All posts by admin

Baduzu enpresa bat Euskal Autonomia Erkidegoan, banda zabal ultralasterako sarbiderik gabe, eta konektatu nahi duzu?

Banda zabal ultralasterreko sarea zure enpresara konektatzeko laguntza-programaren deialdi irekia SPRIk (Industria Sustatzeko eta Eraldatzeko baltzua) Enpresentzako Banda Zabal Ultra-azkarra 2021 dirulaguntzen programa jarri du martxan. Deialdia 2021eko azaroaren 26ra arte egongo da irekita, aurrekontua lehenago agortzen ez bada. Guztira, 400.000 euroko aurrekontua du. Programa honen helburua da gutxienez 600 Mb/s-ko banda zabal ultralasterreko sareak helaraztea … Continue reading Baduzu enpresa bat Euskal Autonomia Erkidegoan, banda zabal ultralasterako sarbiderik gabe, eta konektatu nahi duzu?

Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politika Sailaren dirulaguntza-programen deialdi irekia.

Otsailaren 26an (ostirala), Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politika Sailak lehen sektorerako, elikagai-industriarako eta jasangarritasunerako 2021eko dirulaguntza-programak aurkeztu zituen. Hona hemen enpresek jaso ditzaketen dirulaguntzak: Arrantza, Nekazaritza eta Abeltzaintza Nekazaritzako ustiategien digitalizazioa Ustiapenaren titularrak prestakuntza-ikastaroetara joateko eta ustiategia digitalizatzen laguntzen duten ekipoetan inbertitzeko laguntza ekonomikoa. Onuradunak: Ustiategien titularrak Zenbatekoa: zehaztu gabe Argitaratzeko aurreikusitako data: 2021eko 3. … Continue reading Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politika Sailaren dirulaguntza-programen deialdi irekia.

Dagoeneko zabaldu da Eusko Jaurlaritzako Industria eta Ingurumen Sailak, EEE Energiaren Euskal Erakundearekin eta Basque Trade & Investment Nazioartekotzearen Euskal Agentziarekin batera, eskainitako dirulaguntza-programaren deialdia.

Ostegunean, otsailaren 25ean, industria-garapenerako, nazioartekotzerako, energia-eraginkortasunerako eta energia berriztagarrietarako eta ingurumenerako 2021eko laguntza-programak aurkeztu ziren. Hona hemen enpresek jaso ditzaketen dirulaguntzak: Ekonomia zirkularra eta ingurumena Ingurumen-arloko proiektuak EBk ingurumena babesteko jarritako arauak baino gehiago betetzeko prest dauden, edo, araurik ezean, babes-maila handiagoa emateko prest dauden inbertitzaileei laguntzea da asmoa. Ingurumen-azterlanak, kutsatutako lurren saneamendua eta aholkularitza-zerbitzuak … Continue reading Dagoeneko zabaldu da Eusko Jaurlaritzako Industria eta Ingurumen Sailak, EEE Energiaren Euskal Erakundearekin eta Basque Trade & Investment Nazioartekotzearen Euskal Agentziarekin batera, eskainitako dirulaguntza-programaren deialdia.

Irekita dago Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak eta SPRIk eskaintzen dituzten diru-laguntzen programaren deialdia!

Beren negozioan I+G+Ba, teknologia, ekintzailetza eta eraldaketa digitala sustatu nahi duten enpresentzako laguntza-programa bat da. Hona hemen enpresek jaso ditzaketen diru-laguntzak: Ikerketa eta garapena Zer proiektu-mota lagundu daitezke diruz? Industria-ikerketako eta garapen esperimentaleko proiektuak (Hazitek). Nork eska ditzake laguntza hauek? Enpresa handiek, enpresa ertainek eta enpresa-elkarteek. Zer abantaila lor daitezke? Edozein proiektutan, diru-laguntzarik handiena 250.000 €-koa … Continue reading Irekita dago Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak eta SPRIk eskaintzen dituzten diru-laguntzen programaren deialdia!

