Erandio, Bilbotik kostara erdibidean dagoen herri ezaguna, merkatuko zuntzik modernoenaren jabe da jada. . Beste aurrerapauso bat hiri- eta landa-bizimodua uztartzen dituen udalerri baten eraldaketa teknologikoa finkatzeko.

Kontsultatu Erandioko zuntz-estaldura

Zer eskaintza duen Euskaltelek Erandion zuntz optikoari dagokionez

Zuntz optikozko sare berri bat da, Zuntza MAX deritzona; merkatuko azkarrena eta modernoena izateaz gainera, potentzia maximora konektatuko du zure etxea, estaldura hobea eta nabigatzeko ahalmen handiagoa emango baitizkizu gailu bat baino gehiago aldi berean konektatuta daudenean.

Irakurri arretaz zer eskaintzen dizun Euskaltelen Zuntza MAXek, asko da eta.

  • Abiadura eta estaldura handiagoa. Punta-puntako gure bideratzaileak Wifi 6 unibertsala eskaintzen du. Eta, abiadura handitzeaz gainera, askoz estaldura zabalagoa du, eta segurtasuna zaintzen du WPA3 protokoloari esker.

  • 10Gb-erainoko abiadura simetrikoa. Beste zuntz batzuen abiadura laukoiztu egiten duen konexioaz gozatu nahi duzu? Gure bezeroek 1Gb-eko konexioa dute jada, baina sarea prest dago 10Gb-eraino iristeko.

  • Esan agur atzerapenari. Gamingeko zerbitzari eta plataforma onenetara (adibidez, Twitch) konektatuta egoteak abantaila garbi bat du: ia ez dagoela atzerapenik. Horrek esan nahi du arinago eta etenik gabe ikusiko dituzula gogokoen dituzun streamerrak eta alde handia nabarituko duzula online jokatzen duzunean.

  • 4K telebista-deskodetzailea ere badu. Biderik azkarrena zure telebista Smart TV bihurtzeko eta Prime Video edo Netflixen telesailik onenekin egunean jartzeko. Aplikazioak ere deskargatu ditzakezu, gure deskodetzaileak Android sistema eragilea baitu.

Gehitu 5G teknologia duen mugikorra Erandioko zuntzari

Zer dugu zure mugikorrerako? Mugikorreko supertarifa bat dugu zuretzat: giga mugagabeak, dei mugagabeak finkoetara eta estatuko mugikorretara.

Eta 5G estaldura barne. Gainera, zure mugikorra teknologia horrekin bateragarria bada, haren abantaila guztiez baliatu ahal izango zara automatikoki teknologia hori dagoeneko erabilgarri dagoen tokietan.

Beraz, Euskaltelen eskaintzak aprobetxa ditzakezu zuntzeko eta mugikorreko kontsumoak faktura bakarrean biltzeko. Erosoago egoteaz gainera, pixka bat aurrezteko aukera ere izango duzu.

Ikusi Erandioko zuntzeko eta mugikorreko eskaintzak

Kontratatu Eukaltelen zuntza Erandion

Bezeroa izan nahiz ez izan, oso erraza da.

Bezeroa bazara, guk jakinaraziko dizugu noiz dagoen sarea erabilgarri zure etxe-inguruan; hala, hitzordu bat egingo dugu zure etxean bideratzaile berria instalatzeko. Zuk apartekorik ordaindu beharrik gabe.

Oraindik bezero ez bazara, begiratu gure webgunean edo deitu guri, Euskaltelen zuntzari buruzko xehetasunen berri izateko.

Euskaltelen zuntz-sarearen estaldura Erandion

Erandioko 2.000 etxebizitza eta enpresak baino gehiagok badute gure zuzeneko zuntz-sarea etxeraino (FTTH).

Baina herrian estaldura zabalena eskaintzen duen operadorea izan nahi dugu; beraz, lanean jarraitzen dugu gero eta herritar gehiagok izan dezaten Interneteko konexiorik onena.

Erandio, Ibaizabal naturalaren eta industrialaren artean

Ibaizabalen ertzean dago Erandio, San Pablo eta San Bernabe mendien artean.

Bilbotik hurbil dago, eta ezin hobeki uztartzen du hiri- eta industria-bizimodua, gaur egun indar handikoa, inguru natural ederrarekin.

Aberastasun naturalen artean, nabarmentzekoa da Astrabuduko hezegunea eta hango animalia- eta landare-espezieen ugaritasuna.

Ezin ahaztu orobat Erandioko ondare historikoa: dorre-etxeak, ehun urtetik gorako baserriak eta ondo zaindutako eraikin erlijiosoak. Besteak beste, XVI. mendeko Santa Maria eliza, estilo gotikokoa; eta Errenazimentuko Martiartu dorrea.

Tradiziotik eraldaketa teknologikora

Erandioko historia markatu duen landa-bizimodua ezagun da oraindik herritarrengan, bai eta herriko kaleetan (Goiherri auzoan batik bat) eta bizirik dirauten zenbait tradiziotan ere, hala nola Euskal Ezkontzan, hots, urtero, irailarekin, herritarrek antzezten duten ezkontza tradizionalean.

Erandiok ikasi du bere alderdirik tradizionalena abangoardia teknologikoarekin uztartzen, eta bultzada berria jaso du orain, Euskaltel Euskadiko txoko guztietan zabaltzen ari den zuntz-sareari esker.

Irudia: Erandioko Udala.