All posts by Nora - Euskaltel

Zibersegurtasunari buruzko bost uste oker

Teknologiak oso azkar egiten du aurrera, eta oso zaila da berrikuntza guzti-guztiak ezagutzea. Horregatik, entzunaren entzunez, sinetsi egiten dugu azkenean bateria ez dela kargatu behar guztiz deskargatuta egon arte, bideratzailea itzali egin behar dela gauez, argazki on bat egiteko nahitaezkoa dela megapixel asko izatea… Duela aste batzuk teknologiari buruzko bost uste oker izan genituen hizpide. … Continue reading Zibersegurtasunari buruzko bost uste oker

Alex Txikon: “Everesten, 5.700 metrora arte izan nuen estaldura”

Alex Txikon (Lemoa, Bizkaia, 1981) gorabehera bat konpontzen ari da errepidean, gure deiari erantzun dionean. Haren lagun bat nahastu egin da autoaren depositua betetzean, eta okerreko erregaia bota dio. Etxean gertatzen diren arazoak dira, Himalayako espedizioetan izan dituenen oso bestelakoak. Martxoan itzuli zen Everestetik, eta han izan ginen ongi etorria egiteko. 83 eguneko espedizioa izan … Continue reading Alex Txikon: “Everesten, 5.700 metrora arte izan nuen estaldura”

‘Phising’: gogoan izan ez dizkizugula inoiz eskatzen zure datuak posta elektroniko bidez

Gure segurtasun-taldea ohartu da gero eta phising-kasu gehiago daudela; hau da, norbait, datu pertsonalak eskuratzen saiatzeko, enpresa bat balitz bezala aritzen da. Zure telefonoa, zure pasahitzak, zure baku-kontua edo NANa. Gogoan izan: guk ez dizkizugu inoiz eskatzen zure datu pertsonalak posta elektroniko bidez ematea eta, oro har, enpresa fidagarri batek ere ez du horrelakorik egingo. … Continue reading ‘Phising’: gogoan izan ez dizkizugula inoiz eskatzen zure datuak posta elektroniko bidez

DeciData, gure zerbitzuak optimizatzen laguntzen digun Bilboko start-upa

Ez gara “bertan goxo” geratzen diren horietakoak. Hobetzen jarraitu nahi dugu, egunero-egunero, zerbitzurik onena eskaintzeko zuri. Eta hori lortzeko, aliantzak bilatzen ditugu etengabe Euskadiko enpresarik berritzaileenekin eta dinamikoenekin. Bind 4.0 programari esker, DeciData datu-analitikako aditu-talde baten start-uparekin batera lan egiten dugu, zeinak laguntzen baitigu gure zerbitzuak erabiltzeko esperientzia hobetzen. 2015ean jarri zen martxan DeciData. Hilabete … Continue reading DeciData, gure zerbitzuak optimizatzen laguntzen digun Bilboko start-upa

Prestatu agenda maiatzeko ekitaldirik onenetarako

Gogoko dituzu moda, ekintzailetza, informatika edo berrikuntza? Primeran! Ekitaldi interesgarriz beteta datorkigu maiatza Euskadira. Guk parte hartuko dugun batzuk proposatzen dizkizugu. Gonbidatuta zaude, noski! Apuntatu zure agendan: maiatzaren 11. Moda eta ekintzailetza interesatzen zaizkien guztientzako egun handia. Bilbokoa baldin bazara, edo handik gertu bizi bazara, jakin ezazu  Bilbao International Art & Fashion III. Foroa egingo … Continue reading Prestatu agenda maiatzeko ekitaldirik onenetarako

Badator Bilbora Zientzia Azoka, zientziaren festa

Kultura zientifikoaren festa handia da. Urtero egiten da Bilboko Plaza Barrian, eta Euskadiko ehunka ikasle biltzen dira, ikasturte osoan landutako proiektu zientifikoak eta teknikoak aurkeztera. Larunbat honetan egingo dugu Zientzia Azoka, eta, esan beharrik ez dago, gonbidatuta zaude! Zer dela eta ez diozu utzi behar Zientzia Azoka berri honetara etortzeari? Arrazoi asko daude, eta esan … Continue reading Badator Bilbora Zientzia Azoka, zientziaren festa

Zure tarifako datu gutxiago gastatzeko trikimailu batzuk

Batzuetan gertatzen zaigu, bai: hil bukaerara iritsi eta gure datu-tarifa amaitzear dago. Bideo asko ikusi eta partekatuko genuen beharbada, edo Whatsapp-eko talde handiren batek gure datu guztiak jango zituen. Edo agian, konturatu gabe, oporretako argazki guztiak deskargatuko genituen Flickr-etik. Pixkana-pixkana, akabo gure datuak, baina lasai, trikimailu erraz batzuk erabiliz megak aurrezten lagunduko dizugu.   1. … Continue reading Zure tarifako datu gutxiago gastatzeko trikimailu batzuk

Batura, Euskadiko aplikaziorik onenak

Askotan, berrikuntzaz ari garela, Kaliforniako enpresa handiren bat datorkigu burura. Baina baditugu adibide askoz hurbilagokoak. Bilbon, adibidez, hor dugu mugikorretarako aplikazioak egiten dituen Batura enpresa, zeinarekin maiz aritzen garen elkarlanean. Hamar urtetik gora daramatza aplikazioak sortzen, eta garai gozoa ari da bizitzen: egoitzaz aldatuko da, eta langile-kopurua handituko. Nork esan du Euskadin ez del berrikuntza … Continue reading Batura, Euskadiko aplikaziorik onenak

Nola aktibatu 4G zure mugikorrean

Euskaltelera aldatu berri zara, 4G tarifa bat kontratatu duzu Interneten nabigatzeko, eta ez dakizu nola aktibatu zure mugikorrean. Ez kezkatu. Zuri laguntzeko gaude. Pauso batzuk ematea aski duzu, eta hori egindakoan ziztu bizian nabigatu ahal izango duzu gure sarean. Merezi du! Esan agur 3G-ri. Pauso horiek emateko, zure smartphoneak 4G sarearekin bateragarria izan behar du. … Continue reading Nola aktibatu 4G zure mugikorrean