All posts by Nora - Euskaltel

#FLL Euskadi: aprender divirtiéndose

Hubo quien hasta rapeó. Incluso quien bailó. Lo que se trataba era de pasarlo bien mientras se aprendía. Y como decía Txema Villate, director general de Innobasque, “uno no sabe si estamos aprendiendo divirtiéndonos o divirtiéndonos aprendiendo”. Cerca de 1.500 personas visitaron el sábado en nuestra sede con motivo de la octava edición del torneo … Continue reading #FLL Euskadi: aprender divirtiéndose

Coworkinga Euskadin, lanerako gune partekatua baino askoz gehiago

Ba al dakizu zer den coworkinga? Jardun al zara inoiz lan kooperatiboko eremuren batean? Ez bazara jardun, ez kezkatu: guk azalduko dizugu zer den lan-mota hori, eta non aurkitu Euskadin. Ideia on bat, Interneteko konexioa duen ordenagailu eramangarri bat, eta talentua: hori besterik ez duzu behar gaur egun zeure enpresa propioa edukitzeko; inoiz baino errazagoa … Continue reading Coworkinga Euskadin, lanerako gune partekatua baino askoz gehiago

Webgune onenak urtea zerbait berria ikasten hasteko

Erretzeari uztea, pare bat kilo galtzea, ingelesa hobetzea, gehiago bidaiatzea… Jarri duzu helbururik 2017rako? Oraindik jarri ez baduzu, gure helburua lagako dizugu: zerbait berria ikastea. Edonon zaudela ere, tartetxo bat baduzu, aprobetxa ezazu Internet, gehien interesatzen zaizkizun gaietan dakizuna sakontzeko. Gero eta plataforma gehiago eta hobeak daude sarean gauza berriak ikasteko, profesionalki hobetzeko edo, besterik … Continue reading Webgune onenak urtea zerbait berria ikasten hasteko

Prest16 eta nahitaezko eraldaketa digitala

Munduko taxi-enpresarik handienak ez dauka ibilgailurik. Albiste gehien irakurtzen diren webguneak ez dauka kazetaririk. Eta ostatu-gau gehien saltzen dituen konpainiak ez dauka hotelik. Uber, Facebook eta Airbnb-ri buruz ari gara. Hiru horietatik bat bera ere ez zen existitzen 2000. urtean. Hiru kasu horiek aipatu zituen atzo Enrique Dans Berrikuntzako irakasleak, iraultza digitalak eragin duen aldaketaren … Continue reading Prest16 eta nahitaezko eraldaketa digitala

Zibererasoen aurkako armarik onena

Aukera ugari eskaintzen ditu sareak, baina arriskuak ere asko ditu. Zibererasoak dira, seguruenik, arriskurik larrienak. Horregatik, babestu egin behar dituzu zure enpresako ekipoak; zuregatik ez ezik, zure bezeroengatik eta hornitzaileengatik ere. Izan ere, haiek ere jasan ditzakete ondorioak arriskupean bazaude eta zure segurtasuna urratzen bada. Hona zergatik den geroz eta garrantzitsuagoa enpresek beren sareak eta … Continue reading Zibererasoen aurkako armarik onena

Enrique Dans: “Zer garaitan bizi diren dakiten konpainiak nahi dituzte bezeroek”

Aurten ere Prest jardunaldia antolatu du Euskaltelek, euskal enpresak errealitate digital berrira hurbiltzea dela helburu. Tabakaleran izango gara azaroaren 29an, zure enpresak aldaketarekin bat egitearen garrantzia azaltzeko, alor horretako aditu onenetako baten eskutik: Enrique Dans. Nahi al duzu etorri? garaiz zabiltza, oraindik, izena emateko, Prest16-n. Berrikuntzako irakasle da Enrique Dans IE Business Schoolen, eta hizlari eskarmentuduna. Gai … Continue reading Enrique Dans: “Zer garaitan bizi diren dakiten konpainiak nahi dituzte bezeroek”

Argiak ikasbide Euskaltelen

Perúko Andeetan urrun-urrun dagoen Cajamarca izeneko herrixkan izan zen bisitari Euskalteleko langile-talde bat iragan astean. Baina ez zuten inongo hegaldirik hartu: Javier Fesser zinema-zuzendariak Argiak ikasbide proiekturako egin duen film laburreko irudien bidez egin zuten bisitaldia. Ayuda en Acción GKEk eta Iberoamerikako Estatuen Erakundeak  bultzatu dute proiektua, eten digitala murrizteko. Energiaren eta konektagarritasunaren inpaktuari buruzko … Continue reading Argiak ikasbide Euskaltelen

TAKE AWAY eta esan #AGURFINKOA

Noiztik ez duzu erabili telefono finkoa? Konektatua ere ez duzu izango, seguru. Telefono finkoa desagertzear dago, eta lehenak gara hura kendu eta haren ordez mugikorrerako giga gehiago ematen. Aldaketa ona iruditzen zaizu, ezta? Gaur, TAKE AWAY merkaturatzen dugu. Zu bezalako jendearentzat pentsatutako produktu bat da; beti mugitzen eta une oro konektatuta egon nahi duten baina … Continue reading TAKE AWAY eta esan #AGURFINKOA

Arrakastaren adibide: Mutualiaren sekuritatea

Mutualia da Euskadiko mutua nagusia, eta % 42tik gorakoa du merkatu-kuota. Gizarte Segurantzarekin elkarlanean aritzen da, enpresa, langile eta gainerako bezeroentzako osasun-zerbitzuak eta prestazio ekonomikoak kudeatzen eta prebentzioaren kultura hedatzen. 2006an sortu zen egungo Mutualia, Euskadin nagusi ziren hiru mutuak bat eginda: La Previsora, Mutua Vizcaya Industrial eta Pakea. Espainiako estatu osoa du jarduera-eremu Mutualiak; … Continue reading Arrakastaren adibide: Mutualiaren sekuritatea

Zibersegurtasuna, desafioa euskal enpresentzat

Digitalizazioa da, azkenaldi honetan, enpresa-garapenaren ardatz nagusietako bat. Alor digitaleko aurrerapenak, ordea, desafio berriak dakartza segurtasunari eta babesari dagokienez, eta horiei aurre egiteko prestatu beharra daukate enpresek. Gai horretaz aritu ziren “Telekomunikazioak eta segurtasuna: sinbiosi arrakastatsua” jardunaldian, Derion, Euskaltelen egoitzan. Espainiako estatuko enpresetatik, Euskadikoak dira berrikuntzan gehiena inbertitzen dutenak;  bestalde, hamar langiletik gorako enpresen % … Continue reading Zibersegurtasuna, desafioa euskal enpresentzat