Ze Vivo polita! Utzidazu zure Vivo! Vivo bat erosi duzu? Horrela erantzungo dute denek zure Vivo mugikor berria ikustean; orain, Euskaltelen eskuratu daiteke.

Euskalteleko mugikorren katalogoa zabalduz eman diogu hasiera urteari. Fabrikatzaile berriak eta modelo berriak ditugu, eskaintzarik onena eta aukera zabala izan ditzazun.

Presta zaitez besteengandik bereizteko, Vivo Y21s (hilean 8€) eta Vivo Y52 5G (hilean 9€) mugikorrekin.

Vivo Y21s, hilean 8€

Vivo Y21s, hilean 8 €

Erreparatu datu hauei: 50Mpx-eko kamera hirukoitza, 5.000mAh-eko bateria, 4GB-ko RAMa, eta 1GB+128GB-ko memoria.

Y21s mugikorrak 6,51 hazbeteko HD+ pantaila du. Fina, modernoa eta arina da, eta barruan 5.000mAh-eko bateriatzarra dauka, 18W-eko kargatze bizkorrekoa.

Desblokeatzeko, aski da alboko pizteko botoia sakatzea; izan ere, hatz-marken sentsorea ere bada.

Urteko zure oroitzapen guztiak betikotzeko, kamera hirukoitza du Y21s mugikorrak: 50Mpx, zure argazkiei argitasun handia emateko; 2Mpx-eko bokeh kamera, argazkien hondoak desfokuratzeko, eta 2Mpx-eko supermakro sentsorea, distantzia laburrera xehetasunak harrapatzeko.

Gainera, 8Mpx-eko aurrealdeko kamera du, Belleza facial eta Supernoche moduekin, selfietan zineko izarra bezala atera zaitezen.

Eta argazki paregabe horiek guztiak gordetzeko, 128GB-ko memoria duzu.

Y21s-rekin, erraz joan ahal izango zara aplikazio batetik bestera eta atzeratzerik gabe exekutatu ahal izango dituzu, 4GB-ko RAMa duzulako, eta horri, gainera, ROM inaktiboaren 1GB gehitu diezazkiokezu.

Mugikorrarekin jolasten aritzen bazara, zure esperientzia ezin hobea izango da orain. Jakinarazpenak isilaraz ditzakezu, Esports modua jarri, eta askoz ere gehiago.

Sistema eragilea Android 11 da.

Euskaltelen, eskuratu ezazu Vivo Y21s bat hilean 8€ ordainduta.

Vivo Y52 5G, hilean 9€

Vivo Y52 5G, hilean 9 €

6,58 hazbeteko FHD+ pantaila ezin hobea da telesailak ikusteko eta jolasteko. Diseinuz fina eta arina denez, oso erosoa da heltzeko, eta, alboko botoia hatz-marken sentsorea ere badenez, erraz desblokeatzen da.

Atzeko hiru kameren kokapena nabarmentzekoa da: ertz metaliko batez inguratuak daude. Leiar nagusiak 48Mpx ditu, eta irudi ezin argiagoak hartzen ditu (baita ilunpetan ere, Supernoche moduari esker); 2Mpx-eko bokeh kamerak sakontasuna ematen die argazkiei, eta 2Mpx-eko supermakro sentsoreak 4cm-ra hurbiltzen zaitu.

Selfiak egiteko, 8Mpx-eko kamera bat duzu, Belleza facial moduarekin. Eta bideoetarako, erabateko egonkortasuna, edozein mugimenduri aurre egiteko.

128 GB-ko memoria duenez, argazki eta bideo gehiago gorde ditzakezu, aldiro-aldiro deskargatzen ibili behar izan gabe.

Bateriak 5000 mAh dituenez, luzeago iraungo dizu, eta, 18W-eko kargatze bizkorrarekin, denbora gutxiago beharko duzu berriro %100ean izateko.

Mugikorrean jolasten aritzen bazara, Y52 Vivok etenik eta atzerapenik gabeko partidak eskaintzen dizkizu, Multi-turboari eta Ultrajuego moduari esker.

4Gb-ko RAM memoria du, eta Android 11 sistema eragilea.

Euskaltelen, estreinatu ezazu Vivo Y52 5G bat hilean 9€ ordainduta.

Aukeratu zure Vivo mugikor berria Euskaltelen, eta bereizi besteengandik.