Nerbioi ibaiaren ertzetik, Euskadiko Interneteko sarerik onenarekin, Euskaltelenarekin, begiratzen dio Leioak etorkizunari.

Kontsultatu Leioako zuntz-estaldura

Merkatuko zuntz optikorik onena, Leioan

Abiadura maximoan nabigatzea erabat segurua den konexio batekin. Zer iruditzen? Gure zuntzak abantaila horiek eta beste batzuk eskaintzen ditu; jarraitu irakurtzen:

  • 10Gb simetrikorainoko abiadura: Lau aldiz azkarragoa den konexioa, igotzeko eta jaisteko abiadura berarekin; gainera, abiadura handitzen joango da etorkizunean. Gaur egun, 1Gb-eko abiadura eskaintzen diegu gure bezero partikularrei, eta lanean jarraituko dugu 10Gb eskaini arte.
  • Segurtasuna: WPA3 protokoloa merkatuko modernoena da; beraz, nahi adina nabigatu ahal izango duzu nonahi eta noiznahi, segurtasunaz arduratu gabe.
  • WiFi 6 unibertsala: Wifi-estaldura handiagoa eta abiadura handiagoa, gai baita une bakoitzean kalitaterik oneneko banda aukeratzeko.
  • Lag-free: Gaming-zerbitzari onenetara konektatu gara, atzerapenik edo lagik izan ez dezazun.
  • 4K deskodetzailea: Android 4K deskodetzailearekin, edozein telebista azken belaunaldiko Smart TV bihur dezakezu, eta eskaripeko bideo-plataforma onenetarako sarbidea izan (hala nola Netflix eta Prime Video).

Zuntza eta mugikorra, Leioan behar duzun konbinazioa

Gure zuntz ultralasterrarentzako osagarririk onena mugikor-tarifak dira, zeinek giga mugagabeak eta 5G teknologia eskaintzen baitituzte. Hilaren bukaeran, aurreztu egingo duzu, eta dena faktura berean izango duzu.

Gainera, behar duzun linea mugikor kopurura egokitu dezakezu eskaintza.

Ikusi Leioarako zuntzeko eta mugikorreko eskaintzak

Nola kontratatu zuntza eta mugikorra Leioan

Erraz eta azkar egingo dugu. Oraindik bezero ez bazara, deitu edo jarri gurekin harremanetan gure webgunearen bidez, eta, konturatzerako, zuk esandako lekuan egongo gara, Lehenbailehen izan dezazun aukera gure zuntz-sare ikaragarriaz gozatzeko.

Bezeroa bazara, jakinaraziko dizugu estaldura noiz dagoen zure eremuan erabilgarri, eta hitzordua jarriko dugu zurekin, hobekien datorkizunean aldaketa egiteko.

Zuntz optikoko konexioa Leioan

Gure sarea Leioako 10.000 etxebizitza eta negoziotan dago dagoeneko; horri esker, sare superazkarra dute, etxerainoko FTTH teknologia duena, beste zuntz batzuek eta ADSL teknologiak baino askoz azkarragoa.

Baina ez hori bakarrik. Gure asmoa da zuntz-estaldura hedatzen jarraitzea, Leioako bizilagun gehiagok izan dezaten merkatuko zuntz-teknologiarik onena.

Leioa, tradizioa eta modernitatea Bilbo ondoan

Leioako Udala Bilbo Handian dago, Ibaizabal itsasoratzen den lekutik oso gertu.

Leioako monumenturik ezagunena, seguruenik, Artatza jauregia da, izen bereko parke publiko batean kokatua. Jauregia Ana Erreginaren estilokoa da, eta, askoren ustez, Manuel María Smith arkitekto bilbotar entzutetsuaren eraikinik onena da. Hain zuzen, arkitekto hark ekarri zuen estilo ingelesa Euskadira.

Halaber, Ondiz, Peruri eta Elexalde auzoetan paseatzea gomendatzen dizugu; baserri tradizional ugari ikusiko dituzu haietan, hala nola Mendibile, eta beste leku interesgarri asko, hala nola XIX. mendeko eraikin bat —gaur egungo udaletxea—, Andra Mari ermita eta San Joan Bataiatzailearen eliza, 1526koa.

Gainera, Leioak bi parke handi ditu: Horoskopoaren parkea, gai zelta horri lotua, eta Pinosolo parkea, benetako birika berde bat herriaren erdi-erdian.

Eta ez joan Leioatik hango ondare-altxorretako bat ezagutu gabe: Errekaldeko ur-errota zaharra, zeina 1969. urtera arte egon baitzen martxan. Halaber, ikusi beharrekoa da kultura-erakargarritasun handienetako bat ere: Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoa.

Tradizioa, industria-jarduera eta modernizazio teknologikoa ezin hobeto uztartzen dira Leioan, eta, orain, Euskaltelek ere lagunduko du, gure zuntz-sare ultralasterrari esker.

Irudia: Leioako Udala.