Alxshow, CS:GO bideo-jokoko jokalari ohi bat, orain eSport-eko klub bat zuzentzen duena; Little_Mary, barietate-streamer bat eta, aldi berean, eta ipuin-kontalaria; Paxelol, LOL eta World of Warcraft-en aditua, eta Yosu33, Fortnite-ko jokalari bikaina.

Eskarmentu handiko streamer-ak dira denak; Nebu berriagoa da, hala ere, 2016an hasi baitzen, baina duela urtebete inguru serioago heldu zion jarduerari. Baina bada denek duten ezaugarri bat: streamer-aren eta ikus-entzuleen artean sortzen den harremana da denentzat erakargarriena”. “Atsegina da jakitea bideo-jokoetan nola aritzen zaren ikustea gustatzen zaienei platerak nola garbitzen dituzun ikustea ere gustatzen zaiela”. Bizitza, zuzen-zuzenean: horixe da; emanaldia hasi bezain laster, ondoan dituzu jarraitzaileak, eta komunitatea sortzen da horrela.

Zuzen-zuzenean aritzen zara haiekin emanaldietan, eta pertsona horiek egunero itzultzen dira gero zu ikustera. Eta horrek lotura bat sortzen du azkenean haien eta nire artean”.

Nebukairen ustez, “jende askok entretenimendua bakarrik bilatzen du, atseden pixka bat nahi du lanegun luze baten ondoren, edo partida batzuk egiteko kide bat”. “Telebista piztu ordez, nahiago dute beren gustu bereko beste pertsona batzuekin entretenitu, elkar eraginez, edo entretenimendu hori eskaintzen duena ikusi, besterik gabe”.

Zaila da jakiten zenbaterainokoa den Euskadiko Twitch komunitatea. Modu bakarra du jakiteko ea baden euskaldunik bere jarraitzaileen artean: batzuetan, hitzen bat euskaraz esaten duenean, norbaitek “Aiba, euskalduna?” galdetzen dio txatean. Eta txatean beste euskaldunik baldin bada, beren artean hasten dira hizketan, nongoak diren, Mikel lehengusua auzo horretan bertan bizi dela... Polita da etxekoak ere aurkitzea halakoetan”.

Baina, barietate-streaming-az gain, Twitch-en alderdirik aktiboenetako bat gaminga da. Twitchek zuzenean ematen ditu hainbat ekitaldi, hala nola Euskal Encounter eta GameGune, zuzenean ikus ditzazuen smartphonean, tabletan eta PCan. Edo telebistan ere ikus ditzakezue gure 4K deskodetzaileari esker. Nahikoa duzue Twitch-en aplikazioa deskargatzea 4K deskodetzailean gozatzen hasteko! J.

Sabino San Vicente Euskal Encounterren antolatzaileak esan digu GameGune duela lau urte hasi zela ematen lehiaketak plataforma horretan, eta harrezkero hazten ari dela urtero ikusle-kopurua. Badakizu zenbat view lortu zituen iaz? Miloi erdi. Eta antzeko zerbait gertatu da Euskal Encounterrekin: hainbeste jarraitzaile izan zituzten eSportek, scene eta arte digitaleko produkzioek eta agertokiko jarduerek, Espainiako Twitch-en orri nagusian agertu ziren. Eta horrek esan nahi du milaka eta milaka lagun ari direla ikusten eSport-en kanporaketa eta finalak beren gailuetatik.

Hain da handia arrakasta, Sabinoren ustez urte gutxi barru kirol elektronikoak “guztiz profesionalizatuak” egongo dira.

“Gero eta inbertsio handiagoak jasotzen dituzte, eta enpresa handiek gero eta interes handiagoz erreparatzen diote mundu horri. Horren ondorioz, gero eta profesionalizatuagoa dago eSport-ekin zerikusirik duen guztia”.

Horregatik, GameGuneko eta Euskal Encounterreko lehiaketen emisioan espezializatu da Twitch. Eta horri Euskaltelen konektagarritasuna eransten badiozu, bermatua duzu ikuskizuna: partida izugarriak biziko dituzu streaming bidez, bereizmen handian eta abiadura izugarrian. Eta 4K deskodetzailea baliatzen baduzu, gainera, etxeko sofatik ere ikusiko dituzu, telebistaren pantailatzarrean.

Twitch komunitateari buruzko zertzelada batzuk eman dizkizugu. Eta zuk? Emango diguzu zure erabiltzaile-izena? Twitch-en ikusi nahi zaitugu! Eman zure berri!