All posts by Marta - Euskaltel

Benetako beldurra Euskaltel telebistan urrian

Urria beldurraren hilabetea da. Ezin da bestela izan; izan ere, urtero, izualdien, beldurraren, hilketen, zonbien eta beste izaki batzuen gune bihurtzen da Sitges. Jaialdiarekin batera, Euskaltelen telebistaren bezero guztiek Dark ikusi ahal izango duzue irekian, % 100 beldurrezko ikuskizunak eskaintzen dituen kanal bakarra. Izualdirik gabe inor geratu ez dadin. Munduko lehen zinemaldi fantastikoak ez dio … Continue reading Benetako beldurra Euskaltel telebistan urrian

Gertutasuna, urrutira iristeko

Teknologia funtsezko baliabidea da enpresen hazkunde- eta hedapen-prozesuan. Helburu izatetik bitarteko izatera pasatu da ekoizpen-prozesuak optimizatu eta hobetzeko, bezero potentzialentzat epeak laburtuz, eraginkortasuna handituz eta azken zerbitzua indartuz. Zerbitzu teknologikoak enpresen beharretara egokituta, merkatuko kokapena hobetzen laguntzen dugu. Horretarako, ezinbestekoa da enpresa bakoitzaren egoera gertutik ezagutzea, bakoitzaren beharrak, erronkak, zalantzak, bai eta beldurrak ere, zein … Continue reading Gertutasuna, urrutira iristeko

Zure bulegorako behar dituzun soluzio guztiak jartzen dizkizu eskura Euskaltelek

Astelehen goiza. Bulegora iritsi zara lehen orduan, eta argia piztu duzu. Aski izan duzu klik egitea. Eta zure enpresan ere hain erraza balitz? Euskaltelen, irtenbide bat pentsatu dugu enpresetan eguneroko oinarrizko teknologiara erraz-erraz sartzeko, commodity bat kontsumitzen ariko balira bezala. Jakin badakigu Internet, telefono finko eta mugikorretarako deiak eta telefonoguneen funtzioak oso garrantzitsuak direla enpresaren … Continue reading Zure bulegorako behar dituzun soluzio guztiak jartzen dizkizu eskura Euskaltelek

Euskaltel Taldeak soluzio digitalak ematen dizkie bere bezeroei, hazten eta nazioartean zabaltzen laguntzeko

Ezagutzen duzu Jeansa, ezta? 1958an sortu zen, eta Espainiako kontserba-fabrikatzaile nagusia eta Europako eta munduko nagusietako bat da. Baina akaso ez duzu jakingo hau: 50 urte baino gehiagoko historia du, eta 15 egoitza, mundu osoan banatuak. Arraina eta itsaskiak fabrikatu eta merkaturatzeaz gain, bestelako elikagaiak ere prestatzen ditu (produktu izoztuak eta jateko prest daudenak), arrantzan … Continue reading Euskaltel Taldeak soluzio digitalak ematen dizkie bere bezeroei, hazten eta nazioartean zabaltzen laguntzeko

Nola heldu digitalizazio teknologikoari ETE-etan

Ez dago zalantzarik. Euskal enpresa txiki eta ertainak digitalizazioaren beharraren eta garrantziaren jakitun dira.  Pixkanaka-pixkanaka, beren estrategietan txertatzen ari dira, baina bide luzea egin behar dute oraindik ingurune berriak eskaintzen dituen aukera guzti-guztiak aprobetxatzeko. Adegik eta Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuak jardunaldi bat antolatu dute elkarrekin, eta aztertu dute zenbateraino dauden enpresak prestatuta hurrengo urteetan gertatuko … Continue reading Nola heldu digitalizazio teknologikoari ETE-etan

Portugaletera goaz, film labur espresetara

Eta esango bagenizu larunbatean, irailak 21, zinema-plato bihurtuko dela Portugalete? Hemen da berriro Express Zinema Jaialdia, non zuek baitzarete izarrak. Zuzendari, gidoilari eta aktore inprobisatu izango zarete, erronka bat gainditzeko: 10 orduan film labur bat ekoitzi, egunean berean jakinaraziko den gai bati buruz. Eta gu ere han izango gara, zuekin ondo pasatzeko. Dale Al Play … Continue reading Portugaletera goaz, film labur espresetara

American Horror Storyren denboraldi berria

American Horror Story frankizia inoiz baino beldurgarriago dator tele Euskaltel . Bederatzigarren denboraldia irailaren 20an estreinatuko da FOXen (ostiralarekin), jatorrizko bertsio azpititulatuan. Zinema-saioaren ondoren izango da. Ryan Murphyk eta Brad Falchuk sortutako beldurrezko frankiziaren denboraldi berriaren izenburua da American Horror Story: 1984 , eta, horretaz gain, American Crime Story, Feud edo Glee telesail arrakastatsuak ere … Continue reading American Horror Storyren denboraldi berria

Younger telesailaren seigarren denboraldia, TNTn

Irailaren 17an, asteartea, Younger telesailaren seigarren denboraldia hasiko da TNTn, 22:05ean. Elkartu berriro Liza Millerrekin Euskaltelen zure telebistan. Lizak ederki erakutsi du 40 urte edukitzea ez dela oztopo “millennial” haizeak nagusi diren munduan arrakasta izateko. Denboraldi berrian, azkenean, Lizak jada ez du ezkutatuko Charlesekiko harremana, baina berehala sortuko zaizkio zalantzak. Joshek, bestalde, aitatasun-proba bati egin … Continue reading Younger telesailaren seigarren denboraldia, TNTn

Etxeko Interneten abiadura handitu diegu Euskaltelen bezero guztiei

Oso albiste ona dugu, oporren osteko itzulera bikaina izan dezazun. Etxeko Interneten abiadura handitudiegu Euskaltelek bezero guztiei, automatikoki eta inolako kostu gehigarririk gabe. Abuztuaren 22tik aurrera, Euskaltelen Interneteko bezero guztiek abiadura handiagoa izango dute etxean, 100 M-tik hasi eta 500 M-rainokoa. Modu automatikoan, eta Interneteko produktuagatik gehiago ordaindu gabe. Abiadura handitze horrekin, Euskaltelek sendotu egiten … Continue reading Etxeko Interneten abiadura handitu diegu Euskaltelen bezero guztiei

Euskaltelen 4K deskodetzailearen zerbitzuak hobetu ditugu

Lanean jarraitzen dugu telebista ikusi ez ezik zuk nahi duzun moduan bizi dezazun. Izan ere, bezeroek bidaltzen dizkiguten ideiak eta iradokizunak entzuteko prest gaude beti, zuk bezala beste bezero batzuek ere Euskaltelen telebistari ahalik eta probetxu handiena atera nahi diote eta. Bi berrikuntza garrantzitsu ditugu orain: batetik, hodeiko grabaketa-zerbitzuaren iraupena luzatu dugu, eta 350 ordura … Continue reading Euskaltelen 4K deskodetzailearen zerbitzuak hobetu ditugu