Taldeko lana ez da moda-kontu hutsa: ezinbestekoa da, gaur egun, enpresa handietan zein txikietan. Dokumentuak, kalkulu-orriak, aurkezpenak... partekatzen ditugu egunero. Fitxategi horietako askok disko gogorretan, kanpo-memorietan edo posta-zerbitzarietan amaitzen dute sakabanatuta, eta, sarritan, dokumentu beraren bertsio bat baino gehiago pilatzen dugu, pertsona batek baino gehiagok editatuak. Ba al dago hori guztia erraz ordenatzeko modurik? Bai, badago: Office 365.
Microsoft Office ohiko tresna dugu gure bulegoetan (Word, Excel eta Powerpoint, besteak beste); Office 365, berriz, funtsezko programa horien bilakaera dugu. Internet eta hodeia euskarri dituela, Office 365-ek askoz lantegi errazagoa bihurtzen du taldeko lana, nonahi egiten dela ere.
Nola errazten du Office 365-ek taldeko lana? Lehenik eta behin, pertsona batek baino gehiagok edita dezake dokumentu bera aldi berean. Jada ez duzue entzungo "Nork utzi du zabalik aurrekontua? Ezin dut editatu!!" eta antzeko esaldirik, jada ez baita arazo izango. Orain, noiznahi ikus dezakezu nor ari den editatzen dokumentua, eta erregistratuta geratuko da aldaketa bakoitza eta haren egilea.
Beste arazo ohiko bat hau izaten da: fitxategi bat baino gehiago edukitzea, eta ez jakitea zein den ona, pertsona bat baino gehiago ari direlako editatzen eta bertsio bat baino gehiago daudelako (v1 eta v2 —klasikoak—, behin betikoa, benetako behin betikoa...), edo aldaketa garrantzitsu batzuk galtzea, bakarren batek bertsio zaharrago batekin ordeztu duelako dokumentua.... Office 365 erabiliz egiten duzun guztia hodeian gordetzen da, eta erabiltzaile bakoitzak memoriako 1 TB du erabilgarri hodeian, laneko fitxategiak zein pertsonalak gordetzeko. Egindako aldaketa guztiak gorde egiten dira, eta erabilgarri egoten. Beraz, kito arazoak
Eta zer gertatzen da lankide baten ordenagailuan lan egin nahi baduzu baina ez badauka instalatuta behar duzun programa hori? Seguru izan duzula inoiz buruhausterik PowerPointen aurkezpenekin (gailuz aldatu eta deskoadratu, Exceleko formularen baten izena aldatu...). Office 365 erabiltzen baduzu, ez zaizu horrelakorik gertatuko, programa bakoitzaren azken bertsioa baliatzen baitu beti (berez eguneratzen da atzeko planoan). Gainera, onlineko bertsioa ere baduzu; beraz, Office instalatuta ez daukan gailu bat erabiltzen ari bazara, edo leku gutxi baldin badauka disko gogorrean, ez dio axola: zabaldu onlineko Office, eta lixto!
Baina taldean lan egitearen abantailak ohiko ofimatika-arazoetatik harago ere badoaz. Izan ere, zure taldearen produktibitatea handitzen ere lagundu diezazuke Office 365-ek, atazak eta txata kudeatzeko aplikazioen bidez. Hemendik aurrera, inork ezingo dizu esan ez duela jaso ataza baten eguneraketa, edo ahaztu egin zaiola mezu bat bidaltzea, Teamsi esker dena kontrolpean izango baituzu.
Taldean lan egiteko abantaila ugari eskaintzen ditu Office 365-ek, ezta? Gogoan izan, gainera, Microsoften segurtasun-bermea duela horrek guztiak, eta datu-tratamenduari buruzko Europako estandar eta araudi guztiak betetzen dituela.
Zure enpresaren eraldaketa digitalaren prozesuan aurrerapauso bat eman eta Office 365 erabili nahi baduzu, abantaila besterik ez dakarkizu Euskaltelek: prezio merkeagoak, zerbitzua martxan jartzeko erraztasuna eta zerbitzu teknikoa, laguntza behar duzunerako.
Produktibitatea hobetzeko Euskaltelen bidez Office 365-en harpidedun egitea ideia bikaina!