Askorentzat, oparitzea da oparirik onena: jasotzen duenaren zorion-aurpegiarekin geratzen dira. Eta zure aitaren aurpegiak, Aitaren Egunean, emoji ? honen antz handia izango du opari perfektua egiten asmatzen baduzu. Eta, sinets iezaguzu: mugikorrarekin, ziurtatua duzu arrakasta, eta esango dizugu zergatik.

Martxoa iritsita, erotu egiten zara aitari zer oparitu pentsatzen. Lehen, seguruenik, opari klasiko ohikoenetara jotzen zenuen: kolonia bat, pijama bat, gorbata bat, biki batzuk edo eskumuturreko erloju bat. Ziur pijama-bilduma ederra daukala aitak...

Baina garaiak aldatu egin dira, eta teknologia da gaur egun denon irrika: haririk gabeko bluetooth entzungailuak, Alexa duten bozgorailu adimendunak, kirol-eskumuturrekoak... eta mugikorrak, horiek baitira oparien errege.

Eta zergatik dira smartphone horiek gure lehen aukera? Telefonoak oparitzen ditugu, gehienbat, orain prezioak oso arrazoizkoak direlako, eta poltsikoa astindu gabe oso ongi gelditzeko aukera ematen dizutelako. Eta, azkenean, pentsatu gauza pila bat oparitzen ari zarela bakar batean: mugikorra, hitz egiteko eta txateatzeko, argazki-kamera, GPSa, linterna, grabagailua, kalkulagailua, ohar-bloka, posta elektronikoa, etab. Dena batasun perfektu batean.

Eta orain, oparia bideratua duzunez, behar duzun mugikor-modeloa aukeratzea besterik ez zaizu falta. Hauek dira gure gomendioak, bai aitari oparitzeko, bai zeure buruari eskaintzeko, merezi duzulako.

Mugikorraren hilabetea Euskaltelen Aitaren Egunean

OPPO A5

OPPO A5 2020 primeran etorriko zaizu mugikor bati eskatzen diozuna prestaziorik onenak izatea bada, oso prezio onean. 6,5 hazbeteko pantaila, 12+8+2+2 Mpx-eko atzeko lau kamera eta 5.000 mAh-ko bateria, orduak eta orduak hitz egin dezazun, mugikorra kargatu beharrik gabe.

Zer nahi zenuke zuri oparitzea? Idatzi, eta konta iezaguzu.