Abanto-Zierbena meatze-eskualde bat izan da beti. Gallartatik La Floridaraino nabarmenak dira iragan horren markak. Orain, Euskaltelen zuntz-sarerik onenari eta zuntzeko eta mugikorreko sustapenei esker, Abanto-Zierbenaren etorkizuneko markak ere ikus daitezke.
Kontsultatu Abanto-Zierbenanko zuntz-estaldura
Zuntz-eskaintzarik onena Abanto-Zierbenan
Abantok merkatuko zuntz-sarerik ona du jada, Euskalteli esker. Gauza gehiegi dira denak batera esateko; beraz, jarraitu irakurtzen:
- 10Gb-erainoko abiadura simetrikoa: Simetriak esan nahi du berdina dela alde batera zein bestera. Zuntzaren kasuan, igoeraz eta jaitsieraz ari gara. 10Gb-eko abiadurak esan nahi du beste zuntz batzuekin baino 4 aldiz azkarrago nabiga dezakezula. Oraingoz, gure sarean 1Gb-eko konexioak eskaintzen ditugu jada, baina etorkizunerako prestatutako zuntza dugu.
- WiFi 6: Gure WiFi 6 teknologia zure etxean estaldurarik onena eskaintzeko diseinatuta dago. Ondo-ondoan bazeunde bezala iritsiko da sarea sarreratik irteerara.
- WPA3 segurtasun-protokoloa: Merkatuko segurtasun-protokolorik modernoena da, piratetatik eta eraso-mota orotatik babesteko.
- Lag-free: Bideojokoen industriak erakutsi digu, besteak beste, hamar segundo-milareneko atzerapena denbora asko izan daitekeela. Murriztu ahalik eta gehien zure pinga bideojokoetan zabiltzanean edo bideoak ikustean.
- Zinemaren magia: Android 4K deskodetzaileari esker, VoD plataforma guztietara sartzeko aukera izango duzu edozein telebistatatik, botoi bat sakatze hutsarekin.
Diamante landugabea: Zuntza eta GB mugagabeko mugikorra
Zuntzik onena jada badugunez, konbinazio hori besterik ez genuen falta, ezta? Bada, gehitu giga mugagabeak eta 5G estaldura eskaintzen dituzten mugikorreko gure tarifa paregabeetako bat zure zuntz-eskaintzarik onenari.
Zure etxeko sofan bazina bezala nabigatu ahal izango duzu Ekoetxean, eta, hori gutxi balitz bezala, dirua aurreztuko duzu guztia faktura bakarrean konbinatzean.
Ikusi zuntzeko eta mugikorreko eskaintzak Abanto-Zierbenako
Konplikaziorik gabe: Kontratatu etxetik Euskaltelen zuntza eta mugikorra
Lehen denda espezializatu batera joan behar izaten genuen, zain egon ilaran... Baina Euskaltelek lana erraztu nahi dizu: deitu edo sartu gure webgunean, eta han izango gaituzu zuk nahi duzunean, bideratzailea aldatzeko eta SIM txartel berriak emateko.
Eta gure bezeroa baldin bazara dagoeneko, itxaron besterik ez duzu egin behar: guk hots egingo dizugu, zure ingurua aldaketa egiteko prest dagoenean. Nahiago baduzu, deitu zuk. Oso gustura hitz egiten dugu zurekin. Dena dela, jada zuntz berrira migratzen ari gara Abanto-Zierbenako bezeroak.
Abanto-Zierbenak zuntz optikorik onena du jada
Gure zuntz-sarerik onena Euskadiko txoko guztietara eramateko ahalegintzen ari gara; oraingoz, Abantoko 4.000 etxe eta enpresatara heldu gara gutxi gorabehera, baina gehiagotara iritsiko gara hobekuntza-lanak amaitzen ditugunean.
Orain Abanton balia dezakezun zuntza ADSLa baino askoz hobea da, bai eta gure lehiakideen beste zuntz batzuk baino hobea ere, bai abiadurari, bai estaldurari dagokienez.
Abanto-Zierbena, bihotz berde bat meatze artean
Abanto udalerri txiki bat da, baina asko du eskaintzeko; esate baterako, gastronomia paregabea eta mimo handiz zaindutako naturaguneak.
Ekoetxea parke naturala inguru benetan idilikoa da, eta natura zaintzearen garrantziaz eta harekiko harreman onuragarriaren beharraz kontzientziatzeko jarduerak antolatzen dira han beti. Naturarekiko harreman errespetuzkoak ez du bazterrean uzten herriaren iragana, meatzeei loturiko iragana alegia: izan ere, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa dago Abanton, eta meatzaritzak eskualde osoan izan duen garrantziaren berri ematen du.
Iraganeko harri bitxi honek etorkizun oparoa du orain Euskaltelen zuntzik onenari esker.
Irudia: Abanto-Zierbenabo Udala.