Urrian, mugikor GORENEK oparia dakarte. Baliatu aukera hau hilean 10 €-tik hasita smartphone berria eskuratzeko, eta izan giga mugagabeak doan, udara arte. Zure tarifa edozein dela ere.

Ez kezkatu datu-kontsumoaz

Erosi orain hileko kuota 10 € edo handiagoa duen mugikor bat Euskaltelen, eta, gehiago ordaindu gabe, izan giga mugagabeak heldu den udara arte. Horrek esan nahi du datozen bederatzi hilabeteetan datu-kontsumoaz kezkatu gabe mugarik gabe ikusi ahal izango dituzula Netflixeko telesail guztiak, orduak irauten duten bideo-deiak egin, lanean ari zarenean Spotify jarri, eta abar.

Gainera, ez duzu adi egon beharko sustapena noiz amaituko; guk desaktibatuko dugu udako beroa iristen denean.

Mugikor mugagabeak

Jakin nahiko duzu, noski, zein mugikor bihurtzen diren mugagabe. Aukera zabala duzu: iPhone batzuk, S-Pen duen Note bat eta Samsungen ahaltsuenak. Kalitate/prezio erlazioari erreparatuta, hauek egundokoak iruditzen zaizkigu: Samsung Galaxy A31, OPPO A91 eta Xiaomi MI 10 Lite.

Eman begiratu bat, eta zuk zeuk ikusi Euskaltelen mugikorren web-orrian.

Sustapen hau gustuko izatea espero dugu!