Bizkaiko Urduliz herria ibar emankor batean dago, eta garia eta babarrunak ereiten dira han, bai eta mahatsa ere, gero txakolina egiteko. Orain, Euskaltelen eskutik, merkatuko Interneteko sarerik modernoena heldu da natura- eta ondare-aberastasunez beteriko lur horretara. Etxerainoko zuntzaren (FTT) abantailak ekarriko dizkie sare berriak Urdulizko biztanleei.

Kontsultatu Urdulizko zuntz-estaldura

Zer abantaila dituen zuntz optikoak Urdulizen

Jakin nahi duzu nolakoa den Euskaltelen zuntz ultralasterreko sarea Urdulizen? Jarraitu irakurtzen.

  • 10GB simetrikorainoko abiadura Interneten. Bai, bai, ADSLa eta beste sare batzuk baino lau aldiz azkarragoa. Euskaltelen bezeroek dagoeneko1Gb-eko abiadura baliatzen dute, eta sarea prest dago 10Gb simetrikoraino iristeko (hots, abiadura bera igotzeko eta jaisteko).

  • Wifi-estaldura handiagoa: etxeko gailu guztiak batera konektatuta ere ziztu bizian konektatzeko, nahiz bideratzailetik urruti egon. Hori guztia WiFi 6 unibertsalari esker! Estaldura, abiadura eta segurtasuna,WPA3 protokoloari esker .

  • 4K telebista: Android TV duen deskodetzaileari esker, zure plataforma gogokoenen edukiak ikusi ahal izango dituzu, hala nola Netflix edo Disney+ plataformetakoak, eta kalitate ezin hobean ikusi. Replaytekara sartzeko aukera ere emango dizu, bai eta aplikazioak deskargatzekoa ere.

  • Atzerapenik gabe. Atzerapen gogaikarrietarako konponbidea aurkitu dugu: zuzeneko konexioa gamingeko zerbitzari nagusiekin eta twitch eta beste zenbait plataformarekin.

Gehitu mugikor-tarifak zure zuntz-eskaintzari

Zure zuntz-sarerako osagarririk onena dugu: gure mugikor-tarifak. Hala, faktura bakarrean izango dituzu zuntzeko eta mugikorreko kontsumoa. Erosoagoa eta merkeagoa.

Aukeratu datu mugagabeko tarifa bat, eta nahi adina giga izango dituzu mugikorrean hitz egiteko, txateatzeko edo nahi duzuna egiteko. Eta 5G estaldurarik onenarekin, azkarrago nabiga dezazun teknologia hori jada zabaldu dugun lekuetan, betiere zure mugikorra bateragarria baldin bada teknologia horrekin, noski.

Ikusi Urdulizko zuntzeko eta mugikorreko eskaintzak

Urdulizen zuntza eta mugikorra kontratatzea

Oraindik ez bazara Euskalteln bezeroa eta gure zuntz optikoari buruzko xehetasunen berri izan nahi baduzu, kontsultatu gure webgunean edo deitu telefonoz.

Gure bezeroa baldin bazara, gu jarriko gara zurekin harremanetan, Zuntza MAXera alda zaitezen zure inguruan prest egon bezain laster. Hitzordua jarriko dugu, eta instalatzailea zure etxera joango da, bideratzaile berria instalatzeko. Zuk apartekorik ordaindu beharrik gabe.

Euskaltelen zuntz optikoko estaldura Urdulizen

Urdulizko 2.000 etxebizitza eta negoziok baino gehiagok badute jada Euskaltelen Zuntza MAX.

Baina gehiago nahi dugu. Lanean jarraitzen dugu herrian estaldurarik handiena eskaintzen duen operadorea izateko eta gure Interneteko konexio ultralasterra Euskadiko txoko guztietara eramateko.

Urduliz, landa-bizimodua eta ondare-aberastasuna

Butroe ibaiaren itsasadarrean dago Urduliz, Bizkaiko Uribe-Kosta eskualdean.

Ondare aberatsa du, eta baserri eder ugari, hala nola Errotabarri, Goikoetxe eta Urduliz Osteiko.

Nabarmentzekoak dira, halaber, Santa Maria eliza edo Torrebarri eta Mentxakatorre jauregiak, estilo barrokokoak biak eta XVII. eta XVIII. mendeetan eraikiak, hurrenez hurren.

Urdulizen kanpoaldean, Santa Marina ermita dago inguru harritsu bateko leize baten ondoan, itsasertzaz gozatzeko begiratoki eder batean. Mendizale ugari ibiltzen da inguruan, eta garai batean zortzi errota izan ziren martxan han bertan. Gaur egun, oraindik ere zutik dirau Errotatxu izenekoak, zaharrenetako bat.

Tradizioa eta modernizazioa

Azken urteotan bizitegi-eremu bihurtu den arren, landa- eta nekazaritza-herria da funtsean Urduliz, eta hori berresten dute herriko tradizio ezagunenetako batzuk; idi-probek, esaterako.

Bere nortasunari uko egin gabe, Urduliz hazi eta modernizatu egin da. Euskaltelen zuntza da aliaturik onena herriko biztanleek eta enpresek eskura izan ditzaten gaur egungo beharrei erantzuten dien sarerik modernoaren abantailak.

Irudia: Wikipedia.