All posts by Nora - Euskaltel

Bestelako oporrak egiteko bost proposamen

Azkenean! Badatoz oporrak. Ematen zuen ez zirela sekula iritsiko, baina hemen dira azkenean. Oso gutxi falta da! Eta atseden-egun eder horiek non pasatuko ditugun erabaki behar dugu orain. Ez duzu hondartza ala mendia nahitaez aukeratu nahi? Ez zara ohiko lekuen zale eta nahiago dituzu leku alternatiboak? Zuretzat egokia da post hau orduan! Bidaietako web-orri espezializatuen … Continue reading Bestelako oporrak egiteko bost proposamen

Kantera Pro, skatearen gune nagusia ekainaren 17tik aurrera

Ekainaren 17an, munduko skatearen gune nagusi bihurtuko da Getxo. Bai, ondo irakurri duzue: aurten, Euskaltel Kantera Pro nazioarteko lehiaketa aurreratu egingo da, irailetik ekainera. Hala, Europako zirkuituko lehenengoetako bat izango da, eta munduko skate-izar nagusiak izango dira gure artean. Lehiaketa ekainaren 23an, ostiralarekin, hasiko den arren (Arrigunagako hondartzako San Joan gauak itxura ona du) eta … Continue reading Kantera Pro, skatearen gune nagusia ekainaren 17tik aurrera

Big Datatik marketin digitalera: etorkizunik handieneko lanbideak

Selektibitateko azterketa egin dute berriki milaka gaztek, beren unibertsitate-ikasketak eta, askotan, etorkizuneko lana jomugan dituztela. Ikasketak eta lanbidea aukeratzea gure bizitzako erabaki garrantzitsuenetako bat da. Horregatik, ahalik eta erabakirik egokiena hartzen laguntzeko, etorkizunik oparoena duten ikasketa eta lanbideei buruzko txosten eta azterketa ugari argitaratzen dira urtero. Eta guk ere ezagutu dugunez une zail eta zalantzaz … Continue reading Big Datatik marketin digitalera: etorkizunik handieneko lanbideak

Futbol-esperientzia ahaztezinak Realarekin, Athleticekin, Eibarrekin eta Alavésekin.

Bukatu berria da futbol-denboraldia, baina faltan sumatzen ditugu dagoeneko gure taldeen partidak eta Euskadiko futbol-giro aparta. Zer egin horri aurre egiteko? Jaionek, Asierrek, Hilariok eta Estitxuk aurten bizi izan dituzten unerik gogoangarrienetako batzuk gogoratuko ditugu. Une benetan ahaztezinak bizi izan dituzte gure taldeekin, eta xehetasun osoz kontatu dizkigute! 😉 Apirileko Feriara Realarekin Pentsa ezazue une … Continue reading Futbol-esperientzia ahaztezinak Realarekin, Athleticekin, Eibarrekin eta AlavĂ©sekin.

Ekainaren 15ean, agur roaming-ari Europar Batasunean

Ekainaren 15etik aurrera ez duzu  hegazkin moduan  jarri beharko telefonoa  Europan barrena egiten dituzun bidaietan, eta ez duzu Internet desaktibatu beharko whatsappik ez jasotzeko. Eta galdu egiten bazara Pariseko kaleetan barrena, Google Maps erabili ahal izango duzu lasai asko, zure tarifako datuekin. Etxean bazeunde bezala deitu eta nabigatu ahal izango duzu mugikorrarekin Europar Batasun osoan 😉 Zer da … Continue reading Ekainaren 15ean, agur roaming-ari Europar Batasunean

Lanbide teknikoak ez dira gizonenak, ezta emakumeenak ere, teknologia gustatzen zaigunonak baizik

Oso enpresa gutxik dute gizon- eta emakume-kopuru bera langileen artean. Eta oso gutxi dira, halaber, STEAM eremuetan (Science, Technology, Engineering, Art, Maths) emakume ugari dituztenak. Euskaltelen emakume asko ditugu arlo teknikoetan lanean, eta saiatzen gara bokazio zientifiko-teknologikoa sustatzen emakumeen belaunaldi berrietan. Gure ustez, garrantzitsua da aurre egitea ikasleek —batik bat, emakumeek— ikasketa teknikoei ihes egiteko … Continue reading Lanbide teknikoak ez dira gizonenak, ezta emakumeenak ere, teknologia gustatzen zaigunonak baizik

Smartphoneak badituen baina zuk menderatzen ez dituzun sei funtzio

Adi. Smartphoneak baditu zuk menderatzen ez dituzun funtzio batzuk, zure bizimodurako lagungarriak guztiak ere. Horien berri ematera gatozkizu. Zure mugikorrari buruz jakin beharreko guztia bazenekielakoan bazeunden ere, elkarrekin denbora luze daramazuela eta, ez du galdu oraindik zu harritzeko ahalmena. Kontaktu-datuak, blokeoa saihesten Smartphonea galtzen baduzu, baliteke “bizirik” aurkitzea. Hau besterik ez duzu behar: zuri laguntzeko … Continue reading Smartphoneak badituen baina zuk menderatzen ez dituzun sei funtzio

“Software librea seguruagoa da pribatiboa baino”

Badakizu munduko zerbitzari gehienek software librea erabiltzen dutela? Eta hiru mugikorretatik bik Android erabiltzen dutela, Open Source sistema bat, alegia? Software libreak enpresei eskaintzen dizkien abantailez hitz egin dugu Iker Sagasti Irontec-eko zuzendari nagusiarekin. Software librearen eremuko Bizkaiko enpresa liderra da Irontec. EUSKALTELEN BLOGA: Software librearen erreferentzia zarete Estatuan. Zer abantaila ditu software horrek sistema … Continue reading “Software librea seguruagoa da pribatiboa baino”

#FLL: berrikuntza ikasgelan

Berritzeko beharra hizpide da aspaldion. Etengabe aldatzen ari den gure mundu globalizatuan, behar-beharrezko bihurtzen ari da berrikuntza. Eta Euskadiko ikastetxeek, bidea egin nahian, ideia berriak lehenbailehen bilatzera animatzen dituzte neska-mutilak. Ez dago ideia txikirik, ona baldin bada! Euskal ikasleen maila handiaren erakusgarri da Euskadiko First Lego League (FLL), robotika, zientzia eta teknologiako lehiaketa, Innobasquek antolatua, … Continue reading #FLL: berrikuntza ikasgelan