Trapagaranen dagoeneko eskura dituzte Euskadiko Interneteko sarerik onena eta mugikorren tarifarik onenak. Euskalteli esker.

Kontsultatu Trapagaranko zuntz-estaldura

Zuntz optikoko eskaintzarik onena Trapagaranen

Gure sareak abiadura maximoan nabigatzeko aukera ematen dizu, konexio guztiz seguru batekin, edonon zaudela ere. Interesgarria dirudi, ezta? Bada, jarraitu irakurtzen:

  • 10Gb simetrikoraino abiadura: Imajinatu zure autoan Interneteko errepide handian zoazela. Bat-batean, Born to the wild entzuten da, korrika egiteko jaio zarela sentitzen duzu, eta azeleragailua hondoraino zapaldu duzu. Horixe sentitzen da lau aldiz azkarragoa den konexio batekin.Dagoeneko 1Gb eskaintzen dizkiegu gure bezero partikularrei, eta ez gara geldituko 10Gb-era iritsi arte.
  • Segurtasuna: WPA3 protokoloa merkatuko modernoena da, eta helburu bakar bat du: bidaian zoazela inork gurpilak ez zulatzea, autoa ez lapurtzea edo zure baimenik gabe autoan inor ez sartzea.
  • WiFi 6 unibertsala: Autoek motor bat behar dute. Zure Interneteko konexioak, bideratzailea. Euskaltelen, teknologiarik onena prestatu dizugu, estaldura ia osoa irits dadin zure etxeko azken txokoraino.
  • Lag-free: Gaming-zerbitzari onenetara konektatu gara, zure erreflexuek ehuneko ehunean funtzionatzen dutela ziurtatzeko.
  • 4K deskodetzailea: Leihotik begiratzea nahiago baduzu gidatzea baino, badugu aukera bat zuretzat. Android 4K deskodetzailearekin, edozein telebista azken belaunaldiko Smart TV bihur dezakezu, eta eskaripeko bideo-plataforma onenetarako sarbidea izan.

Zuntza eta mugikorra Trapagaranen, fusio imitaezina

Ez zaitugu harrituko esaten badizugu gure zuntza ez dela eskaintzeko dugun bakarra. 5G-ko giga mugagabeak dituzten sare mugikorreko tarifak ere baditugu, eta gure zuntza datu-tarifekin lot dezakezu. Horrela, pixka bat aurreztuko duzu hilaren bukaeran, eta dena faktura berean jasoko duzu.

Gainera, zeuk erabaki dezakezu zerbitzuan telebista edo mugikor-linea bat edo gehiago gehitu nahi duzun. Hala, behar duzunaren araberako zuntz-eskaintza bat izango duzu.

Ikusi Trapagaranko zuntza eta mugikorra eskaintzak

Nola kontratatu zuntza eta mugikorra Trapagaranen

Gurekin kontratatzea oso erraza da. Dei bat egin edo gure webgunearen bidez gurekin harremanetan jarri besterik ez duzu egin behar, eta behar duzunean zuk esaten diguzun lekuan egongo gara. Ohartzerako, joanak izango gara, bideratzailea jarrita eta zuntz-sare berria erabiltzeko prest utzita.

Bezeroa bazara, guk abisatuko dizugu estaldura zure eremuan erabilgarri dagoenean, eta ondoen datorkizunean egingo dugu aldaketa.

Zuntz optikoko konexioa Trapagaranen

Dagoeneko, gure sarea milaka etxebizitza eta negoziotan dago. FTTH teknologiari esker etxeraino iristen den sare superazkar bat, beste zuntz batzuk eta ADSL teknologia baino askoz ahalmen handiagokoa. Nolanahi ere, ez gara hor geratuko, hobetzeko lanen ondoren etxebizitza eta negozio gehiagotara iritsiko baikara.

Asmoa da Trapagaranen dagoeneko instalatuta daukagun zuntz-estaldura zabaltzen jarraitzea, eta XXI. mendera egokitutako konexioa eta zerbitzua eskaintzea herritar guztiei.

Trapagaran, ondare paregabea ibar sorgindu batean

Somorrostro ibarrean dago Trapagaran. Baso berdez inguratutako tokia da, ondare natural eta historiko zaindua duena.

Hango kaleetan barrena paseatzen baduzu, Olaso jauregia ikusiko duzu, kultura-etxea eta musika-eskola hartzen dituen estilo gotikoko perla bat; edo Aiestaran baserria, duela bi mendetik hiriguneko burua eta Enkarterrietako baserri-estiloaren azken aztarnetako bat.

Trapagarango bitxikeriarik handiena goialdearen eta behealdearen arteko bereizketa da. Desnibel handia dago bien artean, eta funikular berezi batek lotzen ditu. Behealdea da jendetsuena, biztanleen %90 inguru han bizi baita. Goialdea, berriz, herritarren aisiarako gune gustukoenetako bat da.

Gainera, Trapagaranen bolo-modalitate berdingabe batean jokatzen dute: a katxete. Zirkuluerdi-formako guneetan jokatzen dute, pieza esferikoekin.

Paisaia, ondarea, ohiturak eta, orain, berrikuntza. Izan ere, Trapagaranek dagoeneko badu Euskaltelen zuntz-sare ultralasterra.

Irudia: Trapagaran.net