Ikerketaren bidez iktusari eraginkortasunez aurre egitea. Hori da aurtengo EITB Maratoia ren helburua, eta Euskaltelen bat egiten dugu asmo horrekin, geure ekarpentxoa egin nahi baitugu hain gertukoa dugun arazo honen inguruan euskal herritarrak sentsibilizatzeko.

In>ictus: iker dezagun iktusa” lelopean, istripu zerebrobaskular horren inguruko ikerketak bultzatzeko laguntza ekonomikoa lortzea du helburu maratoiak. Ez da gai hutsala. Euskadin, 6.000 iktus gertatzen dira urtero, eta 1.400 lagun hiltzen dira urtero haren ondorioz. Emakumeen artean heriotza gehien eragiten dituen gaitza da Euskadin; desgaitasun-eragile nagusia eta dementzia eragiten duten gaitzen artean bigarrena.

Abenduaren 14an, ostegunarekin, ehun izen ospetsu baino gehiago izango dira EITB Maratoiaren dei-zentroan. Eta, urtero bezala, Euskalteleko lankide askok ere lagunduko dugu. Diru-ekarpena egin nahi baduzu iktusaren ikerketak bultzatzeko, deitu 902 54 25 25 telefono-zenbakira edo sartu dirua Kutxabankeko kontu honetan: ES73 2095 0611 00 9109513824. Ekarpen guzti-guztiek balio dute, handi zein txikiek.

App Euskaltel

Eta gehiago ere badago! Iktusaren inguruko ikerketa sustatzeko gure erabaki irmoaren erakusgarri, ekarpenak Euskaltelen aplikazioaren bidez eginez gero, zenbatekoaren halako bi eskainiko dizkiogu ikerketari. Nola?

Aplikazioan sartzean Bezeroaren Guneko zure datuekin, pantaila bat agertuko da aukera emango dizuna diru-ekarpen txikiak egiteko (5 €, 10 € eta 15 €) une horretan bertan edo geroago. Eta zure ekarpena bikoiztu egingo da, zuk emandako zenbateko bera jarriko baitu Euskaltelek.

“In>ictus: iker dezagun iktusa” kanpainak era positiboan islatu nahi du gaitz hori jasan duten gaixoek bizitzen jarraitzeko egin behar duten ahalegina. Izan ere, osatzeko indar handia eta aurrera egiteko grina behar dituzte.

Pertsona horiei guztiei laguntzeko asmoz, Invictusen “V” ikurra, garaipen-ikurra, aukeratu du EITB Maratoiak gaitzari aurre egiteko espirituaren irudi gisa. Izan solidarioa, eta lagundu iktus baten zartada jasan duten guztiei: egin garaipen-ikurra erakusten duen argazki bat, eta igo sare sozialetara, #eitbmaratoia traola erabiliz. Guk egin dugu dagoeneko!

Zertan inbertituko da jasotzen den dirua?

Ikerketarako erabiliko da, oso-osorik, jasotzen den diru guztia. Jasotzen den diruari esker, BIOEF Fundazioak gaiari buruzko ikerketa-proiekturik onenak hautatzeko eta datuak eta laginak behar bezala erregistratzeko, prozesatzeko eta gordetzeko tresnak garatzeko lehiaketa bat antolatuko du, gero ikertzaileek datuok azter ditzaten.

Baliabideak eta antolakuntza prest daude. Zure laguntza bakarrik falta da! Animatzen? ?