Itzuli berezia izan da hau, eta Marea Laranjak gogor animatu ditu Euskaltel Euskadiko mutilak. Etorriko dira bide-bazterrak laranjaz janzteko egunak, baina, bitartean, sare sozialak laranjaz janzten jarraituko dugu. Eta, horretarako, aski dituzu zure elastikoa eta bideoaren eta argazkiaren mundua goitik behera aldatuko dituen mugikor hau.

Erosi Samsung Galaxy S21 edo S21+ berri bat Euskaltelen, eta eraman opari Euskaltel Euskadiren elastikoa.

Itzulia marea naranja Euskaltel

Bideo-bereizmen handiena, sarean taldeari babesa emateko

Marea Laranja hau, nahiz eta etxe barrukoa izan, geldiezina da. Animatu gure txirrindulariak, Euskaltel Euskadiren elastikoa jantzita ateratako bideo eta argazkiekin.

Horretarako, aski dituzu bideo-bereizmen handiena duen mugikorra eta zure istorioak Instagramera igotzeko trikimailu hauek.

Samsung Galaxy S21 eta S21+ berriek 8K kalitatea dute; Full HDa baino 16 aldiz handiagoa, eta 4K baino 4 aldiz handiagoa. Irudia oso garbi geratzen da, baita zinema-pantaila baten tamainan ere. Eta grabazio horretatik 33 Mpx-eko bereizmena duen irudi finko bat atera dezakezu.

Lehenengoan ateratzen ez bazaizu, ez kezkatu; nahi adina saiakera egin ditzakezu. Izan ere, 256 GB dauzkazu nahi duzun bideoak eta argazkiak gordetzeko. Hori bai, gorde tokia Espainiako Itzulirako, gogoangarria izango da eta.

Zure ospakizun guztietarako erresistentea

Gure aldizkarian ikus ditzakezu Galaxy S21 eta S21+ mugikorren ezaugarriak, xehetasun guztiekin. Gogoan hartu hau: urarekiko erresistentea da. Ondo etorriko zaizu garaipenak ospatzeko xanpaina erabili nahi duzunerako...

Beraz, badakizu: korri, atera tropeletik, eta egin bat lasterketaren buruarekin ekipamendurik onena eskuratuta. Aukeratu zure Galaxy S21 edo S21+ berria, eta eraman opari Euskaltelen maillot bat.

Aupa Marea Laranja!!