Eskuetatik erraz egiten digute irrist mugikorrek. Uneren batean despistatuz gero, eskuetatik irrist egin, eta lurrera. Segundo batean, pantaila pitzaduraz betetzen da, eta whatsapp bat irakurtzea hieroglifiko bat deszifratzea bezain zaila bihurtzen da.

Atsekabea galanta; baina ez hori bakarrik: garesti ateratzen dira erorketak. Izan ere, konponketa garestienetako bat da pantailarena. Horregatik, orain, pantaila-hausturen kontrako aseguru bat daukagu, hilean 1€-tik hasita.

Pantailaren Zaintza zerbitzu berriarekin, mugikorra babestuta edukiko duzu. Erabat doan konponduko dizugu pantaila.

Zer hartzen du barnean aseguruak?

Zure Euskaltel mugikorraren pantaila hausten bada, erabat doan konponduko dizugu, estaldura-mugaraino. Konponketak muga hori gainditzen badu, abonu bat egingo dizugu muga horri dagokion zenbatekoarekin.

Argiago ikusiko duzu adibide batekin.

Zure telefonoak 151€-tik 200€-ra bitarteko balioa badu, pantaila konponduko dizugu baldin eta konponketa 140€-tik gorakoa ez bada, hori baita prezio-tarte horretako mugikorretarako estaldura-muga. Pentsa ezazu pantaila konpontzeak 140€ baino gehiago balio badu akaso mereziko duela berri bat erostea. Kasu horretan, hau egingo genuke: 140€ horiek emango genizkizuke, eta zuk erabakiko zenuke zure kontura konpondu nahi duzun edo Euskaltelen telefono berri bat erosi nahi duzun.

Hauek dira estaldura-mugak:

  • Mugikorraren balioa 0-150€ bitartekoa bada, estaldura-muga 110€ da.
  • Mugikorraren balioa 151-200€ bitartekoa bada, estaldura-muga 140€ da.
  • Mugikorraren balioa 201-250€ bitartekoa bada, estaldura-muga 180€ da.
  • Mugikorraren balioa 251-436€ bitartekoa bada, estaldura-muga 210€ da.
  • Mugikorraren balioa 437€-tik gorakoa bada, estaldura-muga 300€ da.

Nola kontrata dezaket Pantailaren Zaintza asegurua?

Oso erraza da; aski duzu zure mugikorrarekin euskaltel.spbseguros.com webgunean sartzea eta aplikazioak emango dizkizun jarraibideei jarraitzea. Sistemak, funtsean, zure mugikorra ezagutuko du, eta aseguruaren hileko prezioa emango dizu.

Gainera, lehen kuota doan da😊.

Iraupen-konpromisorik gabe

Pantailaren Zaintza asegurua urtebeterako da, eta automatikoki berritzen da, kontrakorik adierazi ezean.

Noizbait baja eman nahi badiozu, berehala deuseztatuko dugu poliza. Horretarako, jarri harremanetan Euskaltelekin, edo deitu aseguru-hornitzaileari (902006332 edo 918322106), astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 17:00etara.

Eta estaldura handiagoa behar baduzu, deitu iezaguzu, eta mugikorra haustura guztietatik edo lapurretetatik babesteko aseguruen berri emango dizugu.

Izan ere, Euskaltelentzat, zure lasaitasuna da garrantzitsuena.