Gozatu

Museoak doan Bilbon: noiz da sarrera doakoa?

Bilbon museo-sorta ederra dugu, askotarikoa eta interesgarria. Eta, beti den arren haiek ezagutzeko une egokia, askoz hobeto doan egin badezakegu. Oraintxe azalduko dizugu zer egunetan diren doan Bilboko museoak eta nor sar daitekeen sarrera ordaindu gabe.

Gozatu

Bilbao Basque Fest 2024: programa, kontzertuak, gourmeta...

Aurtengo Aste Santuan, gozatu euskal kulturaren festa handiaz Bilbao Basque Festen, martxoaren 27tik 31ra. Bost egunez, 200 jarduera egingo dira Bilboko hainbat txokotan: kontzertuak, dantza, bakarrizketak, antzerkia, magia, zinema, herri-kirolak... Eta ez ahaztu Basque Fest Gourmeten eskaintza gastronomikoa ere! Bilbao Basque Fest 2024 programaren berri emango dizugu, gaika eta egunez egun, Bizkaiko hiriburuan Aste Santuan izango den giroaz eta jarduerez goza dezazun.

Gozatu

Bilboko 2024ko Aste Santua: prozesioak, ordutegiak, pausoak…

500 urtetik gorako historia du Bilboko Aste Santuak, eta Euskadiko ikusgarrienetako bat da. Soila dela esan daiteke, baina Bilboko pasioak hamabost prozesio barne hartzen ditu (barne dela gurutze-bidea), eta 3.000 kofradek baino gehiagok parte hartzen dute haietan urtero. Honelakoa da Bilboko 2024ko Aste Santua.

Gozatu

Euskaltelen 2024ko Algara Gauak: bakarrizketen datak

Ez dago elkarrekin barre egitea baino modu hoberik norbaiti eskerrak emateko. Eta horixe egiten dugu urtero Euskaltelen Algara Gauekin: eskerrak eman gurekin duzun konfiantzagatik eta leialtasunagatik, uneko monologistarik onenekin barre-algarak eginez.

Gozatu

2024an sare sozialetan arrakasta izaten ari diren euskal influencerrak

Guztiok amets egin dugu noizbait sare sozialetan sortutako edukiekin bizimodua ateratzeko aukerarekin. Askok uste dute influencerrek guk adina denbora behar dutela edukiak sareetara igotzeko. Baina, beren arrakastaren gako nagusia da sareetatik eta sareetarako bizi direla. Horren adibide dira aukeratu ditugun euskal influencer eta instagramer hauek.

Gozatu

2024ko Donostiako inauteriak: egitaraua, desfilea, konpartsak...

Aurten ere, Momo jainkosaren etorrerarekin hasiko dira Donostiako inauteriak, hiriko giltzak ematen zaizkionean. 2024ko otsailaren 8tik (osteguna) 14ra (asteazkena), mozorroz, konpartsaz eta txarangaz beteko dira Donostiako kaleak. Hemen duzu 2024ko Donostiako inauterien egitarau osoa.

Gozatu

Erriberriko gaztelua: sarrerak, prezioak, ordutegia eta abar

Erriberri Nafarroako herri bat da, 3 000 biztanle besterik ez dituena, eta, han bertan, ipuinetatik aterea dirudien gaztelu bat dago, errege-erreginen bizitoki izandakoa, eta Erdi Arora garamatzana, luxu betera, dorre garaien, ondo zainduriko lorategien eta gela handientsuen artera. Hementxe kontatuko dizugu nola bisitatu Erriberriko gaztelua, zer sarrera-mota dauden, zer prezio duten, bisiten ordutegia zein den eta barruan zer ikusten ahal duzun.

Gozatu

Tolosako Inauteriak 2024: egitaraua, txaranga, Ostegun Gizena…

Otsailaren 8tik 14ra, presta zaitez Euskadiko jai jendetsu eta herrikoienetako batez gozatzeko, Tolosako Inauteriez, alegia. Jardueren egitarau osoa kontatuko dizugu, eta jakin beharreko guztia errepasatuko dugu Gipuzkoako herri honetako kaleak alaitasunez betetzen dituen hitzorduari buruz.

Ezagutu

Interneteko bonu soziala - Euskaltel

Guztiok izan behar genuke kalitatezko Interneteko konexiorako sarbidea. Baina badakigu baliabide gutxien dituzten familientzat beti egin ezin duten ahalegin bat eska dezakeela horrek. Hori dela eta, Euskaltelek talderik ahulenei laguntzeko konpromisoa hartu du, eta Interneteko bonu soziala eskaintzen du: konexio simetrikoa, 300 megatik hasita, prezio murriztuan eta denbora-eperik gabe.

Ikasi

Perretxikoak Euskadin: zer motatakoak, non bilatu, zer garaitan...

Perretxikotara joan nahi duzu Euskadin? Bada, informazio oso praktikoa emango dizugu post honetan; oso ondo etorriko zaizu Euskadin perretxiko bila joan nahi baduzu. Hemen zer perretxiko-mota ditugun, zer perretxiko jan daitezkeen, non aurki ditzakezun gehien, eta perretxiko-garaia zein den azalduko dizugu.

Gozatu

2024ko Bilboko inauteriak: programa, ordutegiak, desfilearen ibilbidea...

Farolnen eta Zaranbolasen epaiketarekin hasiko dia 2024ko Bilboko inauteriak, eta sei egunez iraungo du festak. Erraldoiak eta buruhandiak, ohiko kalejira, mozorro-lehiaketak... eta sardinaren ehorzketa! Noiz ospatuko dira aurten inauteriak Bilbon? Otsailaren 8tik 13ra. Hemen ikus dezakezu programa osoa, ordutegiak, desfilearen ibilbidea eta zain dituzun jarduerak.