Hodeiko soluzio hibrido onena eskaintzen dizu Euskaltelek

Gaur egun, ia enpresa guztiek aukeratzen dute cloud computing edo hodei-konputazioa, bai tresna gisa, beren aplikazioak garatzeko eta haien euskarri izateko, eta bai plataforma teknologiko gisa, sistema informatikoak, negozio-aplikazioak eta prozesu-kudeaketak inplementatzeko edo, besterik gabe, datu-bolumen handiak gordetzeko. Hodei-konputazioaren hainbat modalitate eskaintzen dira, eta erakunde bakoitzaren beharretara egokitu daitezke. Hain zuzen, merkatuko eskakizun guztiak asetzeko gai diren … Continue reading Hodeiko soluzio hibrido onena eskaintzen dizu Euskaltelek

Nola erakarri bezero gehiago aro digitale@n?

Euskaltelek ostalaritza-enpresekiko konpromisoa du, eta, sektoreko negozioetara hurbilduz, haien jarduera ulertu nahi du, elkarrekin urrutira iristeko negozio-garapenean. Hurbiltasunari esker bakarrik ezagut daiteke haien egunerokoa, eta jardueraren mesederako zerbitzuak eta irtenbideak proposatu. Horregatik, berehala onartu genuen Café Fortalezaren gonbita, Barra de ideas erakundeak Bilboko Yimby gunean antolatu zuen jardunaldira joatekoa. Ostalaritza-sektorera zuzendutako jardunaldi horretan, zenbait adituk … Continue reading Nola erakarri bezero gehiago aro digitale@n?

Gertutasuna, urrutira iristeko

Teknologia funtsezko baliabidea da enpresen hazkunde- eta hedapen-prozesuan. Helburu izatetik bitarteko izatera pasatu da ekoizpen-prozesuak optimizatu eta hobetzeko, bezero potentzialentzat epeak laburtuz, eraginkortasuna handituz eta azken zerbitzua indartuz. Zerbitzu teknologikoak enpresen beharretara egokituta, merkatuko kokapena hobetzen laguntzen dugu. Horretarako, ezinbestekoa da enpresa bakoitzaren egoera gertutik ezagutzea, bakoitzaren beharrak, erronkak, zalantzak, bai eta beldurrak ere, zein … Continue reading Gertutasuna, urrutira iristeko

Zure bulegorako behar dituzun soluzio guztiak jartzen dizkizu eskura Euskaltelek

Astelehen goiza. Bulegora iritsi zara lehen orduan, eta argia piztu duzu. Aski izan duzu klik egitea. Eta zure enpresan ere hain erraza balitz? Euskaltelen, irtenbide bat pentsatu dugu enpresetan eguneroko oinarrizko teknologiara erraz-erraz sartzeko, commodity bat kontsumitzen ariko balira bezala. Jakin badakigu Internet, telefono finko eta mugikorretarako deiak eta telefonoguneen funtzioak oso garrantzitsuak direla enpresaren … Continue reading Zure bulegorako behar dituzun soluzio guztiak jartzen dizkizu eskura Euskaltelek

Euskaltel Taldeak soluzio digitalak ematen dizkie Jealsa-Rianxeira, hazten eta nazioartean zabaltzen laguntzeko

Ezagutzen duzu Jeansa, ezta? 1958an sortu zen, eta Espainiako kontserba-fabrikatzaile nagusia eta Europako eta munduko nagusietako bat da. Baina akaso ez duzu jakingo hau: 50 urte baino gehiagoko historia du, eta 15 egoitza, mundu osoan banatuak. Arraina eta itsaskiak fabrikatu eta merkaturatzeaz gain, bestelako elikagaiak ere prestatzen ditu (produktu izoztuak eta jateko prest daudenak), arrantzan … Continue reading Euskaltel Taldeak soluzio digitalak ematen dizkie Jealsa-Rianxeira, hazten eta nazioartean zabaltzen laguntzeko

Nola heldu digitalizazio teknologikoari ETE-etan

Ez dago zalantzarik. Euskal enpresa txiki eta ertainak digitalizazioaren beharraren eta garrantziaren jakitun dira.  Pixkanaka-pixkanaka, beren estrategietan txertatzen ari dira, baina bide luzea egin behar dute oraindik ingurune berriak eskaintzen dituen aukera guzti-guztiak aprobetxatzeko. Adegik eta Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuak jardunaldi bat antolatu dute elkarrekin, eta aztertu dute zenbateraino dauden enpresak prestatuta hurrengo urteetan gertatuko … Continue reading Nola heldu digitalizazio teknologikoari ETE-etan