Gaztelugatxeko San Joan Bermeoren ikur bat da, baita hango bizilagunen Interneteko nabigazio-abiadura ere. Izan ere, Bizkaiko udalerri hartan dagoeneko eskuragarri dago Euskaltelen zuntz optiko ultralasterreko sare berria.

Bermeokoa bazara eta zure etxerako zuntza kontratatu nahi baduzu, hau interesatuko zaizu seguruenik, estaldura baduzu eta.

Kontsultatu Bermeoko zuntz-estaldura

Zer bereizgarri ditu Bermeoko zuntz optikoaren eskaintzak?

Zuntz optiko asko daude merkatuan, baina bat ere ez Euskaltelena bezalakoa. Izan ere, FTTH (etxerainoko zuntza) teknologia duen zuntz-sare berria prestatua dago 10Gb simetrikoraino iristeko. Gainera, gaur egungo wifirik modernoena eta 4K deskodetzailea ditu. Ikusi aldea:

  • Abiadura: zuntz-sare berria beste zuntz batzuk baino 4 aldiz azkarragoa da. Esan dizugun bezala, 10Gb simetrikoraino iristeko gaitasuna du (gaitasun bera igotzeko eta jaisteko). Dagoeneko 1Gb eskaintzen ari gara bezero partikularrei.
  • Estaldura: Euskaltelen eskaintzan WiFi 6 unibertsaleko bideratzailea sartzen da. Merkatuko berriena da, eta 4 aldiz estaldura handiagoa eskaintzen dizu etxeko edozein gelatan, eta abiadura handiagoa. Gainera, zure wifi-sarea babestuago egongo da WPA3 protokoloarekin.

Eta, beste zuntz batzuekin alderatuz gero, Euskaltelen sare berriak estra bat du gamerentzat. Izan ere, zuzenean konektatzen da gamingeko zerbitzari eta plataforma nagusietara (besteak beste, Twitch). Hori dela eta, joko-esperientzia hobea izango duzu atzerapenik txikienarekin. Lag-free bermatua.

Euskaltelen eskaintzan Android 4K duen telebista-deskodetzaile bat ere sartzen da. Telebista Smart TV bihur dezakezu, eta erabili ohi dituzun aplikazioak deskargatu, eta Netflixen eta Prime Videon maratoi ederrak egin, agintean botoi bat sakatze hutsarekin.

Zuntzeko eta mugikorreko paketerik osoena Bermeon

Gehitu mugikorraren tarifak zure zuntz-eskaintzari, eta pakete osoa izango duzu. Nabigatu eta nabigatu eta inoiz daturik gabe gera ez zaitezen, hautatu giga mugagabeko tarifa bat 5G-ko estaldura duena. Abantailak ahalik eta gehien aprobetxatzeko, zure telefonoa 5G-rekin bateragarria den egiaztatu behar duzu.

Ikusi zuntzeko eta mugikorreko eskaintzak Bermeorako

Nola kontratatu zuntza eta mugikorra Bermeon

Oso erraza da. Bermeon bizi bazara eta Euskaltelen bezeroa bazara, Euskadiko zuntz modernoenera aldatuko zaitugu zuk ezer egin beharrik izan gabe. WiFi 6 bideratzaile berria eta 4K deskodetzailea instalatzera joateko deituko dizugu. Zure eremuan Zuntza MAX erabilgarri egon bezain laster, doan egingo dizugu aldaketa.

Eta eskaintza bikain hau kontratatzeko, oraindik bezero ez bazara, esku-eskura jarriko dizugu. Deitu edo sartu zuzenean gure webgunera. Han ikusiko dituzu xehetasun guztiak, eta, zalantzaren bat baduzu, hemen gaituzu, erantzuteko prest.

Euskaltelen zuntz-sarearen estaldura Bermeon

Bermeon etxeraino iristen den sare superbizkor hau zabaltzen ari gara, ADSLak eta beste zuntz batzuek ematen ez dizkizuten nabigazio-abiadurez goza dezazun.

Bermeoko ia 9.000 etxebizitza eta enpresatara iritsi gara dagoeneko, eta lanean jarraitzen dugu laster askoz gehiago izan daitezen.

Bermeo eta haren arrantzale-sena

Arrantzale-etxeen trazadurari eusten dion arrantza-herria da Bermeo, eta itsas kultura omentzen du Arrantzalearen Museoan, hango eraikin zibilik zaharrenean. Baita urtero irailaren 9an ere, Arrantzale Eguna ospatzen baitu.

Alde zaharra, Talaiako begiratokia, San Joan arkua eta Gaztelu penintsula ezinbesteko lekuak dira bermeotarrentzat eta bisitarientzat.

Baina, ezbairik gabe, Gaztelugatxeko San Joan da Bizkaiko udalerri honen erakargarri turistiko nagusia. "Game of Thrones" telesailean atera eta gero, aparrak bezala egin zuen gora haren tiradizoak.

Matxitxako lurmuturragatik edo Izaro uharteagatik ere nabarmentzen da Bermeo. Eta, orain, Euskadiko zuntz-sarerik modernoena duelako ere bai.

Irudia: Bermeoko Udala.