Burdinaren meatzaritzari estu lotutako historia duen udalerria da Ortuella. Gaur egun, Ortuella Bizkaiko industriaren bihotzean dago, eta berrikuntza teknologikoarekin bat egin du, Euskaltelen eta haren zuntz optikozko sare ultralasterraren eskutik.

Kontsultatu Ortuellako zuntz-estaldura

Zuntz optikoaren eskaintza baztertzen zaila Ortuellarako

Euskaltelen FTTH (etxerainoko zuntza) teknologia duen gure zuntz-sare berriak 1Gb eskaintzen die bezero partikularrei. Baina hori hasiera besterik ez da, Euskadiko telekomunikazio-sare modernoena zabaltzean 10Gb simetrikotaraino iristeko gaitasuna baitu. Eta, abiaduraz gain, bada beste abantailarik ere.

Wifi 6 unibertsala: estaldurarik onena bideratzailetik zure etxeko edozein txokotara eta modurik seguruenean, WPA3 segurtasun-protokoloari esker, merkatuko modernoena.

Lagik eta atzerapenik gabe, lag-free teknologia esaten zaiona. Ez duzu ia batere atzerapenik izango bideojokoetan aritzean edo bideoak ikustean. Horretarako, gaming-zerbitzari onenetara konektatu gara.

4K deskodetzailea: gure deskodetzaileak Android TV du, zure telebistan aplikaziorik onenak izan ditzazun eta Smart TV bihur dezazun, Netflix, Prime Video eta antzeko plataformetako zure telesail eta film gogokoenak 4K kalitatean irensteko.

Zuntza eta mugikorra bateratzen dituen eskaintzarik onena Ortuellarako

Eta gehiago ere badago. Zuntz-eskaintza onenari datu mugagabeen tarifa gehitu diezaiokezu, 5G estaldura barne. Zure terminala 5G-arekin bateragarria bada, estaldura dagoen tokietan abantaila guztiak eta abiadura handia izango dituzu teknologia horrekin.

Hitz egiteko, nabigatzeko, jokoetan aritzeko eta bideoak noiznahi eta nonahi ikusteko behar duzun guztia.

Ikusi Ortuellarako zuntzeko eta mugikorreko eskaintzak

Nola kontratatu zuntza eta mugikorra Ortuellan

Oso erraza eta azkarra da, Euskaltelen gustatzen zaigun gisan. Oraindik bezero ez bazara, deitu edo kontsultatu gure webgunea. Zalantzarik izanez gero, gustura argituko dizugu, eta, hala, ahalik eta lasterren izango duzu zuntz-sarerik onena.

Dagoeneko bezeroa bazara, geuk deituko dizugu Zuntza MAX zure inguruan erabilgarri dagoenean. Hau da, sare berria zure eraikinean jarri orduko, zuzenean zurekin kudeatuko dugu aldaketa, zuntza zure etxebizitzaraino izan dezazun abiadura simetrikoan.

Ortuella konektatuta dago Euskaltelen zuntz optikozko sarera

Ortuellako ehunka etxebizitza eta negozio daude dagoeneko gure sare superlasterrera konektatuta. Sare hori zuzenean iristen da etxeraino, ADSLak eta beste sare batzuek baino abiadura askoz handiagoa duen teknologiarekin.

Oraindik ez bagara iritsi zure etxe-ingurura, ez kezkatu; lanean jarraitzen dugu Internet onena Ortuellako bazter guztietara hel dadin.

Ortuella, meatze- eta industria-esentzia

Ortuella Somorrostroko bailarako udalerri bat da.

Iraganeko meatzaritzako jarduna da paisaiaren bereizgarria. Gaur egun erabiltzen ez diren antzinako ustiategiak eta garai hartako etxeak ikus daitezke, hala nola Orconera auzoan.

Herriaren erdian, siderita erretzeko labe bat ere badago, Euskadiko Kultur Ondare izendatua.

Meategietako langileen aintzatespenak ere ez dira falta. Horien adibiderik aipagarrienak Bizkaiko meatzarien omenaldia eta Harri-zulatzailearen monumentua dira. Eta, hain zuzen, harri-zulatzaileak antzinako kirol tradizional bateko protagonistak dira. Historian zehar oso ezaguna izan da kirol hori meatzaritzan, eta duela gutxi berreskuratu da zenbait txapelketaren bidez.

Ortuellan ondare interesgarria ere badago, eta horren erakusgarri adierazgarriena Kantalizioko San Felixen eliza da, udalerriko patroia.

Meatzeak betiko utzi du bere aztarna Ortuellaren historian, eta Euskaltelen sare ultralasterra, gaur egun. Ortuellako eta Euskadi osoko modernizazio teknologikoaren protagonista nagusia da.

Irudia: Ortuellako Udala.