Zer amorrua ematen duen norbaitek telesail bat gomendatu eta “nik ez daukat Amazon Prime” erantzun behar izateak. Hori amaitu da. Jarraitu elkarrizketarekin, eta gozatu urtebetez doan Amazon Primez, Euskaltelen punta-puntako bi mugikorretako bat erosita.

Prestazio handiko mugikorrak, eta Amazon Prime

Aprobetxatu premium smartphone bat estreinatzeko, eta denen ahotan dabiltzan filmak eta telesailak ikusteko.

Samsungen berriena edo Opporen punta-puntako gama aukeratu dezakezu. Denek dituzte kamera oso onak, abiadura handia, potentzia eta di-da batean kargatzen diren bateriak. Ezaugarri denek ez dute garrantzi bera denontzat, ordea.

Hona hemen datu batzuk, zuretzat egokiena dena aukeratzeko:

Oppo Find X3 Lite | 5G: 16 €/hil
  • Atzeko kamera: 64+8+2+2 MPX
  • Aurreko kamera: 32 MPX
  • Pantaila: 6.4”
  • Biltegiratzea: 128GB
  • RAM: 8GB
  • Bateria: 4300 mAh
  • Kargatze azkarra: 65W
Samsung Galaxy A52 | 5G: hilean 17 €-tik hasita
  • Atzeko kamera: 64+12+5+5 MPX
  • Aurreko kamera: 32 MPX
  • Pantaila: 6.5”
  • Biltegiratzea: 128GB
  • RAM: 6GB
  • Bateria: 4500 mAh
  • Kargatze azkarra: 25W

Samsung Galaxy S21 eta S21+ mugikorrekin ere doan emango dizugu Amazon Prime urtebeterako.

Prime izateak dituen abantailak

Amazon Prime urtebetez izanda, bidalketa asko doan izango dituzu , eta beste hauek ere izango dituzu:

  • Nahi adina bidalketa azkar eta doan, eta kostu gehigarririk gabe.
  • Argazkiak gordetzeko zerbitzua, mugarik gabekoa eta doakoa.
  • Prime Reading, Amazon Music eta Prime Gaming.
  • Amazon Originals telesailak, Prime Videon bakarrik.
  • Filmen eta telesailen estreinaldiak astero.
  • Gure 4K deskodetzailearekin ikusi ahal izango duzu, erraz-erraz.

Nondik hasi Amazon Prime Video ikusten?

Zure 4K deskodetzaileko Replaytekaren orri nagusian, zuzenean sartu ahal izango duzu hona: Lo mejor de Prime Video. Zuretzat egindako hautaketa bat da, azken nobedadeak eta estreinaldi garrantzitsuenak barne hartzen dituena.

Amazonen hiru ekoizpen hauek, ordea, bai ala bai ikusi beharrekoak dira:

‘The Boys’

Zer gertatzen da superheroiek —ospetsuak bezain ezagunak, politikariak bezain itzal handikoak eta jainkoak bezain gurtuak diren horiek— beren botereak neurriz gain eta txarrerako erabiltzen dituztenean? Telesail horren bi denboraldi dituzu eskura.

‘La templanza’

Martxoan estreinatu zen telesaila, eta María Dueñasen nobela batean oinarrituta dago. Mauro Larrea eta Soledad Montalvoren istorioa kontatzen du; XIX. mendearen bigarren erdian, bi ezezagun horien bizitzak gurutzatu egingo dira, eta betiko aldatuko dira. Handitasunez eta porrotez, familiako intrigaz, mahastiz eta bodegaz eta goitik behera etorritako hiri liluragarriz betea dago istorioa.

‘Borat Subsequent Moviefilm’

Sacha Baron Cohen-en itzulera, Borat Margaret Sagdiyev interpretatuz. Oraingo honetan, Borat-ek eroskeria-ekintza garrantzitsu bat egin behar dio Estatu Batuetako erregimenari, behinola loriatsu izandako Kazakhstanen mesedetan.

Zein ikusiko duzu aurrena? Estreinatu smartphonea Euskaltelekin, eta gozatu film eta telesailekin Amazon Primerekin.