Pentsatu duzu inoiz zenbat erregai eta zenbat CO2-emisio aurreztuko liratekeen zure inguruko enpresetan erosiko bazenitu hornidurak? Eta laneko bilerak garraio publikoz iristeko moduko toki batean egingo bazenitu? Bada, Euskaltel eta beste enpresa asko, ingurumenarekin duten konpromisoari jarraituz, aplikatzen hasi diren neurrien adibide batzuk baino ez dira.

Konpromiso horren adibideetako bat dugu Taldeko Akziodunen Batzar Nagusia, zeinak Ihobe, Eusko Jaurlaritzako ingurumen-jarduketarako sozietate publikoaren Erronka Garbia ziurtagiria jaso baitu. Ziurtagiri horrekin, Ihobek ziurtatzen du Batzarra ekimen jasangarria dela; hots, inpaktuak ahalik eta gehiena murriztuta diseinatu, antolatu eta egin dela, eta ondare positiboa utzi diela antolatzaile eta parte-hartzaileei.

Eta zergatik egiten dugu? Ingurumenarekiko eta gure ingurunearekiko konpromisoa dugulako, horrexegatik. Kudeaketa Sistema Integraleko Politika bat dugu, zeinaren bidez konpromisoa hartzen baitugu ingurumena eta ingurunea babesteko eta kutsadura prebenitzeko; hala, gure jardueren inpaktua murrizten dugu.

Konpromiso hori ez da berria: gure DNAn dago. Nerea Lupardo Harreman Instituzionalen eta EES planaren zuzendariak dioenez, barne hartzen ditu “aztarna korporatiboa eta merkatuan jartzen ditugun produktuen bizi-zikloa”, eta, noski, “CO2-emisioen, paperaren, uraren, elektrizitatearen eta erabilera korporatiboko beste elementu batzuen murrizketa”.  1999an erabaki genuen kudeaketa-sistema ISO 14001 arauaren arabera ziurtatzea , eta, 2004an, EMAS Europako Araudia betetzen hasi ginen. “Ingurumenarekiko bokazioa, konpromisoa eta gardentasuna leitmotiv gisa hartu dugu”, dio Nereak.

Adibidez, Aurreko Akziodunen Batzar Nagusian, inpaktu neurgarriko lau aldagai jarri zituen martxan Euskaltelek. Lehenik eta behin, Batzarreko parte-hartzaileei gomendatu genien garraio publikoa erabiltzeko, eta aukera eman genien bilera streaming bidez jarraitzeko, Erronka Garbia ziurtagiriaren parte gisa. Gainera, modu egokian kudeatu genituen euskarri, elementu eta materialak, eta Batzarra antolatzen erabilitako eta Batzarrean bertan sortutako hondakinak ere bai; eta garraioak eta bertaratutakoek eragindako inpaktuak neurtu genituen. Azkenik, erabaki genuen CO2-emisioak konpentsatzea, sortutako ingurumen-aztarna murrizteko irizpideak finkatzeko.

Baina gure ekintzak ez dira mugatzen ekitaldietara. Nereak dio Taldearen jarduera guztietan hartzen dela kontuan ingurumena:

Kontuan hartzen dugu barruko eta kanpoko jardun guztien inpaktua, eta, halaber, gurekin lan egiten duten pertsona eta kolektiboen jarduerena: gizartea, bezeroak, enplegatuak, hornitzaileak, administrazio publikoak eta akziodun eta inbertitzaileak. Izan ere, badakigu klima-aldaketa fenomeno global bat dela, bai kausengatik, bai ondorioengatik; eta agente guztien lankidetzan oinarrituko den alderdi anitzeko erantzun bat behar du.

Hori dela eta, gure eguneroko jardueran ere islatzen dugu. José Félix Gonzalo Kalitate, Ingurumen, Ongizate eta Osasuneko zuzendariak nabarmendu duenez, esate baterako, bidaiatzea saihesten dugu, eta bideokonferentziako ekipamenduak erabiltzen ditugu ahal dugun guztietan; ahal dugun ekipamendu guztiak berrerabiltzen ditugu, ekonomia zirkularra aplikatuz; energia berdea erosteko hitzarmen bat dugu Iberdrolarekin; lankidetzan aritzen gara Garapen Jasangarrirako 2030 Agendako jarduerak sustatzen dituzten organismoekin, besteak beste, Basque Eco Design Center erakundearekin; parte hartzen dugu basoak lehengoratzeko proiektuetan, ingurumen-eraginkortasuna bilatzen dugu… eta beste hainbat ekimen egiten ditugu.

Baina hori baino gehiago ere egiten dugu: Nereak azaldu duenez, gure enpresa-erantzukizunak bultzatzen gaitu didaktikoak izatera; horren ondorioz, ikusten dugu gure bezeroek, interes-taldeek eta oro har gizarteak kontzientzia handiagoa dutela kontsumoa eta ingurumenerako kaltegarriak diren faktoreak murrizteko ekimenetan parte hartzeko.

Horregatik ditugu hizpide faktura elektronikoak, ekonomia zirkularra, mugikorrak birziklatzea Alboan GKEarekin batera... eta, nola ez, gure teknologia, produktu eta zerbitzuak erabiltzea pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta gizarte jasangarriagoak sortzeko.

José Félixek gehiago ere esan du: gaur egun Euskaltel taldeak lan aktiboa egiten du bi funtsezko helburu lortzeko. Alde batetik, energia-kontsumoak eta karbono-emisioak murriztea eraginkortasun energetikoko plan baten bidez, eta, bestetik, ekipamenduak berrerabiltzea zerbitzu batzuetan. Badakizu zertara iritsi garen azken puntu horretan? Ekipamenduen % 63,8 berrerabiltzea lortu dugu. Ez da gutxi.

Ikusten duzunez, Euskaltelen ahalegin guztiak egiten ditugu ingurumena errespetatzeko eta gure ingurunea zaintzeko. Gustatuko litzaiguke zuk ere bat egitea konpromiso horrekin, azaldu ditugun ekintzak eta beste ekintza erraz batzuk eginez. Zure zain gaude!