WiFi-a Oporretan sustapeneko 5 GB-ko bonuetako bat aktibatu nahi duzu? Zenbat datu kontsumitu dituzun jakin nahi duzu edo zure azken faktura kontsultatu? Bada, hori guztia eta askoz gehiago eskaintzen dizu Euskaltelen aplikazioak; zure smartphone edo tabletarako doako tresna bat da, aukera ematen dizuna erraz-erraz kudeatzeko Euskalteleko zure zerbitzuak. Ezagutu nahi dituzu Euskaltelen aplikazioarekin egin ditzakezun sei gauza oso praktiko?

Zer pasahitz du nire WiFi-ak?

Seguru behin baino gehiagotan joan zaizula norbait etxera eta WiFi-aren pasahitza eskatu dizula; eta zuk, aspaldi aldatu ez duzunez, ez duzu gogoratzen, eta ez dakizu non lor dezakezun. Ez kezkatu; sartu gure aplikazioan, eta kontsultatu zein den zure WiFi-aren pasahitza. Sakatu “Menu” aukeran, sartu Nire WiFi sarean, eta sakatu Pasahitza aldatu. Hor, erraz-erraz kontsultatu dezakezu pasahitza, edo seguruago batekin ordezkatu.

Oraindik ez duzu aktibatu WiFi-a Oporretan?

Demagun asteburu-pasa joan zarela lagunekin edo familiarekin eta daturik gabe gelditu zarela. Arazorik ez. WiFi-a Oporretaneko 5 GB-ko bonuak aktiba ditzakezu Euskaltelen aplikazioaren bidez. Bi ukitutxo pantailari, eta kito; aktibatua izango duzu bonua, eta prest zara berriz ere Internet abiadura bizian erabiltzeko.

Finkora sartzen zaizkizun deiak mugikorrera, zuzen-zuzenean

Badakizu Euskaltelen aplikazioak aukera ematen dizula zure telefono finkoko deiak beste finko batera edo mugikor batera desbideratzeko? Gainerako funtzioetara sartzea bezain erraza da: sartu Nire Produktuak aukeran, sakatu desbideratu nahi duzun Telefono finkoaren gainean eta, gero, Konfiguratu aukeran; eta hor, aukeratu zer mugikorretara desbideratu nahi dituzun deiak.

Zure faktura guztiak esku-eskura

Faktura elektronikoari esker, erraz-erraz kontsultatu ditzakezu zure kontsumo GUZTIAK, gure aplikazioaren bidez. Sartu menu nagusian, eta joan Fakturak atalera: hileroko fakturak kontsultatu eta PDFan deskargatu ditzakezu.

Edononera konekta ditzakezun gailu-kopuruaren mugara iritsi zara?

Euskaltelen aplikazioak Edononera konektatutako gailuak kudatzeko aukera ere ematen dizu. Demagun bost gailu dituzula dagoeneko Edononera konektatuak baina etxetik kanpo zaudela eta zure telesailik gogokoena ikusi nahi duzula zure bikotekidearen tabletan. Zoaz Nire Produktuak fitxako TBa atalera, sakatu Konfiguratu Edonon, eta kendu erabiltzen ez duzun gailuetako bat. Kito! Ikusi The Walking Dead telesaileko azken kapitulua!

Gure blogeko sarrerak, patrikan

Eta onena, bukaeran. Zerbait entretenigarria irakurri nahi autobusean edo metroan zabiltzan bitartean? Gure blogeko azken sarrerak irakurtzea duzu aukerarik onena! Erraz-erraza da Euskaltelen aplikazioarekin. Hiru ukitu besterik ez: lehenengoa, aplikazioaren ikonoan; bigarrena, menuan; eta hirugarrena, Blogaren fitxan.

Konbentzitu zaitugu? Aplikazioa erabiltzen hasteko gogoz? Deskargatzea besterik ez duzu falta orduan! Bi bide dituzu: hau Androiderako eta beste hau iOSerako.