Ospakizun-garaia dugu Euskaltelen! Hogeita bi urte bete ditu gure bezeroei eskaini genien lehenengo zerbitzuak. Gazteenak ez zarete gogoratuko, baina 1998ko urtarrilaren 23an 050 zerbitzua sortu zen. Aurrezenbaki hori markatuz gero, Euskaltel aukeratzen zenuen operadore gisa probintzia arteko eta nazioarteko deiak egiteko.

Las chicas del cableren garaikoa irudituko zaizu beharbada, baina zerbitzu hark astindu ederra eman zion telekomunikazioen merkatuari. Ordura arteko monopolioa baztertu, eta benetako lehiakortasuna heldu zen telefoniara. Euskaltelek zeharkako sarbideko telefonia-zerbitzua estreinatu zuen, eta sekulako arrakasta izan zuen.

Duela 22 urte, Euskaltelen lehenengo zerbitzua merkaturatu genuen

Ezagun da ez ginela aspertzen, ezta? Lehenengo urtean, 225.084 linea kontratatu zituen Euskaltelek 050 zerbitzuan. 165 milioi minutu kudeatu genituen, eta gure Call Centerrak (deiei erantzuteko zentroa) 548.743 kontsulta jaso zituen: egunean batez beste 1.700 dei. Eta hori guztia zuen kontsulta denei erantzuteko prest zegoen talde paregabe bati esker.

Ver vídeo

050 zerbitzuari esker, % 15era bitarte aurreztu zenezakeen fakturan; gogoan izan pezetaren garaiaz ari garela! Beste garai bat zen hura, zalantzarik gabe. 1998... Urte hartan bertan sortu zen Google, Pedro Duque espaziora joandako Espainiako lehenengo astronauta izan zen, eta zineman Algo pasa con Mary ikusi genuen. Ze azkar pasatzen den denbora!

050 zerbitzuaren ondoren, beste hainbat zerbitzu eskaintzen hasi ginen: herriko deiak, Internet finkoa eta mugikorra etxean eta etxetik kanpo nabigatzeko, telefonia eta banda zabaleko Internet, mugikorra, harpidetza bidezko telebista, Wifi Kalean...

Duela 22 urte, Euskadiko merkatuaren % 30 lortu nahi genuen; gaur, berriz, 6 milioi laguneko merkatu bati eskaintzen dizkiogu gure zerbitzuak Euskadin, Galizian eta Asturiasen, Galiziako eta Asturiaseko operadore nagusiak integratu ondoren (R eta Telecable, hurrenez hurren). Eta hori guztia ezinezkoa litzateke zu gabe.

Eskerrik asko gure ondoan egoteagatik beti!

Eta zu, gogoratzen al zara 050 zerbitzuaz? Partekatu gurekin 22 urte hauetako pasadizo barregarriren bat.