Azken urteotan Samsungek gehien saldu duen mugikorraren bertsio berriak Amazon Prime dakar opari. Eskuratu doako bidalketak eta telebistako estreinaldirik onenak, hala nola Maradonari buruzko dokumentala. Aprobetxatu Euskaltelen Samsung Galaxy A52S estreinatzeko, eta bihurtu Prime hilean 18€-tik hasita.

A52S, errendimendu onena, modu onean

Samsungek, A52arekin egundoko arrakasta izan ondoren, bertsio hobetua merkaturatu du orain: Galaxy A52S 5G, zuretzat pentsatua.

Ikusizko esperientzia osatuagoa izan dezazun haren 6,5 hazbeteko Infinity-O pantailarekin. Kalitatezko argazkiak atera ditzazun, 64+12+5+5 MPX-eko 4 leiar eta 32 MPXeko selfie-kamera batekin. Grafiko garbiekin eta mugimendu errealistekin jolas egin dezazun, Game Boosterek telefonoaren bateria, tenperatura eta memoria optimizatzen dituen bitartean.

4.500 mAh-ko bateria oso azkar kargatu dezazun. 128 GB-ko biltegia du, argazki eta bideo gehiago gorde ditzazun, aldiro-aldiro deskargatzen ibili behar izan gabe. Urak irrist egin diezaion. 30 minutuz iraun dezake uretan, metro baterainoko sakoneran.

Eta aldi berean hainbat ataza egin ditzazun, Octa-core prozesadoreari eta 6GB-ko RAM memoriari esker. Hala, erosketak azkarrago egin ditzakezu Amazonen, eta Prime Videoko aukerako estreinaldi guztiez gozatu.

Samsung Galaxy A52S

Bidalketak doan eta mugarik gabeko entretenimendua

Euskaltelek Amazon Primeren urtebeteko harpidetza oparituko dizu Galaxy A52S berriarekin.

  • Nahi adina bidalketa azkar eta doan, eta kostu gehigarririk gabe.
  • Argazkiak gordetzeko zerbitzua, mugarik gabekoa eta doakoa.
  • Prime Reading, Amazon Music eta Prime Gaming.
  • Amazon Originals telesailak, Prime Videon bakarrik.
  • Filmen eta telesailen estreinaldiak astero.
  • Gure 4K deskodetzailearekin erraz-erraz ikusiko duzu telebistan.

Zer ikus dezaket Amazon Prime Videon urrian?

Hilabete hau estreinaldiz beteta dator. Gehien espero denetako bat ‘Maradona: Sueño Bendito’ dokumentala da; Amazon Prime Video kanalean egongo da ikusgai, hilaren 29tik aurrera. Diego Armando Maradonaren istorioa kontatzen du telesailak, futboleko izan bihurtu zen Argentinako herri bateko mutikoaren istorioa. Haren jokatzeko erak harridura piztu zuen Argentinako taldeetan hasi zen unetik, eta munduko idolo bihurtu zen gero.

Film bat ikusi nahi baduzu, Amazon Prime Videok Mark Wahlbergen azkena estreinatuko du. Evan McCauley-k inoiz ikasi ez dituen trebetasunak ditu, bai eta inoiz bisitatu ez dituen lekuetako oroitzapenak ere. Automedikatuta eta burua galtzeko zorian dagoela, “Infinitos” izeneko talde sekretu bat laguntzera joango zaio, eta bere oroitzapenak benetakoak direla azalduko diote. ‘Infinite’ urriaren 22tik aurrera (ostirala) ikus dezakezu.

Eta telesail batekin katigatu nahi baduzu, 90eko hamarkadako klasiko bat dator atzera: ‘I Know What You Did Last Summer’. Sekretuz betetako hiri batean, hiltzaile misteriotsu batek nerabe-talde bat jazartzen du, haien graduazio-gauean istripu larria izan eta urtebetera. Nola amaitzen den jakin nahi duzu? Ikusi zuk zeuk, Amazon Prime Videon ikusgai baitago dagoeneko.

Ikus dezakezunez, baduzu non aukeratu.

Aprobetxatu Euskaltelen Prime izatearen abantailak. Estreinatu Samsung Galaxy A52S berria Euskaltelen, eta eskuratu Amazon Prime doan urtebetez.