Ikasturte berriko eskola-materialaren zerrendan, ezinbestekoa da tableta bat izatea. Eta gaur jakingo duzu zergatik. Horregatik, gure tableten eskaintza zabaldu dugu Euskaltelen, zure beharretara eta poltsikora hobekien egokitzen dena aukeratu dezazun.

Tableten abantailak

Eskolan laguntzeko, mugikorraren eta eramangarriaren arteko erdibidean daude gailuok, eta erabilera asko dituzte.

  • Nahi duzun tokira eraman dezakezu, arina delako.
  • Etxeko edozein txokotan edo liburutegian jar zaitezke, leku gutxi behar baitu.
  • Ordenagailu eramangarri batekin egin ditzakezun ia gauza guztiak egin ditzakezu tabletarekin.
  • Teklatu bat konekta diezaiokezu, edo arkatz digital batekin zuzenean pantailan idatzi.
  • Eta orduak egin ditzakezu kargatu gabe, autonomia handia baitu.
  • Hizkuntzak eta bestelako gaiak ikasteko eta abarretarako aplikazioak deskarga ditzakezu.
  • Bideo tutorialak eroso ikus ditzakezu, pantaila nahiko handia baitu.

Eta beste ezaugarri garrantzitsu bat: beste gailu batzuk baino merkeagoa da, hala nola eramangarriak edo PCak baino merkeagoa.

Hautatu zure beharretara ondoen egokitzen dena

Orain, aukera zabala jarri dizugu eskura, ikasturte berrirako nahi duzuna eskuratzeko. Euskaltelen, handitu egin dugu tableten katalogoa, konparatu eta behar duzuna aukeratu dezazun.

Lenovo Smart Tab M10 HD+, Alexarekin

Lenovo Smart Tab M10 HD+, Alexarekin

Hilabete honetan, Lenovo tableta merkeago eskainiko dugu, eta, beraz, aukera ona da. Gainera, oinarri adimendun bat du, tableta haren gainean jarrita automatikoki Alexa duen pantaila adimendun bihurtzeko.

Kontuan hartu beharreko datuak: 10,1”-ko pantaila, 480g-ko pisua, 7,4mm-ko lodiera, 16GB-ko biltegia, 2GB-ko RAM memoria, 5Mpx-eko kamera eta 7.000mAh-ko bateria. Info. gehiago

Samsung Galaxy Tab A7 wifiduna

Samsung Galaxy Tab A7 wifiduna

Samsungen pantaila are handiagoa da, 10,4 hazbete-koa, eta Dolby Atmos soinua du, lau bozgorailutatik entzuteko. Txikienentzat, Samsung Kids ikasgela digitala eskaintzen dizu, modu seguruan ikas dezaten eta jolas daitezen.

Ezaugarri hauek ditu: wifia, 10,4”-ko pantaila, 476g-ko pisua, 7mm-ko lodiera, 32GB-ko biltegia, 3GB-ko RAM memoria, 8Mpx-eko kamera eta 7040mAh-ko bateria. Info. gehiago

Samsung Galaxy Tab S6 Lite wifiduna (S Pen)

Samsung Galaxy Tab S6 Lite wifiduna (S Pen)

Ezin hobea da apunteak eta oharrak hartzeko, dokumentuak editatzeko edo pantailan zuzenean marrazteko, S Pen arkatza ere baduelako. Eta nekez galduko duzu, tabletaren atzeko aldean dagoen euskarri magnetikoari esker.

Xehetasun gehiago: wifia, 10,4”-ko pantaila, 467g-ko pisua, 7mm-ko lodiera, 64GB-ko biltegia, 4GB-ko RAM memoria, 8 Mpx-eko kamera eta 7040mAh-ko bateria. Info. gehiago

iPad 10.2 (2020) wifiduna

iPad 10.2 (2020) wifiduna

Appleren jarraitzaileentzat. Apple Pencil arkatzarekin eta Smart Keyboard teklatuarekin osa dezakezu, baina, kasu honetan, bereiz saltzen dira. App Storen, hizkuntzak edo matematika ikasteko edo onlineko eskolak emateko aplikazioak deskarga ditzakezu. Errealitate areagotua ere erabil dezakezu.

iPad-aren zehaztapenak: wifia, 10,2”-ko pantaila, 490g-ko pisua, 7,5mm-ko lodiera, 32GB-ko biltegia, 3GB-ko RAM memoria, 8 Mpx-eko kamera, A12 Bionic txipa, iPadOS 14 sistema eragilea eta 10 orduko autonomia. Info. gehiago

Orain zuri dagokizu gehien interesatzen zaizun tableta aukeratzea. Gogoan izan: Lenovo Smart Tab M10 HD+ Alexarekin, Samsung Galaxy Tab A7 wifiduna, Samsung Galaxy Tab S6 Lite wifiduna (S Pen-ekin) edo iPad 10.2 (2020) wifiduna.

Presta zaitez Euskaltelen eskutik, eta ekin gogor ikasturte berriari!