Apple, Samsung, Xiaomi, Huawei, Honor... eta, orain, KRT. Bai, ondo irakurri duzu. Abentura berri bati ekitera goaz, eta laster erabili ahal izango duzu haren emaitza. Guk geuk egindako terminal mugikorren lerro berri bat merkaturatu dugu. Hala, gure katalogo-eskaintza zabaltzeko eta zerbait desberdina eta pertsonalizatua eskaintzeko aukera izango dugu. Berri ona dela uste dugu, eta, urteari agur esateko une honetan, zurekin partekatu nahi genuen.

Zure buruari galdetuko diozu zer berezitasun duten. Ez, ez dugu bolbora aurkitu, baina aitzindariak gara HarmonyOS sistema eragile berria eskaintzen, zeina Huaweik garatu baitu.

HarmonyOS

Linea berri baten alde egin nahi izan dugu, iOS eta Androidez bestelakoa. Horregatik, KRT mugikorrek HarmonyOS sistema eragilearekin funtzionatzen dute. Gailu anitzeko sistema izateagatik nabarmentzen da lehiakideengandik; izan ere, zure gailu guztientzat transbertsala da. Zalantzarik gabe, telefonia mugikorraren etorkizuna izango da.

Baina lasai, ohiko aplikazio guztiek (Whatsapp, Instagram, Facebook...) beti bezala funtzionatuko dute. Gainera, beste urrats bat egin dugu, eta KRT terminalek aurretik instalatuak dituzte gure aplikazioak. Hala, ez duzu market-era joan beharrik izango; bezeroen aplikaziorako eta Edononerako zuzeneko sarbidea izango duzu.

Zurekin pentsatuta eginak

Mugikorra aukeratzean, pertsona bakoitzak bere lehentasunak eta beharrak ditu. Profil bakoitzari erantzuteko, lau terminal merkaturatuko ditugu datorren urtean: terminal ona eta merkea nahi dutenentzat, lan egiteko errendimendu onena nahi dutenentzat, garrantzitsuena kamera dela uste dutenentzat eta terminal klasikoa nahi dutenentzat, tekla handiekin eta oinarrizko funtzioekin.

Eta onena falta da: 32 hilabetean finantzatzeko aukera izango dute. Horrela, ordainketa epe gehiagotan zatitu ahal izango duzu, lasaiago ibiltzeko.

Egin orain zure erreserba

Gurekin zerbitzuren bat kontratatua duten Euskaltelen bezeroek kontrata ditzakete KRT mugikor berriak.

2020ko lehen hiruhilekoan aterako dugu lehen smartphone berria, baina dagoeneko erreserbatu dezakezu zurea hemen.