Onar ezazu: Gero eta zorrotzagoa da Instagram. Dagoeneko ez du balio selfie inprobisatu bat egin, outfit desfasatua eta alde guztietan itzalak dituela, eta hura igotzeak. Ospeak eta likeek agintzen dute, eta argazki guztietan den-dena eman behar duzu. Eta argazkiak ateratzeko sekulako trebezia duzula argi dagoenez, bada garaia zure smartphonearen kameraren prestazio teknikoei erreparatzeko... Izan ere, berria erosteko garaia izan daiteke benetako 'Pro' gisa argazkiak ateratzen segitu nahi baduzu.
- Megapixelak. Bereizmena smartphone batean begiratzen dugun lehen gauzetako bat da, eta ez da gutxiagorako, oso garrantzitsua baita. Argazki batean dagoen informazio-kantitatea da bereizmena; horregatik, ez da gauza bera 5 megapixel edo 20edukitzea. Oro har, gama ertaineko kamera gehienek 12 Mpx-ko bereizmena dute, eta nahikoa izaten da sare sozial guztietarako. Baina Premium prestazioak nahi badituzu edo argazkiak folio-tamainan edo tamaina handiagoan inprimatu nahi badituzu, mailaz igo behar duzu. Hori bai, ziurtatu kameraren prestazioak bereizmenarekin bat datozela, bestela sooter bat izango duzu Ferrari baten motorrarekin.
- Bat, bi… edo hiru kamera? Esaten dute bat izatea baino hobea dela bi izatea... Eta hiru, are hobea! Kamera bikoitza edo hirukoitza gai da zure argazkiak egoera askotan hobetzeko. Adibidez, argi gehiago hartzen du, eta argitasun gutxiko irudiak hobetzen ditu; gainera, angelu handiko argazkiak ateratzen laguntzen dizu, zoom optikoaren prestazio gehiago ditu, eta kamera geldo hobea, bideoetan…
- Irekidura. Funtzio hau f letraz adierazita dago, eta kamerak argazkietan argia xurgatzeko aukera ematen duena da. Zer esan nahi duen horrek? Bada, toki ilunean bazaude, irekidura handia (hau da, f1.5 edo baxuagoa) duen kamera batek inguruan dagoen argi apur hori xurgatuko du, eta beste kamera batekin (adibidez, f2.3 duen batekin) ikusiko ez zenituzkeen xehetasunak ikusiko dituzu. Gaur egungo smartphone gehienek f2.2 eta f1.8 arteko irekidura dute.
- Sentsoreen garrantzia. Gaur egun, Sony eta Samsung dira sentsore onenak fabrikatzen dituztenetako bi, eta lehena marka askoren hornitzailea da. Sentsorearen kalitatea ezagutzeko daturik garrantzitsuenetako bat da pixelaren neurria: zenbat eta handiagoa izan, orduan eta argi gehiago xurgatuko du eta are hobea izango da argazkia.
- Irudi-egonkortzailea. Irudi-egonkortzaile optikoak (OIS) kameraren mugimendua zuzentzen laguntzen du argazki bat ateratzean. Baina, kontuz, ez du miraririk egiten: zure pultsuaren dardara gutxitzen lagundu besterik ez du egingo, eta, argazkia auto batetik edo oinez ateratzen baduzu, mugimendua gutxitzen. Bereziki praktikoa da iluntzen hasten duenean, argazkia mugituta atera ez dadin laguntzen baitu.
- Edizio-softwarea. Amaieran erabiltzen dugun tresna da; zure argazkiak paregabe bihurtzen ditu, argazkien kontrastea handitu, distira eta kolore gehiago eman...
Uztailaren 1etik aurrera, Xiaomiren Mi 9 mugikorra dugu eskuragarri Euskaltelen; merkatuko argazki-prestaziorik onenetako batzuk ditu smartphone honek. Gogoan hartu ezaugarri hauek: 48 Mpx-eko bereizmena; adimen artifiziala duen kamera hirukoitza, argazkiak angelu ultrahandiarekin eta teleobjektiboarekin ateratzeko; munduko bereizmen handieneko irudi-sentsorea; f1.8-ko irekidura; argi-sentsorea hazbete-erdikoa eta pixel erraldoikoa; selfietarako 20 Mpx-eko kamera eta adimen artifiziala duen erretratu modua... Bikain-bikaina.
Besterik behar duzu top argazkiak benetako ‘Pro’ gisa ateratzeko?