Badakigu asko maite duzula zure mugikorra, eta asko zaintzen duzula, baina batzuetan ezin dira istripuak saihestu. Motorolak, egindako ikerketa baten arabera, mundu osoko mugikor-erabiltzaileen erdiei puskatu zaie inoiz mugikorraren pantaila eta ez dute konpondu garestiegia zelako. Horietako bat al zara? Zenbat balio du zure lasaitasunak? Euskaltel, hilean 2,5 €-tik hasita lor dezakezu. Hemendik aurrera, Euskaltelen mugikor berri bat erosten duzunean, kaña baten prezioan aseguratu ahal izango duzu; hala, badakizu beti egongo zarela konektatuta, gertatzen dena gertatzen dela ere.
Mugikor berrientzat bakarrik
Mugikor berria erosi, dendatik atera eta estropezu eginda lurrera erori zaizu mugikorra. Ez dago hori baino txarragorik, ezta? Bada, ezusteko horiek saihestu nahi badituzu, aski duzu mugikorra erosten duzun unean asegurua egitea, erosketa denda batean, telefono bidez edo online egiten duzula ere. Eta gure KIN eta KON kanpaina, aprobetxatzen baduzu, Samsung Galaxy A20e bat edo Samsung Galaxy A50 bat doan eskuratzeaz gain, doan aseguratuko dizugu bi hilabetez.
Lapurreten kontrako asegurua
Litekeena da pantaila inoiz hautsi ez zaien horietakoa izatea ere. Eta lapurretak? Estatistiken arabera, orduko 31 telefono mugikor lapurtzen dituzte. Nahigabea ez dizu inork kenduko, baina, Euskaltelen mugikor-aseguruari esker, errazago egingo diozu aurre.
Bi estaldura-mota hauta ditzakezu:
- Mugikorraren zaintza: oinarrizko asegurua da, eta barnean hartzen ditu ustekabeko haustura eta oxidazioa ere. Hilean 2,5 €-tik hasita kontratatu dezakezu (BEZa barne), eta bi hilabete doan izango dituzu.
- Mugikorraren zaintza plus: zerbitzu hobea da. Aurreko estaldurez gain, lapurreta eta ebasketa ere barnean hartzen ditu, hilean 3,5 €-tik hasita (BEZa barne).
Estaldura osoa, hilean 3,5 €-tik hasita
Zure terminala hondatzen edo apurtzen bazaizu edo lapurtzen badizute, konpondu egingo dizugu, edo antzeko ezaugarriak dituen beste bat emango dizugu. Eta Mugikorraren zaintza plus asegurua kontratatzen baduzu, gure gain hartuko ditugu lapurtutako terminalaren iruzurrezko erabilerak sortutako kalteak. Aseguruaren hileko kostua erositako terminalaren prezioaren araberakoa izango da. 2,5 €-tik 10 €-ra bitartean Mugikorraren zaintza asegurua; eta 3,5 €-tik 11 €-ra bitartean Mugikorraren zaintza plus asegurua.
Beraz, Euskaltel mugikor berriaerostera bazoaz, ez ahaztu zure lasaitasunak ere balio duela.