Ugaoko 2.000 etxek eta enpresak eskura dute dagoeneko Euskaltelen etxerainoko zuntz optikozko sare berria (FTTH). Hedapen horri esker, Bizkaiko herri honetako bizilagunek 10 gigarainoko Interneterako sarbide simetrikoa izan dezakete, estaldura handiagoa WiFi 6 teknologiari esker, eta Android 4K deskodetzailea duen telebista, inolako kostu gehigarririk gabe.

Kaixo, Ugao

Arratia-Nerbioi eskualdean dago Ugao, Bizkaiko bihotzean.

Herriko kale zaharra, antzinako errege-bidetik abiatzen dena, ondare hutsa da.

Merezi du Udiarragako Ama Birjinaren ermita bisitatzea, fatxadan duen bi gorputzeko kanpai-horma berezia ikustea eta zur polikromatuzko erretaula nagusia ezagutzea. Handik hurbil, San Bartolome parrokia-eliza dago, XV. mendearen amaiera eta XVI. mendearen hasiera aldera eraikia; hantxe ditugu udaletxea eta Jane jauregia ere, estilo neoklasikokoak.

Aipagarria da, orobat, Hiru Tutuen iturri neoklasikoa, 1858an eraikia bere lau putzu zirkularrekin.

Gastronomia bikaina eta tradizioak ere ez dira falta Ugaon. Nekazaritza- eta artisautza-azoka ospetsuak egiteaz gain, 'baba-jana' jendetsua egiten dute urtero herriko festei amaiera emateko. Indar handiko tradizio bat da. Ia herri osoak prestatu eta jaten ditu egun horretan babarrunak, etxean, txokoan edo kale erdian.

Nerbioi ibaiak eratzen duen haran horretan dagoen udalerri honek beste urrats bat egin du, orain, bere eraldaketa teknologikoan, Euskaltelen zuntz optikozko sare berritua instalatuta.

Zer abantaila ditu azken belaunaldiko zuntz optiko berrituak?

Sare berri horren eraldaketari esker, Euskaltelen zerbitzuen estaldura ezin hobea lor daiteke etxeetan, eta aldi berean hainbat gailurekin nabigatzeko ahalmen handiagoa. Sare berri honek askoz gehiago ematen dizu; horregatik deitu diogu Zuntza MAX.

Ikusi hemen Zuntza MAX zure etxera iristen den edo ez.

  • XGS-GPON estandarrean oinarritutako teknologia, dena aldi berean egiteko prestatua: prestakuntza-saioak, telelana, bideojokoak, streaminga eta bideo-deiak. Estandar horri esker, 10gigarainoko abiadura simetrikoa lor daiteke, hau da, egungo teknologiak duen deskarga-ahalmena baino 4 aldiz handiagoa, eta igotzeko ahalmen 8 aldiz handiagoa.
  • WiFi 6, estaldura handiagoa lortzeko: merkatuko wifi-teknologiarik onena da, Dual Band sistema edo frekuentzia duala baitu, eta etxeko txoko guztietara iristen den banda adimendunaren hautapena. Haririk gabeko transmisio-estandar berri bat da, “seigarren belaunaldiko” wifia: estaldura hobea ematen du, azkarragoa da, seguruagoa (WPA3), energia-gastu txikiagoa du, interferentzia gutxiago, eta kudeaketa ezin hobea aldi berean 200 gailutan erabilita ere.

Ekipamendua doan aldatuko dizugu

Euskaltelen Ugaoko bezeroa bazara, zurekin harremanetan jarriko gara ekipoa doan aldatzeko. Hala, WiFi 6 eta Android 4K deskodetzaileaz gozatu ahal izango duzu, zeinak Netflix eta Amazon baititu, eta aplikazioak eta jokoak instalatu ahal izango dituzu HD baino 4 aldiz kalitate hobean.

FTTH sare berria zabaltzen ari gara Euskadi osoan

Ugaoko udalerrian Euskaltelen sarea eguneratzeko prozesua azpiegitura hori zabaltzeko eta modernizatzeko planaren barruan sartzen da; pixkanaka, Euskadi osoan ari da hedatzen azpiegitura hori.

Gaur egun, Euskadiko biztanleria osoaren %75ek zuntz optiko bidez jasotzen ditu Euskaltelen zerbitzuak. Eta aurten prozesua amaitzen denean, 1.300.000 etxe eta negozio konektatu ahal izango dira Euskaltelen FTTH sare berrira.

Eraldaketa hori egiteko, Euskaltelek 350milioi euro inbertituko ditu datozen hiru urteetan sare hori eta 5G teknologia hedatzeko. Izan ere, helburua da Euskadi Europako eskualde garatuenen artean kokatzea telekomunikazio-azpiegiturei dagokienez, eta euskal bezeroak merkatuko gogobetetze-maila handiena dutenak izatea.

Irudia: Estatistikako Euskal Institutua.