Aldaketa-unea bizitzen ari gara. Izan ere, eraldaketa izugarri azkartu da, eremu digitalean, batez ere. Eta aukera profesional ugari ekarri dizkie horrek gazte talentudunei.

Bere lantaldean balio hori guztia barneratzen jarraitzen du Euskaltelek, eta, beste urtebetez, Deustuko Unibertsitatearen XVI. Enplegu eta Ekimen Foroan egongo gara, zeina martxoaren 3an eta 4an egingo baita, ikasgeletatik ateratzen diren izarrak erakartzeko. Etorri nahi duzu gurekin?

Unibertsitatearen eta enpresen arteko etengabeko elkarrizketa

Izan ere, enpresak eta hezkuntza-arloak elkarri lotuta egon behar dute beti. Horregatik, talentua aurkitzeko hitzarmenak egiten ditu Euskaltelek unibertsitateekin.

Eraldaketa digital horren buru izaten laguntzen diguten gazteak nahi ditugu, ideia berriak eta gauzak ikusteko beste modu bat dituztenak. Beraz, badakizu: egin bat gure LEGST (CRECE) programarekin:

  • Lankidetza (Colaborar)
  • Erronkak (Retos)
  • Grina (Entusiasmo)
  • Sormena (Creatividad)
  • Taldea (Equipo)

XVI Foro de empleo y emprendimiento de Deusto

Enpleguaren eta ekimenaren XVI. foroa, online

Aurtengo egoera berezia kontuan hartuta, foroa modu birtualean egitea erabaki du Deustuko Unibertsitateak. Onlineko plataformaren bidez sartu ahal izango zara Euskaltelen standera, martxoaren 3an eta 4an. Erregistratu, sartzeko. Han ikusiko dugu gure lantaldean parte hartzeko bilatzen ari garen pieza zaren edo ez.

Hauxe da zure unea; hauxe zure aukera. Zain izango gaituzu!