Euskaltelen, gailu teknologikoak berritzen lagunduko dizugu, are gehiago goza dezazun etxean aisialdiaz. Estreinatu 32 hazbeteko smart TV bat eta LG k51s mugikor bat, eta nola konekta ditzakezun erakutsiko dizugu ?.

Izan ere, mugikorrean jokatzea oso erosoa da, baina pantaila handian ikusita askoz gehiago gozatuko duzu partidarekin. Eta pentsa zer alde dagoen argazkiak zure smartphonean edo telebistan ikustearen artean. Nola konekta ditzaket Euskaltelen paketeko LG k51s mugikorra eta 32 hazbeteko smart TVa? Zenbait modutara egin dezakezu.

DLNA

Ez izutu siglarekin, oso erraza baita. Gailuak wifi bidez edo sareko kable bidez konektatzen ditu.

Konektatu zure smartphone bat telebistaren sare lokal berera. Hautatu zure mugikorrean argazki bat, bideo bat edo abesti bat, eta “propiedades” menuan, hautatu “SmartShare”. DLNArekin bateragarriak diren gailu guztiak agertuko zaizkizu. Hautatu zure LG telebista. Dagoeneko ikus dezakezu edukia pantaila handian.

Screenshare (Miracast)

Aukera hori sartua dago Smart TV LG LED 32” telebistan, eta mirroring delakoa egiteko aukera ematen du: hots, zure mugikorrean denbora errealean gertatzen den guztia zuzenean ikus dezakezu telebistaren pantailan.

Erabiltzen hasteko, deskonektatu HbbTV zure telebistan. Zure LG telebistan, zeinak webOs sistema eragilea baitu, hautatu “configuración” eta, gero, sakatu “desconectar HbbTV”.

Orain, Miracast funtzioa aktibatu behar duzu zure telebistan, eta, ondoren, zure telefonoan, ezarpenetatik. Aktibatu ondoren, bateragarriak diren gailuen zerrenda agertuko zaizu. Hautatu LG telebista.

Eta kito: mugikorrean ikusten duzun gauza bera ikusiko duzu telebistan ere, urruneko mahaigain bat balitz bezala.

WiFi Direct

Wifi-gailuak batzuk besteekin konektatzeko aukera ematen du, bideratzailerik edo tarteko sarbide-punturik gabe. Ez du pasahitzik behar.

Hasteko, deskonektatu HbbTV zure telebistan. Ondoren, aktibatu Wifi Direct zure mugikorrean, wifi-ezarpenetatik. Egin gauza bera zure telebistan sare-ezarpenetatik, eta sakatu Wifi Direct, gailuak bila ditzan automatikoki. Hautatu zure LG k51s mugikorra, eta prest izango duzu.

Orain, zure mugikorreko edukia parteka dezakezu, “SmartShare” aukeraren bidez.

HDMI-MHL

Konektatu zure mugikorra telebistara HDMI-MHL kablearen bidez. Egiaztatu MHL egokigailua LG Smart TV telebistaren HDMI atakan dagoela, eta zure mugikorra bateragarria dela.

Ikusten duzunez, aukera bat baino gehiago dituzu mugikorraren eta telebistaren artean edukia partekatzeko. Eskuratu Euskaltelen Smart TV LG LED 32” telebista eta LG k51s mugikorra barne hartzen dituen paketea hilean 14 € bakarrik ordainduta, eta hasi gozatzen!