Egun hauetan, bakoitzak bere trikimailuak ditu Gabonetako erosketak antolatzeko. Batzuk anai-arrebekin elkartzen dira, beste batzuek beren gain hartzen dute ardura guztia, beste batzuek arratsalde batean egiten dute dena, edo lagun ezkutua egiten dute... Zaren bezalakoa zarela ere, bai ala bai eragin beharko diozu buruari opari perfektua aukeratzeko. Eta hor gaude gu, zuri laguntzeko. Aurtengo Gabonetan, bete-betean asmatuko duzu Honor 20 Literekin eta Xiaomi Mi 9rekin; gainera, ezin hobeto geratuko zara.

Bi opari batean, Euskaltelen

Eskuratu Honor 20 Lite bat hilean 9 €-an, eta doan jasoko duzu Honor Band 4 bat. Prezio ezin hobean, 20 Lite mugikorrak NFC, 128 GB-ko memoria, 6,2"-ko pantaila eta 4 kamera eskaintzen dizkigu (aurrekoa, 32 Mpx-ekoa). Eta ukipen-pantaila duen eskumuturreko bat opari, urperagarria eta funtzio ugari dituena, hala nola loaren edo bihotz-erritmoaren monitorizazioa. Zure aliatu onena izango da Gabon hauetako soberako kiloak kentzeko.

Seguru-seguru asmatzeko beste aukera bat: Xiaomi Mi 9a. Gainera, abenduan are merkeago: hilean 19 euroan. Xiaomiren Mi 9a 6,40"-ko mugikorra da, eta hauek ditu: Sony kamerak, 6 GB-ko RAM memoria eta 128 GB-ko biltegia.

A ze opariak biak ere! Eta, nahi baduzu, hilean 1 € gehiago ordainduta, 10 GB gehiago izango dituzu hilero.

Eta zuk, badakizu zer oparituko duzun aurten?