Eguberrietan egin dezakezun opari onena da etxekoekin komunikatuta egotea. Eta bideo-deiak egiteko edo whatsappak bidaltzeko tableta edo mugikorra nork hartuko borrokarik egon ez dadin, baten prezioan bi gailu eskuratuko dituzu Euskaltelen Eguberrietako paketeei esker. Urtarrilaren 10era arte!

Mugikorra + Tableta

Hilean 10 € ordainduta Samsung Galaxy A51 bat eskuratuz gero, Lenovo M10 HD tableta bat emango dizugu opari.

Urteko lehen hiruhilekoan mundu osoan gehien saldu den Android mugikorra, prezio ezin hobean. Eta Lenovo tableta bat opari familia osoarentzat, haurrentzako modua ere baduena, zure seme-alabei kezkarik gabe uzteko.

Eguberrietan, opari baten ordez bi

Mugikorra + mugikorra

Mugikor bat zuretzat, eta beste bat nahi duzunari oparitzeko ?. Bi Xiaomi Redmi Note 9, 12 €/hil ordainduta. Euskaltelen, paketean erosiz gero, 6 € aurreztuko duzu.

Gustatu baietz: 6,53 hazbeteko FHD+ pantaila, 48 Mpx-eko lau kamera, adimen artifizialarekin, profesionalek bezalako argazkiak egiteko, eta 5020 mAh-ko ahalmen ultrahandiko bateria, azkar kargatzekoa, Eguberrietan nahi adina hitz egiteko eta jolasteko.

Eguberrietan, opari baten ordez bi

Mugikorra + TBa

Euskaltelen telebistari egurra ematen ari zara hilabete hauetan, eta hemendik aurrera ere beharko duzu, Eguberrietako galak eta urte-amaierako kanpai-jotzeak ikusteko?. Pedroche ala Igartiburu duzu nahiago?

Jai hauetan bidaliko dizkizuten meme guztiak ikusteko, giga asko biltegiratzeko gai den mugikor bat beharko duzu.

Eta hauxe da irtenbidea: Euskaltelen Eguberrietako Paketea. Samsung Galaxy A31 bat + Smart TV LG 32” bat hilean 10 € ordainduta.

Maite ditugu 1 + 1 sustapenak. Eta zuk, zer pakete hartuko duzu?

Gozatu Eguberriak Euskaltelekin.