Urtebete daramazu jai nagusiaren zain. Amorratzen zeunden berriz mozorroa janzteko, konpartsen erritmoan dantza egiteko, Farolin eta Zarambolasen aurkako epaiketa ikusteko eta kuadrillarekin denak emanda ibiltzeko.

Instagram eta Facebook kea dariela daude, hainbeste planekin. Egun hauetako erritmoari eutsiko dion mugikor bat behar duzu, eta Euskaltelen badakigu hori. Argazki eta bideo onenak atera ditzazun eta gure sare sozialetan gurekin parteka ditzazun nahi dugu. Horretarako ditugu bi mugikor hauek. Hauei esker, Inauterietako errege/erregina izango zara. Samsung Galaxy A30s eta Xiaomi Redmi Note 8T.

Galaxy A30s-ak ikaragarrizko argazkiak ateratzen ditu atzeko kamera hirukoitzari esker; gainera, lente ultraangeluzabala du, 123 graduko ikus-eremua duena. Harekin, argazki bakar batean sartuko zaizu konpartsa osoa. Redmi Note 8T-ak, berriz, lau kamera nagusi ditu, eta sentsore makro bat, hainbeste lan eman dizun fantasia-makillajearen lehen plano horiek ongi ateratzeko. Eta onena da hilean 9 € bakarrik ordaindu beharko dituzula.

Samsung Galaxy A30s

Ikusi duzu kamera izugarria dela, baina gehiago ere badu.

Mugikor handia da, 6,4 hazbetekoa, Infinity-V pantailaduna; ondo baino hobeto egokitzen da zure eskura, eusteko erosoa baita, eta kurba leunekoa. Gainera, hatz-marken sentsorea du pantailan, oso erosoa.

Atzeko kamera hirukoitzaaz gain (25 + 8 + 5 MPX), 16 MPX-eko aurrealdeko kamera du, selfie garbiak egiteko; gainera, bokeh efektua ere badu, hots, desfokatzea.

Eta barrutik? Octa-core prozesadore aurreratua eta 4 GB-ko RAM memoria ditu, eta, haiei esker, funtzionamendu arina eta eraginkorra bermatzen dira. 64 GB-ko biltegiratze-memoria du (32 GB erabiltzaileentzat), zeina 512 GB-raino handitu baitaiteke microSD txartelarekin. Eta 4.000 mAh-ko bateria du, 15 W-eko karga azkarrekoa.

Xiaomi Redmi Note 8T

Xiaomik bere apustua handitu, eta gama ertainean adimen artifiziala duten lau kamera jarri ditu: 48 + 8 + 2 + 2 MPX. 13 MPX-eko selfiean, edertasun modua eta bokeh efektua ere eskaintzen ditu.

Diseinu erakargarria eta erresistentea du oso, eta Corning Gorilla Glass 5 kristala ditu aurretik eta atzetik. 6,3 hazbeteko FHD+ pantaila du, begi-babesarekin, eta hatz-marken sentsorea, telefonoaren atzeko aldean.

Hardwareari dagokionez, Note 8T sistemak Qualcomm Snapdragon 665 prozesadorea du, errendimendu handiko zortzi nukleokoa (2,0 GHz arte), eta 4 GB-ko RAM memoria. Jokoetan aritzea gustuko baduzu, estimatuko duzu.

128 GB dituzu (64 GB erabiltzaileentzat), baita 4.000 mAh-ko edukiera handiko bateria ahaltsu bat ere, 2 orduan guztiz kargatzen dena. Sistema eragilea Android 9 da.

Informazio honekin, baietz errazago aukeratu mugikorra mozorroa baino! Ondo pasa Inauterietan, eta partekatu zure argazki onenak gure sare sozialetan.