Etxebarritarrek eskura dute dagoeneko Euskaltelen zuntz optiko ultralasterra.

Zer eskaintzen du Zuntza MAXek? Abiadura eta segurtasun handiagoa, atzerapen txikiagoa eta kalitate handiko edukiak.

Eta abantaila gehiago ere bai; jarraitu irakurtzen.

Kontsultatu Etxebarriko zuntz-estaldura

Zer abantaila dituen Euskaltelen zuntz optikoaren eskaintzak Etxebarrin

  • Abiadura handiagoa: 10Gb-eraino iristea da gure helburua, eta, gainera, simetrikoak izatea, hau da, igotzeko eta jaisteko abiadura bera izatea. Gaur egun, gure bezeroek 1Gb dute.

  • Wifi 6 unibertsala: estaldura eta abiadura handiagoa. WiFi 6 unibertsala duen bideratzaileak estaldura lau aldiz hobea eskaintzen du, abiadura ezin hobea du —une bakoitzean kalitate oneneko banda modu adimentsuan hautatzen baitu—, eta seguruagoa da, WPA3 protokoloari esker.

  • Lag-free: atzerapenik txikiena bermatua. Gure sarea zuzenean konektatzen da gamingeko zerbitzarietara eta plataformetara (besteak beste, Twitch); hala, ez duzu atzerapenik izango online jokatzen duzunean.

  • Telebista-deskodetzailea barne. Imajinatzen duzu zure telebista Smart TV bihurtzea eta Netflixeko edo Disney+-eko zure telesail gogokoenak 4K kalitatean ikusi ahal izatea? Gainera, deskodetzaileak Android TV du, eta, horri esker, botoi bat sakatze hutsarekin aplikazioak deskarga ditzakezu, edo zure plataforma gogokoenetara sartu.

Kontratatu zuntza eta mugikorra Etxebarrin, Euskaltelekin

Eta mugikorrerako, zer eskaintzen dizugu? Giga mugagabeak eta 5G estaldura eskaintzen duten mugikor-tarifak, teknologia berri horren abantaila guztiak izan ditzazun eskura, estaldura baldin badago eta zure telefonoa teknologia horrekin bateragarria baldin bada

Zerbitzu hobea eta erosoagoa izango duzu, eta, gainera, aurreztu egingo duzu. Hilaren amaieran, faktura bakarrean izango dituzu zuntzeko eta mugikorreko kontsumoak.

Ikusi Etxebarriko zuntzeko eta mugikorreko eskaintzak

Nola kontratatu zuntza eta mugikorra Etxebarrin

Erraza eta azkarra da, bai bezeroa bazara, bai bezero izateko zorian bazaude.

Oraindik bezero ez bazara, deitu iezaguzu, edo begiratu gure webgunean Euskaltelen mugikorreko eta zuntzeko eskaintzari buruzko xehetasunen berri izateko.

Lehendik bezeroa bazara, Zuntza MAX zure eremuan erabilgarri dagoenean jarriko gara zurekin harremanetan, zure zerbitzua aldatzeko eta bideratzaile berria eramateko, azkar eta doan.

Euskaltelen zuntz-sarearen estaldura Etxebarrin

Etxebarriko ia 3.000 etxebizitza eta negoziok dute jada gure zuntza. Eta lanean jarraitzen dugu zuzenean etxeraino iristen den (FTTH) zuntz-sare hau laster enpresa eta partikular gehiagoren esku egon dadin.

Etxebarri, Bilboko muinoen inguruko dorreak eta jauregiak

Bilbo inguratzen duten zazpi muinoetako batean, Ganguren mendiaren ondoan, dago Etxebarri.

Herria "Etxebarriko bideari" lotuta egon da historikoki, Gaztela eta Bermeo lotzen zituen milaka urteko merkataritza-bideari.

Ondareari dagokionez, dorreak eta jauregiak nabarmentzen dira, hala nola Amezolako dorretxea, 1905. urtearen inguruan Manuel María Smithek egindako bi eraikinek osatutako multzo arkitektonikoa, eta estilo neoklasikoko Legizamon jauregia.

Zubiondo errota

Bereziki bitxia da Zubiondo errota. Sabino Aranaren zubiaren ondoan dago. XIX. mendera arte irin-errota bat izan zen, paper-fabrika bihurtu zen arte.

Etxebarriren ingurune naturala da haren beste erakargarritasun handienetako bat; naturaz gozatzeko ibilbidez betea dago, eta Bilboren eta haren inguruaren begiratoki bikaina da.

Etxebarrik, mendia eta paisaia industria-jarduerarekin batzen dituen leku pribilegiatua izanik, beste aliatu bat du etorkizunari eta modernizazioari heltzeko: Euskaltel Euskadiko txoko guztietan zabaltzen ari den zuntz ultralasterreko sarea.

Irudia: Etxebarri Bizi.