Denboraldi berrian kirolik onenaz goza dezazun nahi du Euskaltelek. Beraz, oraintxe bertan kontrata dezakezu DAZN Euskaltelen bidez, eta, gure bezero zarenez, abantaila eta prezio bereziak izango dituzu.

DAZNekin, LaLiga Santander-eko jardunaldi bakoitzeko 5 partida ikus ditzakezu, 35 jardunalditan. Hala, besteak beste, Athleticen, Realaren eta Osasunaren arteko partidekin bibratuko duzu.

Baina ez hori bakarrik. Formula 1®, saskibaloia edo motoziklismoa gustatzen zaizkizu? DAZN streaming-plataformak kirol onena ikusteko aukera ematen dizu, zuzenean edo nahierara, Interneteko konexioa duen edozein gailuren bidez: mugikorrak, tabletak, telebista adimendunak, bideo-kontsolak (PS4 eta Xbox One), Google Chromecast, Apple TV, Amazon Fire TV eta, jakina, Android TV duen gure 4K deskodetzailea.

Zer kontratazio-aukera ditut DAZNekin?

Bi kontratazio-aukera daude:

  1. Funtsezko DAZN
  2. Guztia DAZN

Zer eskaintzen du Guztia DAZNek?

Guztia DAZN kontratatzen baduzu, futbol gehiago ikusiko duzu, LaLiga Santander-eko jardunaldi bakoitzeko 5 partida ere ikusi ahal izango baitituzu, 35 jardunalditan.

Gainera, Funtsezko DAZNen dauden lehiaketa guztiak ere badituzu Guztia DAZNen.

Funtsezko DAZNn ikus daitezkeen kirolak

Formula 1® eta motoziklismoko (MotoGP eta World SBK) denboraldi osoak.

Futbolik onena:Errege Kopa, Premier League, Carabao Cup, FA CUP eta Libertadores Kopa.

Saskibaloiko txapelketa ezagunenak:Euroliga, Eurocup eta Basketball Champions League.

Borroka-kirolak: UFC eta boxeorik onena.

Teniseko Grand Slam-ak: Roland Garros, US Open eta Australian Open

Txirrindularitza.

Eta, gainera, kirol-munduari buruzko elkarrizketa eta erreportaje espezializatuak.

Zenbat balio du DAZNek?

Funtsezko DAZNek 12,99€/hil balio du, eta Guztia DAZNek, berriz, 24,99€/hil.

Baina Euskaltelen bezeroa bazara, deskontu bat eskainiko dizugu Guztia DAZN kontratatzean, gurekin duzun zerbitzuaren arabera.

Nola kontrata dezaket DAZN?

Edozein aukera hautatzen duzula ere, Funtsezko DAZN edo Guztia DAZN, erarik azkar eta errazena Euskaltelen bezeroaren gunearen bidez egitea da, webgunean edo Android eta IOSerako mugikorrerako eta tabletarako aplikazioan.

Euskaltelen DAZN kontratatzeagatiko abantailak eta deskontuak

Zuntz + TBko bezeroa bazara, hilean 5 €-ko deskontua eskaintzen dizugu Interneten, 12 hilabetez.Telebistarik gabeko zuntz-zerbitzua baduzu, hilean 1€-ko deskontua izango duzu zuntz-zerbitzuan, 12 hilabetez hori ere.

Baina dirua aurrezteaz gain, erosotasunean ere irabaziko duzu. DAZNen kostua Euskaltelen zure hileko fakturan sartuko da. Hau da, dena faktura bakarrean bilduta eta antolatuta edukiko duzu.

Iraupen-konpromisorik badu DAZNek?

Ez dago DAZN zerbitzuan irauteko konpromisorik. Nahi duzunean alda dezakezu zure produktua, edo baja eman, alta eman duzun modu azkar eta erraz berean, Euskaltelen bezeroaren gunearen bidez.

Kirol onenaz eta LaLiga Santander-ez gozatu nahi duzu? Euskaltelek eskaintzarik onena jartzen dizu eskura, zuntza, mugikorra eta, orain, kirola ere barne hartzen dituena.

Kontratatu DAZN Euskaltelen bidez, eta ez galdu gogokoen dituzun kirolen xehetasunik.