Garbi dago denok ez garela berdinak. Batzuk etengabe hitz egiten dugu mugikorraren bidez; beste batzuek, berriz, nabigatzeko eta argazkiak partekatzeko bakarrik erabiltzen dute smartphonea; badira, bestalde, mugikorra lan-kontuengatik bakarrik erabiltzen dutenak ere. Eta hori guztia nahi duenik ere izango da, jakina. Denok ez gara berdinak; horregatik, zuretzako tarifarik onena aurkitzen lagundu nahi dizugu.

Zure eguneroko bizimodua erosoagoa izatea nahi dugu, smartphonea edozertarako, erabiltzeko aukera izan dezazula, noiznahi eta nolanahi. Behar duzun zerbitzua preziorik onenean, hori da gure helburua. Horregatik, bada, gustu eta erabilera guztietarako tarifak ditu Euskaltelek. Hona hemen zenbait ideia. Hauta ezazu ondoen datorkizuna!

Familiak du lehentasuna

Family tarifa da konponbiderik egokiena etengabe elkarrekin harremanetan egon behar duten familia modernoetako kideentzat. Ez dio axola zer zaren: etxetik kanpora bizi den eta sukaldaritza-alorreko zalantza bat argitu behar duen ikaslea, eskolaz kanpoko mila jarduera koordinatzen eskarmentu handia duen aitatxoa edo urtebetetze guztiez gogoratzen den amatxoa. Tarifa honen dei mugagabeei eta mugikor bakoitzeko Interneteko 2 GB-ei esker, jada ez duzu ustekabe mingarririk jasoko fakturan, ez eta dei galdurik ere. Batere kezkarik gabe dei dezakegu denok!

Whatsappzale amorratuak bazarete eta etengabe ari bazarete zuen unerik onenen argazkiak eta bideoak lagunekin partekatzen, izugarri gustatuko zaizue FamilyAGO tarifa. Dei mugagabeak izango dituzue, eta 3 GB linea bakoitzeko, “Familia” talde ezaguna beti joka eta joka ari dadin. besterik ez bada ere, zaborra nork atera behar duen erabakitzeko ;)

Zure neurrirako tarifa finkoak

Familiarena, oso ondo..., baina, linea bakarra nahi baduzu, zer? Bada, zuretzat ere badugu aukerarik. Gure tarifa finkoei esker, dei mugagabeak izango dituzu beti, eta zeuk erabakiko duzu zenbat giga behar duzun. Etxetik kanpora ez baduzu askorik nabigatzen eta etxean, berriz, beti WiFira konektatuta bazaude, zuretzat egokia da, gure iritzian, 2 GB-ko gure tarifa, Euskaltelen unibertsalena. Baina gehiago eskatzen badiezu zure gailuei, eta mugikorrean bideoak ikustea gustatzen bazaizu, edo beti Spotify bidez entzuten baduzu musika, eskatu mega gehiago, beldurrik gabe: baditugu 4 GB-ko eta 6 GB-ko aukerak. Zeuk erabaki!

Zure premietara egokitzen diren gehigarriak

Ondo asko daki Euskaltelek buelta asko ematen dituela bizitzak, ez duzula beti giga kopuru bera kontsumitzen Interneten. Abendua bertan dugun honetan gehiago nabigatu behar baduzu Gabonetako espiritua hedatu behar duzula eta, ez kezkatu, ez zara daturik gabe geratuko. Bonu gehigarriei  eta Mega Gehiago zerbitzuari esker, baduzu nondik hartua nabigatzeko mega gehiago behar duzun hilabete hauetan.

Zer gehiago behar duzu konbentzi zaitzagun? Atzerrirako deiak? Mega gehiago? Gure tarifetan zer edo zer falta dela iruditzen bazaizu, bidali iradokizun bat, mesedez. Zure premietara egokitzen diren produktuak plazaratzen jarraitzea, hori da gure helburua. Beraz, gustura asko entzungo zaitugu!