Teknologia zurekin batera doa. Poltsikoan daramazun smartphoneari gadget pila bat gehitu zaizkio, bizitza errazteko; hauek, besteak beste: erloju eta eskumuturreko adimendunak edo haririk gabeko entzungailuak, karga-estutxearekin eta ahots-laguntzailearekin. Wereableak dira, eta Euskaltelen onenak ditugu, normaltasunera itzultzen zarenean puntu-puntan egon zaitezen.

Galaxy Watch Active

Ordulariek ez dute ordua bakarrik ematen; orain, egiten duzun urrats-kopurua neurtzen dute, zure bihotz-maiztasuna monitorizatzen dute, lo-orduak erregistratzen dituzte eta zenbateko estres-maila duzun detektatzen dute. Baina, eguneroko jarduerarako lagunik onena izateaz gain, balio dute ahotsaren bidez testu-mezuak bidaltzeko, edo kirol- eta aisialdi-aplikazioak deskargatzeko. Nahikoa duzu Bluetooth konexioaren bidez zure Android edo iOS mugikorrera lotzea.

Nahi duzu Galaxy Watch Active-a? Bada, doan emango dizugu hil honetan Samsung Galaxy S20 edo S20+berria erosten baduzu.

Los wereables más buscados están en Euskaltel Galaxy Watch Active

Honor Band 5

Honor-en fitnesseko banda adimenduna zure entrenatzaile pertsonal berria izango da. Loaren eta zure bihotz-erritmoaren erregistro bat izango duzu, eta kirol mordo baterako plangintza osoa jasoko duzu, baita igeriketarako ere, uretan murgildu baitezakezu. Eta, ariketa egiteko ez ezik, hauetarako ere balio du: mezuak eta gogorarazpenak aldez aurretik bistara ditzakezu, eskumuturra altxatuz argazkiak atera, telefonoa aurkitu edo musika jarri.

Eskura duzu, eskura duzunez, eta doan, Honor 20 Lite erosiz gero.

Los wereables más buscados están en Euskaltel Honor Band 5

Samsung Galaxy Buds+

Samsungen aurikular berriak sartu ditugu katalagoan. Izugarrizko arrakasta izaten ari dira, duten autonomiari esker (11 orduz erabil daitezke kargatu beharrik gabe). Eta bateria amaitzen bazaie, nahikoa da karga-estutxean sartzea.

Kable bidezko entzungailuak historiara pasatu dira; askoz erosoagoak dira haririk gabekoak. Galaxy Buds+-ak AKGk garatutako audioaren kalitateagatik eta deiak garbi entzutegatik nabarmentzen dira, kanpoko bere bi mikroei esker. Ukitzeko komandoak erabil ditzakezu kantak aukeratzeko, deiei erantzuteko edo bolumena igotzeko. Parekatu zure mugikorrarekin Bluetootharen bidez.

Maiatzeko pagotxak

Eta mugikorra aldatu nahi baduzu, begiratu hil honetako pagotxei. Samsung Galaxy A71, Honor 20, OPPO A9, Honor 20 Lite, LG Q60 eta LG K40s gailuen prezioa jaitsi dugu. Azkar ibili, berehala bukatuko dira eta!