Denoi gustatzen zaigu nabigatzea, bideoak ikustea, abiadura bizian jolastea, baina, batzuetan... WiFia ez da iristen etxeko gela guztietara! Interferentziak, paretak edo kablemodemerainoko distantzia direla eta, mega batzuk "bidean galtzen" dira, edo ez dugu estaldurarik izaten.

Baina, ez kezkatu: edozertarako konponbideak dauzkagu, baita zure konexioari abiadura biziagoa emateko ere. Nola? Bada, PLC sistema txiki bat  (Power Line Comunications) instalatuz, zure etxeko elektrizitate-sarea Interneterako autobide bihurtzeko.

Utzi alde batera Ethernet kablea

Normalean, arazorik baldin badugu etxeko eremuren batean seinalea jasotzeko, hala-moduzko konponbideak aplikatzen ditugu. Auskalo nork utzi zigun sare-kable luze bat hartu eta etxe guztian hedatzen dugu, kable bidez entxufatzeko, duela ez dakit zenbat urte bezala.

Jakina, inori ere ez zaio gustatzen lurrean kable bat ikustea, eta ez da ez polita ez erosoa kablea etxe osoan jartzea.  Badago, bestalde, garrantzi handiko beste kontu bat ere: tabletak eta smartphoneak ez daukate kable bidezko konexiorik.

Elektrizitate-sarea, PLC WiFiaren abantaila nagusia

Bi gailu bakarrik entxufatu behar dituzu PLC bikotea martxan jartzekoZalantzarik gabe, PLC teknologia da egoera horietarako konponbiderik egokiena, WiFia etxeko bazter guztietara hedatzen laguntzen baitu, kablerik gabe, irtenbide konplexurik gabe.

Zer behar duzun? Gauza gutxi. Bi gailu bakarrik entxufatu behar dituzu: Euskaltelen kable-modemaren ondoan, PLC gailu bat, igorlea, elektrizitate-instalazioan seinalea injekta dezan; WiFiaren estaldura nahi duzun tokian, berriz, beste ekipo bat instalatu behar duzu, PLC WiFi bat, inguru horri WiFi estaldura eman diezaion.

Nola jarri martxan PLCa

Oso erraza da bi PLCak martxan jartzea:  ez duzu inongo instalaziorik egin behar etxean, ez duzu kablerik jarri behar.  Gailuak entxufatu, haietako bakoitzean botoi batzuk sakatu, eta listo!

Ikusi zein erraza den etxe osoan WiFi konexio egonkorra eta abiadura handikoa edukitzea.

PLC WiFi bikotea martxan jartzeko grafikoa.