Cadagua ibaiaren ertzean dago Gueñes, Salcedo ibarrean.

Gueñesekoa bazara eta Euskadiko zuntz optikorik azkarrena baliatu nahi baduzu, jarraitu irakurtzen, hau zuretzat da eta. Abiadura simetrikoa eta zerbitzurik onena eskaintzen dituen zuntz-sare berria iritsi da zure herrira.

Kontsultatu Gueñesko zuntz-estaldura

Zuntz optikoko eskaintzarik onena Gueñesen

Gueñesek badu jada FTTH teknologiako (etxerainoko zuntza) Euskaltelen zuntz-sare berria, 10Gb simetriko lortzeko aukera ematen duen lorpen tekniko miragarria. Baina ez da hori abantaila bakarra:

  • WPA segurtasuna: merkatuko protokolorik modernoenaren bidez, gorabeherarik gabeko konexioa bermatzen dizugu. Euskaltel 1, Hackerrak 0.
  • WiFi 6 unibertsala: Euskaltelen haririk gabeko sarea zure etxeko txoko guztietara helduko da. Wifi-estaldura handiagoa eta konektatzen diren gailu guztien abiaduraren kudeaketa hobea. Euskaltel 2, Hormak 0.
  • Ahaztu atzerapena: lag-free teknologia modernoari esker, ahaztu jokatu bitartean edo bideoak ikusi bitartean orain arte jasan behar izan duzun ping edo atzerapen gogaikarria. Euskaltel 3, League of Legends 0.
  • Android 4K deskodetzailea: Ikusi nahi dituzu eskaripeko telesailik onenak kalitaterik onenarekin? 4K deskodetzaileari esker, 4K-ko kalitatez ikusiko dituzu streamingeko plataformarik onenetako telesailak eta filmak.

Ikusten duzunez, arrazoi asko daude merkatuko zuntz-eskaintzarik onenera —Euskaltelera— aldatzeko.

Zuntza eta mugikorra, batura eraginkorra

Gure zuntz optikoa eta 5G-ko datu mugagabeko gure tarifak. Bi horietako bakarra izan dezakezu, baina, biak elkartuz gero, aurreztu egingo duzu fakturan, eta zerbitzu hobea izango duzu.

Ikusi zuntzeko eta mugikorreko eskaintzak Gueñesko

Kontratatu zuntza eta mugikorra Gueñesen

Oraindik bezeroa ez bazara, eman begiratu bat gure webguneari, edo deitu iezaguzu. Esan ongien datozkizun eguna eta ordua; zure etxera joango gara, eta, di-da, zuretzako kafetxo bat prestatzeko behar duzun denboran, instalatua izango duzu Euskadiko Internet onena.

Jada bezeroa baldin bazara, guk deituko dizugu zure etxe-inguruko estaldura prest egon bezain laster. Erraz eta azkar, batere konplikaziorik gabe. Nahi duzuna, behar duzunean.

Zuntzeko konexioa Gueñesen

Gueñesko 3.000 etxebizitza eta enpresa inguru ari dira jada sarerik modernoena baliatzen, gure FTTH teknologiari esker. ADSLa eta beste zuntz batzuk baino askoz ere teknologia hobea da, eta pertsona gehiagorengana helduko da laster.

Gueñes: natura, ondarea… eta okultismoa

Gueñesko udalerria Cadagua ibaiaren ertzeko ibar abarotsu batean dago, eta monumentu ugari ditu, hala nola Santa Maria eliza.

Gainera, udalerri erakargarria da okultismozaleentzat, legenda beltz batek inguratzen baitu Sorginen Jauregia, eraikin noble bat, sekula amaitu ez zena, baina zeresana eman duena hainbat belaunalditan zehar.

Ikustea merezi duten leku ugari daude Gueñesen, hala nola Urrutia landetxea, estilo indianoko etxe oso berezi bat; estilo ingeles sofistikatuko Arenatza parkea; eta Puente, La Quadra, Santxosolo eta Sologutxi dorretxeak, eraikin benetan ikusgarriak.

Asko duzu ikusteko, beraz, Enkarterriko herri honetan; orain, gainera, pauso bat egin du aurrera modernizazio teknologikoan, merkatuko sarerik berrienari esker: Euskaltelen Zuntza MAX.

Irudia: Gueñesko Udala.