Aniztasuna, errespetua, normalizazioa… Kontzeptu desberdinak dira, baina helburu bera dute: integrazioa. Euskaltelen barneratua dugu konpromiso hori, eta urte osoan zehar lan egiten dugu horren alde, ekimen mordo baten bidez. Horietako askok LGBT kolektiboarekin dute zerikusia, eta, Harrotasunaren Nazioarteko Eguna hurbiltzen ari den honetan, aniztasun afektibo-sexuala defendatzen duten bi eragileren arduradunekin hitz egin nahi izan dugu.

Horietako bat Zinegoak da, Bilboko Gay-Lesbo-Trans Zinema eta Arte Eszenikoen Nazioarteko Jaialdia. Euskaltelen zinema gustatzen zaigu... baina izugarri gustatzen zaigu errealitate desberdinak irakasten dizkiguna. Pau Guillén zuzendariak azaldu duenez, Zinegoak-ekhelburu hau du:

Kalitatezko zinema egitea, emozioa eta balioak transmititzen dituena eta ikuslearekin enpatia lortzeko gai dena. Ulertarazi nahi dugu kontakizun horiek pertsonen historiak direla, eta gutako edonor egon gaitezkeela pertsona horien egoeran?”

Hori dela eta, garrantzitsua da Euskaltelek azken urteetan jaialdiaren inguruan egin duen dibulgazio-lana.  Gogoan ditu ekimenetako batzuk. Bi ediziotan, telebista-plataformako kanal bat ireki zuen, zinemaldiko zenbait film haren bidez emititu zitezen: komunikazio-kanal garrantzitsua izan zen, eta ikusleengana iristeko modu berri bat , lan horiek publiko zabal bati transmititu eta erakusteko aukera eman baitzuen.

Era berean, Pauk gogoan du EAEn aniztasunaren eta integrazioaren balioak hedatzeko eta zabaltzeko biek batera egindako lana; eta horrek zerikusi handia du Euskaltel gizartean hain errotuta egotearekin.

Lankidetza horri esker, jaialdia sare handi bat bihurtu da, eta 40 herritara iritsi gara. Eta hori posible izan da Euskaltelek beti indartu duelako tokikoarekiko sustraitze hori; haien aldetik jaso dezakegun laguntzarik onena dela uste dut”

Ekintza horiek lagundu dute “sexu-aniztasuna natural egiten”, eta gizarteak LGBT kolektiboa gizartearen parte gisa hartzen. “Gainera, badakigu Euskaltelek bere ekarpentxoa egiten duela, eta beste eremu batzuetan lan egiten duela integrazio horren alde: lanean ari diren eta bidaia horretan laguntzen duten eragile kultural eta sozialengana hurbiltzen da. Uste dut hori dela garrantzitsuena; gai izatea gauzak nork egiten dituen ulertzeko, maitasunez egiten diren proposamenak onartzeko eta horiek babesteko. Luzaroan horrela jarraitzea espero dut”, dio Pau Guillének.

Euskaltelek lagundu duen beste kolektiboetako bat Ortzadar-lgtb elkartea da. Elkarte horrek sei urte daramatza lanean, arlo sozial, kultural eta akademikoan integrazioko eta berdintasuneko programak garatzen. Haren koordinatzaile Aratz Castroren ustez:

Nabarmentzekoa da Euskaltelek, Euskadin erreferentea izanik, horrelako ekimenak bultzatzea; horrela, mezua zabaltzen da, eta gizarteak barneratu egiten du apurka-apurka”

Aratzek uste du Euskadin “aniztasun afektibo-sexualaren onarpen sozial handia” dagoela, baina, hala ere, beharrezkoa dela erakunde publikoek eta pribatuek beste urrats bat ematea eta kolektiboarekin konpromisoa hartzea.

Aratzek gogoan du Euskaltelek Ortzadarri lagundu ziola LGBTI Berdintasun-politikei buruzko biltzar bat antolatzen. Kongresu hartan, unibertsitateak zer zeregin eduki beharko lukeen aztertu zen, eta Metro Bilbaorekin batera erakusketa bat jarri zen Bilboko metroaren zenbait geltokitan eta Deustuko Unibertsitatean.

Gaur egun, bai Ortzadar bai Zinegoak hilaren 28ko jaira begira daude: kolektiboaren nazioarteko festa handia. Elkarteak lanean ari dira Bilbao Bizkaia Harro antolatzen (ekainaren 20tik 23ra egingo da). Honela azaldu du Aratzek:

Ekitaldi aldarrikatzaileagoa izatea nahi dugu, jarduera bakoitzak eduki sozial argia izango duena. Jarduera horien bidez, sentsibilizatu, hezi eta erakutsi nahi dugu sentsibilitate hori errespetatu eta hainbat alderditan islatu behar dela, hala nola artean, musikan, merkataritzan…”

Zinegoak-ek proiekzio berezi batzuk prestatu ditu, hilaren 26 eta 27rako, Bilborock antzokian. I hate New York eta Silvana dokumentalak emango dira. Lehenbizikoa New Yorkeko underground kulturako lau artista transgeneroren bizimoduari buruzkoa da. Haien bizipenak eta  identitatearen aldeko borroka ditu hizpide, aktibismoaren, gaueko munduaren eta nightcluben arteko beren ibilbidean. Bigarrenak, Silvanak, Eskandinavian maitatua izatea lortu duen rapzale baten aktibismoaz hitz egingo du. Zapalkuntza-forma guztien aurka egin du. Proiekzioetan sarrera librea izango da, eta 19:30ean hasiko dira. Ez hutsik egin!