All posts by Euskaltel

Ikusi zer abantaila dituen Enpresa Soluzioak zure bulegorako

Soluzio malguak, pertsonalizagarriak eta neurrira egindakoak behar dituzue enpresok, zuen beharren arabera kontratatzeko eta konfiguratzeko aukera ematen dutenak. Euskaltelen, Enpresa Soluzioa daukagu, soluzio malgu eta pertsonalizagarri bat, hauek guztiak barnean hartzen dituena: Internet, wifia, ahots-lineak, IP terminalak, faxa, finkoetarako eta mugikorretarako deiak, mugikor-lineekin integratutako telefonogune-funtzio aurreratuak, segurtasuna eta enpresetarako lehentasunezko mantentze-lanak. Une oro ari gara … Continue reading Ikusi zer abantaila dituen Enpresa Soluzioak zure bulegorako

Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia

INDUSTRIA DIGITALA: Programa honen helburua da industria-enpresetan eta industriako produktuari eta prozesuari lotuta dauden zerbitzu teknikoak, diseinu-zerbitzuak eta logistika-zerbitzuak ematen dituzten enpresetan Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (EIKT) txertatzen laguntzea, enpresak lehiakorragoak izateko. Onuradunak: Industria-enpresak eta industriako produktuari eta prozesuari lotuta dauden zerbitzu teknikoak, diseinu-zerbitzuak eta logistika-zerbitzuak ematen dituzten enpresak (handiak nahiz ETEak). EAEn kokatutako … Continue reading Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia

Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia

Programa honen helburua da zibersegurtasun industriala sustatzea; eta, batez ere, bultzatzea IT/OT inguruneetarako (Information Technology/Operational Technology) zibererasoetatik babesteko sistemen bateratzea eta integrazioa lantzen dituzten proiektuak, industria-enpresetan eta produktu-prozesu industrialekin lotutako zerbitzu teknikoak, diseinu-zerbitzuak eta logistika-zerbitzuak ematen dituztenetan. Onuradunak: Industria-enpresak eta industriako produktuari eta prozesuari lotuta dauden a zerbitzu teknikoak, diseinu-zerbitzuak eta logistika-zerbitzuak ematen dituzten enpresak … Continue reading Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia

Araba Innova – Digitaliza 2021 deialdia zabalik! Zure berrikuntza- eta digitalizazio-proiektuekin lagunduko dizugu

Araba Innova laguntza-programa beren negozioan berrikuntza eta digitalizazioa sustatzea helburu duten Arabako enpresei zuzenduta dago. Programa honen helburua da enpresen lehiakortasuna hobetuko duten ekintzak sustatzea, eta, horretarako, ekintza hauek sustatuko dituzten jarduera berritzaileak lagunduko dira: fabrikazio aurreratuko teknologiak (4.0 industria) sartzea; teknologia digitalak ezartzea eta erabiltzea; produktuak, prozesuak eta/edo merkatuak dibertsifikatzea, eta enpresen antolaketa hobetzea. … Continue reading Araba Innova – Digitaliza 2021 deialdia zabalik! Zure berrikuntza- eta digitalizazio-proiektuekin lagunduko dizugu