Muskiz udalerri txikia da, baina punta-puntakoa, zuntzari dagokionez. Interneteko konexiorik azkarrena du jada, Euskadiko zuntz optikoko sarerik onenak eskainia.

Kontsultatu Muskizko zuntz-estaldura

Zuntz optikoko eskaintzarik onena Muskizen

Muskizera heldu da gero eta zabalduagoa dagoen Euskaltelen zuntz-sarea: etxeraino zuzenean iristen da konexioa, FTTH teknologia aurreratuenari esker (etxerainoko zuntza), eta espero baino are harrituago utziko zaitu dituen abantailak ezagutzen dituzunean. Hona hemen batzuk:

  • 10Gb simetrikorainoko abiadura: Sare honek bere ahalmen guztia baliatuko du laster, eta lehiakide zuzenen sarea baino lau aldiz azkarragoa izango da. Oraingoz, hemen da 1Gb-eko konexioa partikularrentzat.
  • WiFi 6 unibertsala: 16wifi-antena zure bideratzailean, etxeko bazter guztietara hel dadin estaldura une oro.
  • Segurtasunik handiena: WPA3 protokoloak erabiltzen ditugu Euskaltelen, merkatuko modernoenak, ahalik eta babesik sendoena eskaintzeko hirugarrenen aurrean.
  • Batere atzerapenik ez: Gaming-zerbitzari onenetara konektatuta gaude, atzerapena ahalik eta txikiena izan dadin.
  • Android 4K deskodetzailea: Sukaldeko robot baten izena ematen du, baina telebistako robot bat da. Perlatxo horri esker, aukera izango duzu edozein telebista —baita oso zaharra bada ere— Smart TV bihurtzeko, eta, beraz, telesailik eta filmik onenak 4K-ko bereizmenaz ikusteko.

Zuntza eta mugikorra, konbinazio ezin hobea

Eta zuntz-eskaintzarik aurreratuenari datu mugikorretarako giga mugagabeko tarifa gehitzen badiozu? Faktura berean elkartuta, eta, gainera, 5G estaldurarik onena ere izango duzu.

Ikusi Muskizerako zuntza + mugikorra eskaintzak

Kontratatu zuntza eta mugikorra sofatik mugitu gabe

Bizitza erraztu nahi dizugu. Horregatik, oraindik gure bezero ez bazara, deitu edo sartu gure webgunea, eta lehenbailehen eskainiko dizugu gure zerbitzu osoa.

Eta gure bezeroa bazara, adi egongo gara, eta, konturatzerako, deika arituko gatzaizkizu, lehenbailehen balia dezazun sarerik onena.

Zuntz optikoa Muskizen

Ez da zalantzarik: Euskaltelen zuntza ez da paseko hegaztia; hemen da, eta geratzekoa eta zabaltzekoa da, eta horren erakusgarri da Muskizko ia 3.000 enpresak eta partikularrek dutela jada sare optikorik onena. Eta zerbitzua hobetzeko lanak amaitu ondoren, askoz gehiagotara helduko gara.

Eskura dauzkazu jada zuntza etxeraino daraman FTTH teknologia eta Euskaltelen abiadura handia.

Muskiz, etorkizunari begira

Ondare naturalez eta historikoz inguratua dago Muskiz. Besteak beste, dorre-etxeak, arkitektura erlijiosoa eta industriala, Jasokundeko Andre Mariaren ermita, San Joan Bataiatzailearen eliza eta El Pobaleko zubi erromanikoa. Hala ere, Muskizko monumenturik aipagarriena Muñatoizko gaztelua da, XIII. mendeko gotorleku ikusgarri bat.

Hondartza ederrak ere ez ditu falta. Arena hondartza paraje natural eder bat da, Muskizek ondoko udalerriarekin partekatzen duena; Zierbenarekin, alegia. Urre-koloreko harea fineko hondartza da, artadiz eta paduraz inguratua.

Muskiz: ezagutzeko, gozatzeko eta partekatzeko leku eder bat; are gehiago orain, Euskadiko zuntz-sarerik onena duela jakinik.

Irudia: Muzkiz Udala.