Adi. Smartphoneak baditu zuk menderatzen ez dituzun funtzio batzuk, zure bizimodurako lagungarriak guztiak ere. Horien berri ematera gatozkizu. Zure mugikorrari buruz jakin beharreko guztia bazenekielakoan bazeunden ere, elkarrekin denbora luze daramazuela eta, ez du galdu oraindik zu harritzeko ahalmena.
- Kontaktu-datuak, blokeoa saihesten
Smartphonea galtzen baduzu, baliteke "bizirik" aurkitzea. Hau besterik ez duzu behar: zuri laguntzeko prest dagoen norbait, eta zure "Jabearen informazioa" blokeo-pantailan jartzea. Hartara, zure mugikorra aurkitzen duenak ikusi egingo ditu idatzi dituzun datuak (zure izena eta telefono-zenbakia, adibidez), eta, beharbada, zintzo jokatu eta deitu egingo dizu.
Sartu Doikuntzak, Segurtasuna, Informazioa eta Zuzeneko sarbideak, Jabearen informazioan, eta idatzi zure datuak, edo senide edo ezagun batenak. Oso lagungarria izaten da informazioa honetarako ere: istripuren bat gertatuz gero, larrialdi-zerbitzuek nori deitu jakin dezaten.
- Erabili lupa-modua xehetasun txiki hauetarako
Gertatu al zaizu inoiz pantailari argazki bat egin behar izana ondo ikusten ez zenuen xehetasun baten tamaina handitzeko? Kontuz! Ez zaie 40 urtetik gorakoei bakarrik gertatzen ;). Jende askok izaten ditu arazoak gailuaren karaktereak bereizteko, baita "Testu handia" aukera erabilita ere. Zuri ere gertatzen al zaizu? Beste behin ere, zure smartphoneak badu horretarako konponbiderik.
Zoaz Doikuntzak, Irisgarritasuna, Ikuspena menura, eta aktibatu Handitzeko keinuak, Lupa-keinuak edo Ukipen-zooma. Ondoren, pantaila hiru aldiz sakatu, eta erabil dezakezu zooma, bi hatz mugituz pantailaren gainean.
3. Grabatu eta argazkiak atera, dena batera? Bai, egin daitezke biak batera.
Egia da, bai: aldi berean argazkiak atera eta bideoak graba ditzakezu. Gailu batzuek kameraren ikonoa erakusten dute grabatzen ari zarela; zurea ez bada horietakoa, aski duzu pantaila ukitzea grabazioa egiten ari dela. Hartara, aparte gordeko da argazkia.
4. Aurreztu denbora iPhonearen hiruko deia erabiliz
Oso erraza da hiruko deiak egitea sagartxoaren smartphonearekin: deitu lehenbiziko solaskideari eta, erantzuten dizunean, sakatu zure pantailan Gehitu deia aukera. Deitu bigarren kontaktuari eta, konexio hori martxan denean, sakatu Bateratu. Eta nahi adina hitz egin!
5. Mugikorra ez duzula aurkitzen eta isildua dagoela?
Lasai... Denoi gertatu ohi zaigu. Sartu Google Playren zure kontuan, ordenagailu edo tableta batetik, jo Tresnak aukerara (goian, eskuinean) eta, ondoren, Gailuen administratzaileara. Hautatu galdu duzun mugikorra kontu horri atxikitakoen artean, eta aukeratu Soinua erreproduzitu. Lixto!6. Ezaguna egiten al zaizu dinosauro hori?
Seguru ez zenekiela ezkutuko joko bat dela Googleren dinosauro maitagarri hori. Oso xumea da, ez du zera handirik, baina seguru askotan ikusi duzula eta ez zarela ohartu une atsegin bat igarotzeko balio dizula. Probatzeko, deskonektatu WiFia eta datu-konexioa zure gailua Interneterako konexiorik gabe uzteko; sakatu Chrome, eta saiatu edozein webgunetara sartzen. Konexiorik ez duzula dioen mezua agertzen zaizunean, ukitu dinosauroa, jokoa has dadin. Eta ondo pasa!
Ba al zenuen mugikorraren funtzio horien berri? Besteren bat baliagarria edo dibertigarria iruditzen bazaizu eta guri hura aipatzea ahaztu bazaigu, utziko al diguzu iruzkin bat haren berri emateko? ;)