Badakizu prOPPOsamen onak eta txarrak bereizten? Bada, ireki ondo begiak, honelakoak behin bakarrik gertatzen dira eta.

Izan ere, oinarrizko gamako mugikor txukun batek bateria on bat eta lau kamera edukitzea zorte handia da; baina, gainera, prezio bera ordainduta aseguruarekin jasoko baduzu, prOPPOsamen bikaina da. Eskuratu Oppo A54-a 9 €/hil ordainduta, eta Mugikorraren Zaintza aseguruaren lehen bi kuotak doan izango dituzu.

Oppo A54-a, oinarrizko gamako aukera ezin hobea

Oinarrizko gamaz ari garenean, marka bakoitzeko mugikorrik merkeenez ari gara. Eta, hain zuzen, hortxe egoten da lehiarik handiena, eta hortxe egiten dute ahaleginik handiena fabrikatzaileek beste modeloen artean berea nabarmentzeko.

Eta Oppo marka txinatarrak ezin hobeto egin du A54-arekin: gama altuagoko mugikorren ezaugarri batzuk sartu dizkio oinarrizko modeloari ere.

Oso bateria handia, 5G abiadura

Oppo A54-aren bateriak luzeago irauten du, 5.000 mAh-ko bateria erraldoiari esker. Zehazki, 13 ordu jardun zaitezke mugikorrarekin bideoak ikusten, 27 ordu telefonoz hitz egiten edo 40 ordu egonean, bateria kargatzeko beharrik gabe.

Eta, energia aurrezteko moduarekin, bateriaren % 5 bakarrik edukita 1,1 ordu jardun zaitezke WhatsApp-en txateatzen.

Lau kamera

Oppo A54-aren kamera nagusia edozein egoeratara egokitzen da, lau lente baititu.

  • Kamera nagusi bat, 48 Mpx-ekoa.
  • Kamera angeluhandi bat, 8 Mpx-ekoa.
  • Kamera makro bat, 2 Mpx-ekoa.
  • Kamera mono bat, 2 Mpx-ekoa.

Eta, selfieetarako, 16 Mpx.

Oppo A54

Premium diseinua

Xehetasunek garrantzi handia dute, eta mugikorra itxuraz polita izatea ere garrantzitsua da. Oppo A54-ak pantaila lau eta aratza du, 6,49 hazbetekoa, aurrealde osoa hartzen duena, eta diseinu kurbatua atzealdean.

Gainera, hatz-markaren nahiz aurpegia ezagutzeko sistemaren bidez desblokeatzen da. Eta NFC teknologia du, mugikorrarekin ordaindu ahal izateko.

Ikusten duzunez, aukera asko ditu.

Baliatu gure prOPPOsamen hau, eta eskuratu Oppo A54-a 9 €/hil ordainduta; Mugikorraren Zaintza aseguruaren lehen bi kuotak doan izango dituzu.