Dibertsioa eta ekintzailetza ezin hobeto konbinatzen dituen agenda aparta prestatu dizugu uztailerako. Lehenik eta behin, inoiz baino aktiboago parte hartuko dugu Europako musika-jaialdirik garrantzitsuenetako batean: Bilbao BBK Live. Horrez gainera, gigabyte, informatika eta bideo-jokoen zaleentzat Euskal Encounteren beste edizio bat prestatu dugu Barakaldoko BECen. Eta hilabetea ahalik eta ondoen amaitzeko, Gasteizen egin den free-to-play (F2P) bideo-jokoen munduko lehenengo campus-azeleragailuaren berri emango dizuegu.
Bilbao BBK Live
Jaialdirik handienetako bat. Eta hementxe dugu, ondo-ondoan, Kobetamendiko zelaietan, uztailaren 12an, 13an eta 14an. Europako Woodstock bihurtzen da Europa egun horietan. Hona aurtengo taldeetako batzuk: Florence & The Machine, The Chemical Brothers, The xx, eta beste asko. Aurten ere parte hartuko dugu jaialdian, aurreko urteetan bezala: play back lehiaketa antolatu dugu, zure lagunekin batera parte har dezazun; jaialdiko gure standean egingo dugu, eta mundu osoak ikusi ahal izango du WiFi-konexioaren bidez. Bai, bai WiFi: gure doako WiFi-a zabalduko dugu BBK Liven Euskaltel WiFiren eta Free WiFi for visitors aukeraren bidez. Esperientzia musikal paregabe bat bizitzeaz gain, nahi dugu zuk eta han bilduko diren milaka lagunek zuzen-zuzenean partekatzea esperientzia hori mundu guztiarekin.
Euskal Encounter
2017ko 40 GB-ko konexio-abiaduratik 60 GB-ra pasatu gara aurten. Zorte ona izan baduzu eta BECeko 5. pabilioiko 5.024 ordenagailuetako bat lortu baldin baduzu, zain izango gaituzu; aurreko urteetako lagunak agurtzeko eta hiru egun mundial pasatzeko aukera paregabea duzu. Nahi adina jarduera dituzu: Arte Digitala, Demoscene, Modding, Fast Case Painting-eko lehiaketak, Software Libreko tailerrak, eSportak…Eta Opengune eta etortzekoa bazara, erreparatu prestatu dizkizugun jarduera, tailer eta hitzaldiei, ez baitira edonolakoak: esate baterako, youtuberrak bilduko dituzten mahai-inguruak, led-tailerrak eta zibersegurtasunari buruzko hitzaldiak.
Free-to-Play Campus
Aurtengo udan, ekintzailetza sustatzeko, free-to-play bideo-jokoen munduko lehenengo campus-azeleragailuaren sorreran parte hartu dugu. Puri-puri dagoen sektore bat da, smartphoneen merkatuan batez ere. Eta hur ere lagundu nahi diogu sektore horren garapenari: Nazioarteko sei talde babestuko ditugu free-play bideo-joko baten proiektu ekonomikoki bideragarri bat gara dezaten, beren gisa arituko balira baino aukera gehiago izan ditzaten arrakastatsu izateko. Horretarako, mentoringeko dozena bat adituren laguntza izango dute halako proiektu baten alderdi guztiak garatzeko: diseinua, sustapena, marketin eta komunikazioa, eta nola bihurtu proiektua mozkinak ematen dituen enpresa bat. Gasteizko F2P Campus uztailaren erditik urrira bitartean egingo da Artiumen, Arte Garaikidearen Euskal Zentro Museoan. Proiektuak garatzeko behar duten guztia izango dute han taldeek. Eta urriaren erdialdera, campusa amaitu ondoren, Demo Day bat antolatuko da, taldeek egindakoa ikusteko.
Gauza bat bakarrik falta dugu. Argazkiak! Bidali play-back lehiaketan zure kuadrillakoekin bizitako unerik gogoangarrien argazkiak, zure urteroko lagun informatikariak berriz ikusi dituzun unea erakusten dutenak, eta esaguzu zer giro bizi duzuen han barruan... Zure zain egongo gara!