Zure finkotik eta mugikorretik egiten dituzun deien xehetasunak ikusteko, hainbat aukera eskaintzen dizkizu Euskaltelek, zer kontsultatu nahi duzun kontuan hartuta. Gerta liteke, adibidez, azken fakturatik egin dituzun deien zerrenda edo hilabete jakin bateko deien xehetasunak ikusi nahi izatea. Kasu bakoitzean, egindako deien xehetasunak non ikus ditzakezun azalduko dizugu.
Zein zenbakitako deiak ikus ditzakezu?
Zerrenda horretara nola sartu behar duzun kontatu aurretik, jakin behar duzu zer informazio ikusi ahal izango duzun.
Ikusiko ez dituzun deietatik hasiko gara. Zure telefonoan jasotako deiak, mugikorrekoak nahiz finkokoak izan, ezingo dituzu ikusi, epaileek eskatuta ez bada.
Beraz, egindako deiak bakarrik ikusi ahal izango dituzu. Baina egindako denak ere ez, batzuk ez baitira zehazten. Hauek dira, hain zuzen, ikusi ezingo dituzunak:
- Zenbaki bereziak eta doako deiak: horrelakoak dira, esate baterako, 118 xx zenbakietarako deiak, 1717,1718 zenbakietarakoak edo 088, 091, 112 edo 061 zenbakietara egindakoak. Ez dira agertuko genero-indarkeriarekin edo tratu txarrekin lotutako telefonoetara egindakoak ere.
- Finkotik egindako herri barruko deiak: komunikazio elektronikoen erabiltzaileen eskubideen gutunean jasoa dago linea finkotik egiten diren herri barruko deiak ezin direla fakturan azaldu (899/2009 Errege Dekretuaren 22. artikulua, maiatzaren 22koa).
Deien xehetasunak ikusteko aukerak
Egindako deien xehetasunak ikusteko lau aukera eskaintzen dizkizu Euskaltelek. Zein tartetako deiak ikusi nahi dituzun kontuan hartuta, hauetako bat hautatu beharko duzu:
- Euskaltelen faktura: aurreko hilean edo fakturazio-zikloan Euskaltelen telefonotik egin dituzun deien laburpena ikusi ahal izango duzu.
- Euskaltelen Bezeroaren Gunea: azken fakturatik egiten ari zaren deiak ikusteko aukera ematen dizu.
- Fakturako deien xehetasunak ikusteko zerbitzua: deitu iezaguzu, eta, nahi baduzu, hileko kuota bat ordainduta, egiten dituzun deien xehetasun guztiak ikusi ahal izango dituzu Euskaltelen fakturetan, alta ematen duzun unetik hasita.
- Ezkutatutako deien xehetasunak ikusteko zerbitzua: beste zerbitzu gehigarri bat, aukera ematen duena iraganeko hilabeteren batean mugikorretik edo finkotik egindako deien zerrenda ikusteko. Kontsultatu nahi duzun fakturazio-ziklo bakoitzeko kobratzen da.
Kasu bakoitza azalduko dizugu orain, zalantzarik izan ez dezazun; Euskaltelen faktura izan ezik, hori ezagutzen duzu eta š.
Hil honetan egindako deien xehetasuna
Hurrengo faktura iritsi baino lehen hil honetan egiten ari zaren deien zerrenda ikusteko, begiratu Euskaltelen Bezeroaren Gunean.
Sartu nire.euskaltel.eus helbidean, zure ordenagailuan, eta hasi saioa zure erabiltzaile-izena eta pasahitza erabiliz. Tabletan edo mugikorrean egin nahi baduzu, aplikazioa erabil dezakezu (Androiderako nahiz iOSerako daukagu). Lehenengo aldia bada, ikusi hemen nola sortu erabiltzailea Euskaltelen Bezeroaren Gunean.
Non agertzen dira finkotik eta mugikorretik egindako deien xehetasunak?
Bezeroaren Guneko orri nagusitik, egin klik zure mugikor-linean edo zure linea finkoan, zein kontsultatu nahi duzun, eta sakatu āIkusi deiakā botoia.
Hil horretan egindako deien zerrenda ikusiko duzu. Ezin errazagoaš.
Etorkizuneko fakturetan ere egindako deien xehetasunak ikusteko
Aurrerantzean ere egiten dituzun dei guztien xehetasunak ikusi nahi badituzu Euskaltelen fakturetan, deien xehetasunak ikusteko zerbitzua kontrata dezakezu.
Zerbitzua kontratatzen baduzu, une horretatik aurrera dei guztien xehetasunak agertuko dira fakturan. Zerbitzu horrek 3,87ā¬-ko kuota bat du (BEZa barne), eta nahi duzunean ezeztatu ahal izango duzu, ez baitauka inolako iraupen-konpromisorik.
Zer alde dago zerbitzu honen eta igorritako fakturetako deiak ikustearen artean? Zerbitzu hau kontratatzen baduzu, herri barruko deiak ere ikusi ahal izango dituzu.
Esandakoa: deitu iezaguzu, eta nola kontrata dezakezun azalduko dizugu.
Aurreko hil jakin batean egindako deien xehetasuna
Dena delakoagatik hilabete jakin batean zure Euskaltelen finkotik edo mugikorretik zer dei egin diren ikusi nahi baduzu, ezkutatutako deien xehetasunak ikusteko zerbitzua kontrata dezakezu.
Akaso, hil batekoak, bikoak edo hirukoak ikusi nahiko dituzu; bada, 6ā¬ ordainduta (BEZa barne) nahi duzun fakturazio-zikloko edo fakturako xehetasunak kontsultatu ahal izango dituzu.
Hori egin nahi baduzu, bidali mezu elektroniko bat [email protected] helbidera zure eskaerarekin. Adierazi mugikorreko edo finkoko lineen zein fakturazio-ziklo kontsultatu nahi duzun, edo, errazagoa egiten bazaizu, bete txantiloi bat. Ez ahaztu NANaren fotokopia gehitzea.
Egun gutxian, eskatutako xehetasunak jasoko dituzu zure postan, fitxategi zifratu batean.
Aukera horiek dauzkazu Euskaltelen egindako deien xehetasunak ikusteko.
Zerbait argi geratu ez bazaizu, jarri gurekin harremanetan eta lagunduko dizugu.